Euskera hizkuntzak
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,6 KB
Hizkuntza: Komunitate bateko kideen arteko komunikazioa ahalbideratzen duen tresna edo bitartekoa. Giza talde jakin batekoak garela adierazten duen zeinua.
Hizkuntza komunitatea: Hizkuntza bera erabiltzen duten gizakiek osatutako taldea.
Hiztun elebakarra: Hizkuntza bakar bat ezagutu eta erabiltzen duen pertsona. (Euskal herrian % 75)
Hiztun elebiduna: Bi hizkuntza ezagutu eta erabiltzen dituen pertsona. (%25)
Hiztun eleanitza: Hiru hizkuntza edo gehiago ezagutzen eta erabiltzen dituen pertsona.
Diglosia: Komunitate batean bi hizkuntza sistema, bakoitzak bere helburuak asetzen dituztenak.
Pidgina: Hizkuntza bat sinplifikatuz eta beste hizkuntzen ezaugarriak hartuz, hizkuntza berri bat sortzen denean.
Ama-hizkuntza: Haur batek lehendabizi bereganatu duen hizkuntza. (herri eleaniztunetan)
Erromantzea: Latinetik etorritako hizkuntzak.
Erabilera eremua: Hizkuntza erabiltzen den tokia, eremu zehatza.
Hizkuntza ordezkapena: Hiztunak beraiena ez den hizkuntza bat erabiltzea, prestigio eta indar handiagokoa.
Hizkuntza handia edo maioritarioa: Hiztun askoko hizkuntza-
Hizkuntza txikia edo minoritarioa: Hiztun kopuru esanguratsu batera iristen ez diren hizkuntzak.
Hizkuntza gutxitua edo minorizatua: Arriskuan dagoen eta hiztun gutxiko hizkuntza (zapaldua, ezin aurre egin)
Aldaera estandarra: Komunitate batean prestigio funtzioak betetzeko hautatutako hizkuntza, eskolan, komunikabideetan…
Hizkuntza ofiziala: Lege egoerari dagokionez, lurralde batean indarrean dagoen hizkuntza.
Kalko okerra: Hizkuntza batean, beste hizkuntza indartsu baten esaldiak edo moldeak erabiltzea.