Euskara eta literatura
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,93 KB
Badiabide fonetikoak: -Aliterazioa: hitzen multzoan hots bera edo antzekoak errepikatzean datza. -Onomatopeia: naturako eta inguruko soinuak imitatzen dituen hitza edo hitz taldea da. -Paranomasia: oso antzeko hitzak elkarregandik hurbil ipintzean. -Palindromoa: ezkerretik eskuinera eta euskuinetik ezkerrera berdin irakur daitekeen hitzari edo esaldiari esaten zaio. -Similikadentzia: bi bertso-lerro edo gehiago atzizki berberarekin amaitzea. -Tautograma: testuko hitz guztiak letra berarekin hasteari esaten zaio. -Anagrama: hitz bateko letrak nahastu eta beste hurrenkera batean jarrita sortzen den hitza da anagrama. Baliabide sintatikoak: -Hiperbatona: esaldiaren hitzen ordena logikoa aldatzean datza. -Asindetona: juntagailuak eta lokailuak ezabatzea da. -Polisindetona: asindetonaren kontrako baliabidea da. -Anafora: lerro hasieran hitz bat edo batzuk errepikatzean datza. -Epanadiplosia: esaldi edo bertso-lerro baten hasieran eta amaieran hitz bera jartzen da. -Kateaketa: lerro bateko azken hitza hurrengoaren hasieran errepikatzeari deritzo, baina kasu honetan errepikapena bi ideia lotzeko egiten da. -Elipsia: esaldian hitz bat edo batzuk ezabatzeari deritzo, ulermena oztopatu gabe. Irakurlearen partaidetza beharrezko bihurtzen da poema ulertu ahal izateko. -Paralelismoa: sintaxi-egitura bera errepikatzean datza. -Kiasmoa edo antitesia: perpausen baten bi osagai hurrengo esaldian alderantziz erlazionatzea. Baliabide semantikoak: -Konparazioa: bi elementu aldaratzean datza, haien arteko antzekotasuna agerian uzteko.Lotura-elementuak baliatzen dira:baino,-ago,beste,adina... -Metafora: elementu erreal bat elementu irudikatu batekin identifikatzea da: Bi metafora:-ez puruetan bai elementu erreala, bai irudikatua. adib: zure begietako diamanteek nire bidea argitzen dute. -metafora puruetan elementu irudikatua soilik aipatzen da,erreala utzita. adb: zure diamanteek nire bidea argitzen dute. -Metonimia: kontzeptu bat adierazteko hitz bat erabiltzen datza. Lotura horiek hiru motatakoak izan daitezke:- zatia-osotasuna,-tresta-erabiltzea.-edukitzaile edukizkoa,-egile obra.-produktu-jatorria. -Pertsonifikazioa: Izaki bizigabeei edota ez-arrazonalei gizakien ezaugarriak ematean datza. -Sinestesia: zentzumen bati dagokion ezaugarria beste zentzumen bateko osagai bati lotzea. -Hiperbolea: egoerak edo ezaugarriak neurri gabe puztea, handitzea edo gutxitzea.-Antitesia: aurkako esanhia duten ideiak zein perpausak elkartzeari deritzo. -Paradoxa: itxuraz zentzugabeak dire edo kontraesana adierazten duten ideiak lortzean datza. -Ironia: pentsatzen denaren kontrakoa esaten da. -Galdera erretorikoa: erantzunik espero ez duen galdera enfatikoa da. erantzuna jakintzat ematen da.