Golpe de estado
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,95 KB
ESTATU KOLPEA (1981eko otsailaren 23a)
Kolpisten arrazoiak:
- Terrorismoa
- Krisi ekonomikoa
- Zenbait eskualderi autonomia ematea
- Ejertzitoaren garrantzia gutxitzea
Presidente berria aukeratzekotan zeudela Guardia Zibileko Tejero teniente Koronelak eta 200 guardia zibilek parlamentua hartu eta legebiltzarkideak bahitu zituzten. Valentzian, Milans del Boschek armada kalera atera zuen estatu kolpea babestuz.
Ofizialki erregeak paper garrantzitsua jokatu zuen estatu kolpea bertan behera gelditzeko. Ejertzitoaren buru zenez, militarrek berari egin zioten jaramon estatu kolpea bertan behera gelditzeko agindua eman zuenean.
Azkenik, Leopoldo Calvo Sotelo bihurtu zen Espainiako presidente. Honekin Espainia NATOn sartu zen 1882an; urte berean ETA politiko-militarraren bukaera negoziatu zen; eta autonomiak oztopatzeko LOAPA izeneko legea atera zuen PSOEren babesarekin.
Dena den, UCD barrutik hautsita zegoen alderdia zen eta estatuaren arazoak etengabeak zirenez 1982ko urrirako hauteskundeak aurreratu zituen Calvo Sotelok. Hauetan PSOE gailendu zen.