Kimika

Clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,09 KB

1.Zein da elementuen sistema periodikoaren zutabeen izena? eta kopurua? Talde edo familia. 18 zutabetan multzokatuta daude. Zein antzekotasun dute zutabe berekom elementuek?Antzeko egitura elektronikoa dute azkenengo geruzan. 2.Zein da elementuen sistema periodikoaren lerro horizontalaren izena? eta kopurua? Periodoa/7. Azaldu zer antzekotasun duten lerro bereko elementuek. Geruza kopuru berean dituzte banatuta bere elektroiak.

Konposatu ionikoen ezaugarriak: oso egonkorrak dira, eta energia asko behar izaten da haien eraukuntza kristalino osoa desegiteko. Solidoak dira, ez dute elektrizitaterik eroaten, fusio-puntu eta irakite-puntu oso altuak dituzte eta gogorrak dira.
Konposatu kobalenteen ezaugarriak: Molekula kobalenteen atomoen arteko loturak indartsuak direnez, substantzia molekularrak elektrizitatearen eroale txarrak izaten dira. Dena dela, fusio-puntu baxuak dituzte, molekulen arteko loturak ahulak direlako. Kristal kobalenteak solidoak dira giro tenperaturan. Oro har, fusio-puntuak altuak dituzte eta gogorrak izaten dira. Ez dira uretan ia disolbatzen eta ez dute eroaten, ez korronte elektrikorik, ez berorik.
Metalen propietateak: Metalak solidoak dira giro tenperaturan, merkurioa izan ezik, likidoa baita. Metalek korronte elektrikoa eroaten dute, korrontearen karga elektrikoak askatasun osoz higi baitaitezke hodei elektronikoan. Harikorrak dira, hau da, erraz luza eta tenka daitezke; batzuek hari forma ere gar dezakete, hala noola instalazio elektrikoetan erabiltzen den kobreak. Xaflakorrak ere badirenez, orri edo aluminio-xaflak adibidez, edota apaingarri modura erabiltzen diren urre xaflak. Bai harikortasuna. bai xaflakortasuna atomo gezurek hausturarik eragin dabe desplazatzeko duten aukeraren ondorio dira. Kristal metalikoek nolabaiteko egonkortasuna badutenez, fusio-puntu nahiko altuak dituzte eta ez dira oso baliagarriak, edozein dela ere disolbatzailea.

LOTURA IONIKOA: atomo batek balentzia elektroiak ematen dizkio beste bati. Esaterako, NaCl-an Na-k elektroi bat ematen dio Cl-ai eta Na+ eta Cl- ioiak eratzen dira. Ioi horiek elkar erakartzen dute, aurkako kargak dituztelako. Horrela bi atomoek, zortzikotea eratzen dute.
LOTURA KOBALENTEA: elkarketa balentzia-elektroi batzuk elkarbanatuz gauzatzen da H atomo batek eta Cl atomo batek beren balentzia elektroiak elkarbanatzen dituzte zortzikotea osatzeko. HC-a sortzen da.
LOTURA METALIKOA: balentzia-elektroiak atomo guztienak dia. Aluminioaren kasua da, adibidez.

Azal ezazu zergatik duten atomoek elkarrekin lotzeko joera. Egonkortasun maximoa eta energi minimoko egitura lortzeko. Atomoak elkartzen direnean gas noblearen egitura hartzkeo joera dute: zortzikotearen erregela esaten zaio.

Entradas relacionadas: