Mikroskopio

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,43 KB

Mikroskopio konposatua:Mikroskopio konposatua edo huts-hutsean mikroskopioa deritzona, oso txikiak eta hurbilekoak diren objektuak ikusteko balio du, lupaz loturikoa baino askoz handiagoarekin. Mikroskopioaren funtsezko osagaiak honako hauek dira:
-Objekiboa: behatu behar den objekturik hurbilen dagoen lente-sistema da.
-Okularra: objektuaren irudi handitua ikusteko lente-sistema da.
-Platina: objektuari eusten dion gainazal edo euskarria da. Lehenik objektua porta (hots, objektu-eramailea) deritzon beira baten gainean jartzen da eta objektu-estalkia deritzon beste beira batez estaltzen da gainetik. Horrela prestaturiko objektua platina gainean kokatzen da.
-Argi-fokua eta kondentsagailua: argiztapen sistema osatzen dute. Fokutik datorren argia kontzentratu egiten da objektuaren gainean kondentsagailuaren bidez(lente konbergentea baita), argiztapen nahikoa lortzeko.//Mikroskopioaren funtzionamendua oso erraza da. Objektiboa eta okularra barnean dituen hodia hurbildu edo urrundu egiten da, objektua behar bezain garbi ikusi arte.
A1 B1 objektua distantzia fokala baino distantzia handioagora kokatzen da; horrela, A' B' irudi erreal, alderantzikatu eta handitua lortzen da,okularraren eta bere aurrreko fokuaren artean. Ondoren, lupa modura jokatzen duen okularrak irudi hori hartu eta beste irudi bat sortzen du, A2 B2, birtuala, alderantzizkatua eta are handiagotua dena.
Irudia begiaren egokitzapenik gabe ikusteko, okularretik irteten diren izpiek elkarren paraleloak izan behar dute. Horretarako, objetiboan sorturiko irudia, okularraren aurreko fokuan eratu behar da.
Guztizko handipena, A, objektiboaren albo-emendioaren, AL, eta okularraren emendio angeluarraren, AA, arteko biderkadura da, non delakoa tarte iptikoa den; hots, objektiboaren atzeko fokuaren eta okularraren aurreko fokuaren arteko distantzia.

Entradas relacionadas: