Marx

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,25 KB

alienazioa: gizakiak bere munduarekin dituen harremanak eta esperientzia, eta bere existentzia soziala eta historikoa adierazten ditu. gure mundu ikusmenen, balorazioen, ekintzen, aru moral, juridiko, ekonomiko eta abarren helburuen justifikazioaeratzeko eginkizuna du. marxek dioenez, kapitalismoaren barruan, deformazio ideologikoa duga, kontzientzia faltsua den ideologia, gizakian alienazioa eskutatu eta sublimatzeko eginkizuna duena. azpiegitura: marxek plantetzen duenez, historiaren une bakoitzean, osotasun soziala den produkzio moduaren bi zatietatik bat, hots: zati ekopnomikoa, gainegitura edo egitura ideologikoa ere baldintzatzen duena. produkzio indarrek eta produkzio harremanek osatzen dute azpiegitura, eta azpiegitura honek sortzen du eta aldatzen du gainegitura nahiz eta hark ere baduen eragina azpiegituran. burgesia: feudalismoa suntsitu ondoren, industrialtze prozesuan lortutako aberaztasunak bereganatuz, aristokraziaren botere ekonomikoa pixkanaka ordezkatzen joan den klase soziala da. iraultza frantsesean politikoa botere lortu zuen eta era horretan sistema kapitalistako mekanismo guztiak kontrolatzen ditu. marxek dion klase borrokan parte hartzen duen etsai bitako klase soziala da, gizarte kapitalistako klase sozial, ez da edozein klase sozial, baizik eta produkzio produkzio bideen propietate pribatua duen klasea da burgesia. historia marxentzat, klase desberdinen arteko borroka besterik ez da, eta gizarte kapitalistan burgesia eta proletalgoaren arteko borroka ematen da. gainegitura: azpiegiturak dialektikoki sorrarazten eta aldatzen duen gainegitura, "kontzientzia" eratzen duten ideien, burutapene eta errepresentazioen multzoa eta egitura juridikoak, politikoak eta gizarte erakundeen osotasuna. historia: marxek dioenez, historia, hainbat produkzio moduren jarraipena da. historia produkzio prozesu erreala da. gizartearen produkzio indarrak une batean, une horretan existitzen diren produkzio harremanekin kontrajartzen direnean, iraultza sozialaren garaia hasten da, eta horrela, lasterki eta geldiro, oinarri ekonomikoaren aldaketa sortzen da, eta, ondorioz, gainegitura erraldoia ere aldatu egiten da. osotasun sozialaren aldakuntza horiek produkzio modu berri baten agerpena ekarriko dute, hau da, historiaren pauso aurrerakoi berri bat. ideologia: oro har, gizarte batek barneko errealitatea adierateko dituen burutapenen sistema, ideia multzoa, beharrezkoa, zeren gizakiak beti errealitate ororen burutapena baitu. baina faltsukeria den ideologia ere existitzen da eta honetaz dihardu marxek. gizakiaren bizitza zertzen baldintzak eta errealitatea maskaratzeko eta sublimatzeko, zabltzen diren eta burutapenen multzoa da, konturatzea, kritikatzen eta gainditzea eskatzen duena. iraultza soziala: historiaren une batean existitzen diren produkzio harremanen suntsidura eta eraldaketa, eta ondorioz gertatzen den gainegituraren iraulketa adierazten ditu. produkzio indarren aldaketa gertatzen denean, produkzio harremanen aldaketa ere egin beharra agertzen da, eta heman oztopoak sortzen badira, iraultzak proletalgoak bultzatzen dituen gogortasunezko bideak hartzen ditu aldakuntza osoa lortu arte. komunismoa: ondasun komuntasunean oinarritzen den antolakuntza sozio-politikoari eta beronen aldeko teoriari ematen zaion izena. jabetza pribatua eta klaseen arteko desberdintasuna baztertzen ditu komunismoak. marxen ustes, historiaren mugimenduak klase sozialen desagerpenerantz eta komunismoaren ezarpeneratz zuzendurik dihardu. materialismo marxista: marxen materialismoaren arabera, errealitate osoa, gizakiak naturan eta naturarekin egiten duen akintza prodzitzailea. eta gizakia naturarekin prozesu dialektikoare errealizatze horrek, marxen materialismoan, historiaren dialektikari dagokiola ikustera garamatza. praxia: gizakiaren praktika, giza ekintza. gizakiak, ulermena erabiliz, ahalmen teorikoaren bitartez ekintza eta ekintzaren bideak argituz, aurrera daraman jarduera praktikoa da. marxek, bide honetatik arituz, filosofia, teoria ez ezik, munduaren aldakuntzarako ekintza ere badela baieztatzen du. produkzio indarrak: gizakiek lanerako edo produkziorako dituzten ahalmenak. gizakiek eurek dituzten esku eta buru ahalmenak: teoria zientifikoak, teknologiarako prestaketak eta produkziorako tresnak sartzen dira indar mota hauetan, besteak beste. prozesu historikoa eratzen duten produkzio modu desberdin bakoitzaren aldaketa indar produktiboen aldaketatik hasten da. produkzio harremanak: produkzio modu jakin baten barruan, produkzio bideen jabeen eta laneko produzitzaileen artean ezartzen diren harremanak. gizartearen bi partaide mota hauen artean sortzen dira kontrajarpenak eta gatazka sozialak. produkzio moduak: azpiegitura ekonomikoak eta gainegiturak egiten duten osotasun historiko bakoitza. behe egitura ekonomikoak eta gainegitura politiko-ideologikoak eratzen dute formazio sozial edo osotasun soziala. proletalgoa: gizarte kapitalistaren garapenarekin sortutako klase soziala da, burgesiaren aurkako klase soziala. ez du produkzio bideen propietate pribaturik eta, beraz, bere lan indarra saltzera behartuta dago bizi nahi badu.lanaren truke soldata ordaintzen zaio eta bizi-iraupenerako bakarrik balio dio. marxek dioenez, klase menderatzailea kendu eta klase gabeko gizartea ekarriko duena: komunismoa. plusbalia: kapitalistak bereganatzen duen eta langilearen lanaren fruitu den zatia, irabazia bera, metaketa kapitalistaren oinarri dena.

Entradas relacionadas: