Lotura kimikoak

Clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,51 KB

Lotura ionikoa: Metal eta ez-metalen artean ematen den lotura da.
IA=metal alkalinoak; IIA=luralkalinoak; VIIA= anfigenoak; VIIA= halogenoak
Ezaugarriak:
-Urtze eta irakite puntu altuak dituzte. Lotura ionikoa gogorra denez, ioien arteko kohesio indarrak apurtzeko nahiko energia behar da.
-Solido gogorrak dira baina hauskorrak. Aurako ioiak tartekatuta daude, baina kolpe bat ematean, ioiak desplazatu eta karga berdineko ioiak parean kokatzean aldarapen indarrak eman daitezke kristalaren haustura garbia gertatuz.
-Ura bezalako disolbatzaile polarretan disolbagarriak dira. Disolbatzaile batzuk, euren izaera polarragatik, katioiak eta anioiak erakartzen dituzte, eta euren artean dagoen lotura hautsi, konposatua disolbatuz.
-Egoera solidoan ez dira korrontearen eroaleak, baina urtuta edo uretan disolbatuta elektrizitate eroale onak dira. Korronte elektrikoa elektroien garraioa da. Egoera solidoan ioiak lotuta daude, baina likido egoeran edo uretan disolbatzean, ioiak askatzen direnez, elektroien garraiatzaileak izango dira.

Lotura kobalentea: ez-metalen artean ematen den lotura da.
-Elementu hauek elektronegatiboak dira, zortzikotea lortzeko falta zaizkien elektroiak hartzeko joera dute, baina ez emateko, eta horregatik elektroiak konpartitu egiten dituzte.
-Lotura kobalenteak bakunak eta anizkoitzak (bikoitzak eta hirukoitzak) izan daitezke.
Bakuna: bi atomoen artean lotura bakarra eratzen da: H
2, F2…
Bikoitza: bi atomoen artean bi lotura eratzen dira: O2, CO2
Hirukoitza: bi atomoen artean hiru lotura eratzen dira: N2 HCN
-kasu batzuetan lotura kobalentean parte hartzen duen elektroi bikotea atomo bakar batek jartzen du. Lotura kobalente koordinatua dela esaten da: hidronio ioia (H
3O+)
-Lotura kobalenteen polaritatea: atomoen elektronegatibotasunaren arabera lotura kobalenteak bi eratakoak izan daitezke
Lotura kobalente apolarra: atomo berdinen artean eratutako lotura. (simetrikoa)
Lotura kobalente polarra: elektronegatibitate desberdina duten atomoen artean eratutakoa. Alde handiena duena elektronegatibotasun handiena duena da. (asimetrikoa)
-Molekulen artean erakarpen indarrak eman daitezke.ahulak izaten dira, baina garrantzia handia dute, adibidez substantzia kobalenteen egoera aldaketetan.
 

Lotura metalikoa: metalen artean ematen den lotura da.
-Metalak elementu elektropositiboak dira, euren atomoak balentzi elektroi gutxi dituzte, beraz hauek emateko joera dute, baina metalen arte badaude, inor ez dago prest elektroi horiek hartzeko.
-Lotura metalikoa hodei elektronikoaren ereduaren arabera azaltzen da.
-Ezaugarriak
-Metalen atomoek euren balentzi elektroiak askatzen dituzte, atomo bakoitza katioi bihurtuz eta elektroiak katioi bakoitzaren erpinetan kokatzen dira.
-Askatutako balentzi elektroiek hodei elektronikoa eratzen dute. hodei hau katioien artean etengabe mugitzen ari da katioien arteko aldarapen indarrak orekatuz.
-Propietateak
-Metal gehienak sodikoak dira eta kasu gehienetan euren urtzen eta irakite puntuak altuak. Lotura metalikoa egonkorra eta indartsua da eta sortzen den egitura erraldoia.
-Ez dira uretan disolbatzen, ur molekulek ezin dutelako lotura metalikoen indarra gainditu.
-Haritsuak eta xaflakorrak dira, erraz modelatzeko aukera dago.
-Distira bereizgarria eta gehienetan kolore grisa. Elektroiak hodei elektronikoak aske daudenez, erraz xurgatu eta igortzen dituzte maiztasun desberdineko uhin elektromagnetikoak.
-Korronte elektrikoaren eroale onak dira, metalen barnean eratzen den hodei elektronikoari esker elektroiak erraz mugitzen direlako metalaren mutur batetik bestera.
-Energia bero moduan erraz garraiatzen dute, konduktibitate termiko ona dutelako balentzi elektroien mugikortasunari esker.

Entradas relacionadas: