Ozono geruza / nor-nori-nork iraganean
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,01 KB
Ozono geruza edo ozonosfera Lurraren atmosferako gas geruza da, ozono kontzentrazio handikoa. Geruza honek eguzkiaren frekuentzia handiko argi ultramorearen %97-99a xurgatzen du, beronek planetako bizitza kalte baitezake. Geruza hau estratosferan dago, 15 eta 35 km artean, planeta guztia inguratzen.
Energia kantitate handiak oxigeno molekulekin kontaktuan sartzen direnean ozonoa sortzen da, hauek atomo bakarretan zatituko dira oxigeno molekulekin erreakzionatzeko. Katalizatzaile baten bidez erraztuko da erreakzioa eta ozono molekulak sortzen dira. Gas hau oso ezegonkorra da eta hirugarren oxigeno atomoak normalean ihes egiten du segundo batzuk pasatzen direnean. Ozonoa oso gas ahula da eta kloroarekin edo giza ekintzen ondorioz atmosferara isuritako beste substantziekin erreakzionatzean hondatu egiten da. Azken urte hauetan ikusi ahal izan denez, ozono geruza hori mehetu egin da, eta zulo handi bat ere nabaritu zaio Antartikaren parean. Badirudi ozono geruza horren galera hegazkin supersonikoek eta CFC izeneko gaiek eragiten dutela. Aerosol , hozkailu eta girogailuetan erabiltzen dira aipatutako substantziak
niri | hari | guri | zuri | zuei | haiei | ||
---|---|---|---|---|---|---|---|
nik | nion | nizun | nizuen | nieten | |||
hark | zidan | zion | zigun | zizun | zizueten | zieten | |
guk | genion | genizun | genizuen | genizueten | |||
zuk | zenidan | zenion | zenigun | zenien | |||
zuek | zenidaten | zenioten | zeniguten | zenieten | |||
haiek | zidaten | zioten | ziguten | zizuten | zizueten | zieten | |