Euskara gure
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,24 KB
AXULAR: Biografia: Pedro Agerre Azpilikueta edo Axular apaiza eta euskal idazle handienetarikoa da. Jaiotzez nafarra, goitizena "Axular" bere baserritik datorkio, Lapurdiko mugan dagoen Urdazubikoa. Salamancako Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Apaiztu ondoren, Donibane Lohizunera jo zuen. 1600ean, Sarako parrokiako erretoretza eskuratu zioten, eta hantxe bizi izan zen, hil arte. Idazle, sermoilari eta hiztun oparoa zen. Horregatik izango zuen horrenbeste eragin euskal idazleen artean. Obra, gaiai eta balioa: Obra bakarra eman zuen argitara: GUERO: Erlijio eta aszetika liburua da. Kristauak kristau ona izateko eta hil arte bide zuzena eramateko jakin behar duena adierazten duen erlijio-irakaspen liburua. Liburuaren gaia "Gero dioneak bego dio" da, gauzak gerorako uzteak zein kalte ekar diezaiokeen pertsonari. Axularren obra hau orijinala da. Axularrek bazituen zanbait eredu garai hartan antzeko gaiaz idazteko, berak eredutzat hartuko zituen hauek, baina bere lana ez zen kopiatzea izan. Nahiz eta erlijio- irakaspen liburua izan ez du horregatik literatur edertasuna galtzen. Hizkera dotorea du, bizia. Hizkuntz eta literatur ezaugarriak: a) Estilo patxadatxua: gaiak luze eta zabal adierazten ditu. Garaiko sermoilari estiloa da nagusi. Erretorika mota honetan kristauari argi eta garbi azaldu nahi dizkio egiak eta irakurlea konbentzitu egin nahi du. b) Ideien errepikapenak: Era persuasibo horren eredu ideiak behin eta berriro errepikatzea da. Esaldi desberdinez pentsamendu bat luzatzen du, irakurlearen buruan eta gogoan sar dadin. c) Sinonimoen pilaketa: Hau da bere estiloaren beste ezaugarri bat. Antzeko esanahia duten bi-hiru hitz erabiliko ditu bere mezua adierazteko. d) Sotiltasuna: Bere dotrina edo irakaspena jende xeheari dago zuzenduta. Askotan goi mailako ideia abstraktuak irakatsi behar ditu eta, horretarako, maila teorikotik praktikora joan behar du, irakurle eta entzule xume horrek uler diezaion. Horretarako erabiltzen ditu:-Adibideak-konparaketak: nekazari, arrantzale munduko adibideak jarriz, hauek bere ideiekin konparatuko ditu. -Atsotitzak: Garai hartako euskaldunaren bizitzan presentzia handia dute hizkuntzaren berezko esamolde,esaera eta formak. Axular atsotitzez baliatuko da bere irakaspena egiteko. e) Erudizioa-jakinduria: Adibide xumeak erabiltzeaz gain, Axular gizon ikasia da eta bere lanean jakinduria hori argi eta garbi azaltzen da. Autore klasikoen aipamenak etengabeak dira. Gainera latinetik hartutako zitak oso ugariak dira. Bere erudizioaren beste adibidea bere diskurtsoa antolatzeko era ordenatua da. Obraren zailtasuna