Abentura eleberrien mundu zirraragarria: bidaiak, misterioa eta arriskua

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,51 KB

Abentura eleberrien mundu zirraragarria

Fikzioa eta entretenimendua

Abentura eleberrietan fikzioaren izaera islatzen da, helburu nagusia entretenitzea izanik. Abentura errutinaren aurkakoa da, eta hortxe datza bere baliorik handiena. Protagonistak gaitasun handia erakutsi behar du arrisku, misterio eta oztopoei aurre egiteko. Orokorrean, amaiera zoriontsua izaten dute, heroiak bere helburuak lortuz.

Aurrekari historikoak

Abentura generoaren aurrekariak VIII. mendean koka ditzakegu, Aro Klasikoko Odisea eta Iliada lanekin. Erdi Aroan, Zifar Zalduna (1300 inguru) eta Amadis de Gaula (1508) ditugu, espainiar literaturako zaldun eleberri ezagunenak. Aipatu beharrekoa da, halaber, Miguel de Cervantesen On Kixote Mantxakoa (1605), Alonso Quijanoren abenturak eta zorigaitzak kontatzen dituena. 1699an argitaratu zen François Fénelonen Telemacoren abenturak, gazteen artean arrakasta handia izan zuena. Telemaco, Uiseren semea, da protagonista, baina egileak Luis XIV.a erregea kritikatzeko erabili zuen.

XVIII. mendea eta abentura eleberriaren sorrera

Abentura eleberria XVIII. mendean sortu zen Britania Handian. Daniel Defoek Robinson Crusoe (1719) idatzi zuen, naufragio baten ondoren uharte huts batean bizi den gizon baten abenturak kontatuz; Alexander Selkirken naufragio errealean oinarrituta, lehen eleberri ingelesatzat hartzen da. Geroago, Jonathan Swiftek Gulliverren bidaiak (1726) idatzi zuen, gizakiaren satira eta bidaia liburuen parodia bat, arrakasta handia lortu zuena.

XIX. mendea eta erromantizismoa

XIX. mendean, erromantizismoaren eraginez, ugaritu egin ziren abentura eleberriak. Walter Scottek Ivanhoe (1820) argitaratu zuen, eta urte batzuk geroago James Fenimore Cooperren Azken mohikanoa (1826). Alexandre Dumasek Hiru mosketariak (1844) eta Monte Cristoko kondea (1845) eleberri ezagunak idatzi zituen. Mendearen bigarren erdialdean iritsi zen generoaren urrezko aroa, idazleen irudimenean sortutako kontakizunekin: Robert Louis Stevensonen Altxor uhartea (1883), Emilio Salgariren Sandokan pirataren ibilerak (1895etik aurrera), Rudyard Kiplingen Oihaneko liburua (1894) eta Kapitain bulartsuak (1897). Beste kasu batzuetan, idazle abenturazaleek beraien bizipenetan oinarritu ziren: Herman Melvilleren Moby Dick (1851), Joseph Conraden Lord Jim (1900) eta Jack Londonen Letagin Zuria (1906).

Abentura eleberriaren ezaugarriak

Abentura eleberria literatura genero bat da, eta bere argumentoan bidaiak, misterioa eta arriskua agertzen dira inplizituki. Eleberri hauetan gehienetan bidaia bat egoten da, non protagonistak arriskuz beteriko egoerak biziko dituen, baina era berean hazkunde prozesu bat biziko du eta bere helburuak lortuko ditu. Bidaia horretan ikasitako guztia erabili beharko du egoerei aurre egiteko. Genero honetan irteera-bidaia-itzulera eskema sarritan errepikatzen da, irakurlearengan jakinmina eta intriga sortuz. Pertsonaia nagusia dugu, eta irakurlea beti jartzen da haren alde. Horren aurka beti egongo da antagonista, oztopoak eta trabak jartzeko prest. Akzioa eta ekintza ugari agertzea ere genero honetako ezaugarria da. Kokalekuak ere ez dira betikoak, gehienetan kokaleku exotikoak dira, urruneko lekuak, fauna eta flora berezia eta ezezagunarekin. Abentura liburuak toki ezezagunak ezagutzeko aukera eskaintzen dute: basamortua, oihana, irla zoragarriak, itsaso zabala, etab.

Entradas relacionadas: