2.Gaia

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,78 KB

2.1Zer da ezagutzea?Ezagutzaren elburua gauzen egoera jasotzea edo geureganatzea da,besteekin elkarbanatu al izateko.Bi mutur:subjektua(ezagutzeko jarduera)eta objektua(geureganatzen duena).Beste bi mutur:ezagutzea(ezagutzeko jarduera, egia bilatzea) eta ezagutza(emaitza,aurkitutako egia).2.4.Ezagutzeko aukera: Ezagutzeari buruz sortzen den arazo latzena: ezagut daitekeen ala ez.Galdera garrantzitsu hau sei erantzun mota:1.Dogmatismoa:ezagutzen dutela ziur dauden pertsonen sineskortasuna adierazten du.Gure ezagutzazko ahalmenak horretarako gai direlakoan daude.2.Eszeptismoa:hnen ustez ezinezkoa da ezagutza fidagarriak eskuratzea, inoiz ez baitago nahikoa frogarik zerbait egiazkotzat hartzeko.3.Subjetibismoa eta Erlatibismoa:unibertsalki baliozkoak diren egiak lortzeko aukerarik ez.Subjetibismoan, egiazkoa zer den jakitea bakoitzaren esku; erlatibismoan, zerbait egiazkotzat edogezurrezkotzat jotzea kultura, garai edo giza talde bakoitzaren esku.4.Pragmatismoa: egiazkoa eta baliagarria parekatzen ditu.5.Kritizismoa:dogmatismoaren eta eszeptismoaren arteko jarrera. Egiazko ezagutzak lor daitezke,bi hauetakoren bat eginez:gure ezagutzazko ahalemnak noraino irits daitezkeen argitzen saiatu edo gure ezagutzak errealitatearekin kritikoki egiaztatzen saiatu.1. kritzismo mota,kritizismo kantiarra,arrazoimenaren kritika egitea iradokitzen du.2.mota,arrazionalismo kritikoaren kritizismoa,ezagutza guztiak hutseginkorrak direnez, frogatu behar dira.Ordezkari nagusiak:Karl Popper eta Hans Albert.6.Perspektibismoa:Jose Ortega y Gassetek proposatu:errealitatea ezagut daiteke, ikuspegi ezberdinak batuz gero. Ikuspegiak batzea egia da.Gutako bakoitza eta belaunaldi hstoriko bakoitza errealitatearen ikuspegi berri batez ohartzen da.2.5Ezagutza aldatzeko ereduak:-Errealismoa(Aristóteles):Objektuak du lehentasuna,Mungua badela eguatzat jotzen da,zuzeneko ezagutza-gaiak gauzak dira,subjektuak jarrera harkorra du,erreala dena ulergarria da bere baitan(gauzak diren bezalakoak ezagutzen dira),jarrera natural aeta berezkoa(ezagutza-elementuez fio
da).Idealismoa:(kant hegel)subjektuak du lentasuna,zalantzazkoa da munduan baden ala ez,zuzeneko ezagutza-gaiak ideiak dira,subjektuak jarrera eraikitzailea du,erreala dena Nola ulertzen den subjektuaren araberakoa da,jarrera artifiziala(kritikoa jakintzarekin).Fenomenologia:kontzientziari agertze utsaren bidez ezagutu nai ditu gauzak,idealismoaren eta errealismoaren bitartekoa izan nai du.Hermeneutika:lotura estuak fenomenologiarekin,elburua ulertzea da,aurreiritzietatik abiatuta,ez dago gertakari hutsik.


3.5.Egiaren teoriak:historian zehar egia zer den definitzeko,azaltzeko eta ulertzeko egin diren saioak dira. Egiaren teoria bakoitzaren oinarrian irizpide horietako bat dago.Lau esanguratsuenak:-Egia elkarrekikotasun gisa:egiaren oinarrizko egitura da.Oinarrizkoa da.Definizio klasikoa Aristotelesek adierazi zuen:”Ez denari buruz badela esatea edo badenari buruz ez dela, gezurra da;badenari buruz badela esatea eta ez denari buruz ez dela,aldiz,egia da”.Parte hartzen duten elementuak:· badena:objektua;· esatea:subjektua eta horrek egiten duen objektuaren irudikapena.Egia hauxe da:bi elementu horien arteko bat etortze harremana; harreman horri elkarrekikotasuna edo egokitasuna esaten zaio.Ludwig Wittgenstein-ek ekintzen eta ekintzok adieraziko dituen hizkuntza-egitura formalaren artean kokatu zuen erlazioa.-Egia koherentzia gisa:Hegelek adierazi zuen lehen aldiz.Teoria guztiek proposizioaren koherentzia dute egia-irizpide.Proposizioa egiazkoa da,baldin eta jada egiazkotzat ditugun proposizio multzoarekin bat egin badezake:egiten dugun ezagutza berri oro,dela zientzian dela eguneroko bizitzan,ordura arte genituen ezagutza-sistemetatik abiatuz egin behar da.Testuinguru-irizpidea da,horren arabera,ezer ere ez da ez egiazkoa ez faltsua bakarka,baizik eta gure ezagutza bakoitza dagokion jakintza-sistemari lotuta dago,eta horri buruzkoa da.-Egiaren teoria pragmatista egokitasunaren teoriarekin bat egiten du,azalpenek bizitzako arazoak konpontzeko zer-nolako baliagarritasuna duten hartzen du kontuan.Ordezkari nagusietako bat W. James da.Jamesek zentzu berezia ematen dio egokitasunari,hau da, helburu jakin baterako balio duen zentzuan,edo testuinguru jakin batean modu egokian funtzionatzen duen.Egokitasuna,beraz, moldakuntza da. Egiaren ikusmolde dinamikoa da.Baliagarritasunak bi esanahi ditu:1-arazoak konpontzeko eraginkortasuna esan nahi du.2-ondorio onuragarriak izatea.-Egiaren adostasunaren teoria Peircek,Apelek eta Habermasek defendatu dute.Teoria honen arabera,beharrezkoa da elkarrizketa-ingurua egotea,proposizioen egia elkarlanean ezagutzeko.Zerbait egiazkotzat dugula esaten dugunean hau adierazten dugu:beste solaskideei proposizioa egia dela sinestarazteko nahikoa arrazoi ditugulakoan gaudela.Hori dela eta,egia-grina duten pertsonak prest daude besteekin hitz egiteko,gainerako solaskideak berengana ekar ditzaketen egiaztatzeko,egiazkotzat dutenari buruz adostasuna sorraraz dezaketen egiaztatzeko.Baina hauxe jakin nahi da:solaskide guztiak ados jarri ote daitezkeen ala ez..Baina adostasuna ez da egia-irizpidea,zeren solaskideak egon baitaitezke edo garrantzizko informaziorik izan ez.Horregatik,egia zientifiko guztiak berraztergarriak dira beti.

Entradas relacionadas: