Ahoz Kanpoko Erradiografiak: Aparatuak, Erabilera eta Teknikak

Clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,77 KB

Erradiologia aparatu desberdinak erabil, teknika bakoitzarentzat espezifikoak direnak. Aparatu hauek beruneztatuta dauden gelatan kokatu behar dira eta hargailua ahoaren kanpoaldean kokatzen da. Hortzez gain beste egitura batzuk ere ikus daitezke, adibidez, goiko eta beheko maxilarrak.

Ortopantomografia (OPG):

Goiko eta beheko hortz guztiak eta goiko maxilarra eta baraila osorik ikusi. Gainera, odontologian garrantzizkoak diren beste egitura batzuk ere ikusi: sinu maxilarrak, sudur barrunbea, kondiloak...

Erabilera ugari:

  1. Pazientea hortz klinikara lehen aldiz etortzen denean egiten; izan ere, aho osoaren egoeraren informazioa ematen du: hortz kopurua eta euren posizioa, aurretik egindako tratamenduak...
  2. Inplanteen bidezko tratamendua egin aurretik egiten da, bertan kirurgietan erabilgarriak izango diren parametroak kalkulatu daitezke: hezur altuera, sinu maxilarrarekiko gertutasuna, beheko hortzen nerbioen posizioa...
  3. Ortodontzia tratamenduak egin aurretik egiten da.
  4. Erupzionatu ez duten hortzen egoera ikusteko.
  5. Ahoz barneko erradiografietan ondo ikus ezin daitezkeen hainbat patologia aztertzeko egiten dira, adb, tumoreak.
  6. Bestelako kasuak: paziente elbarrituak, goragale erreflexu handia duten pazienteak...

Teknika:

  • Ortopantomografoa erabiltzeko, pazientea modu jakin batean kokatu behar da, aparatuak duen zefalostatoa erabiliz:
  • Babes neurriak jantzi behar zaizkio, eta buruan eta lepoan dituen metalezko elementu guztiak kentzeko eskatu behar zaio.
  • Zutik kokatzen da, bizkarra zuzen duela.
  • Ebakortzekin hozka egin behar du zefalostatoak duen dispositibo batean. Hortzik ez duten pazienteen erradiografia panoramikoak egiteko dispositibo bereziak daude.
  • Pazientearen burua ere modu egokian kokatu behar da, aparatuak duen erreferentziazko laserrak erabiliz: buruaren erdiko lerroa, betortzen posizioa eta Frankfurt planoaren posizioa egokiak direla egiaztatzen da, eta zefalostatoa ixten da, posizio hori mantentzeko. Behin pazientea posizio egokian kokatuta dagoela, mihia ahosabaiaren kontra kokatzeko, ezpainak ixteko eta ez mugitzeko eskatu behar zaio, eta gelatik irten behar da etengailua sakatzeko. Etengailua pultsaturik mantendu behar da aparatuak soinua egiteari uzten dion arte. Aparatuak buruari buelta emango dio, hau da, hargailuak eta X-izpien sortak buruaren inguruan bira emango dute. Buelta horretan zehar, aparatuak 3 irudi egiten ditu, eta 3 irudi horiek elkartuz erradiografia panoramikoa lortzen da.

Garezurreko Alboko Teleerradiografia:

Buru osoaren alboko ikuspegia ematen digu. Ortodontzian erabiltzen da: Bi maxilarren arteko erlazioa eta hezurren hazkuntza eta garapena aztertzeko. Horiek aztertzeko eta ortodontziako diagnostikoa egiteko, zefalometria egiten da. Zefalometria erradiografia honetan agertzen diren egituretako puntuen eta lerroen arteko angeluen eta distantzien neurketa da; horren arabera arazoa zein den jakin daiteke, eta beraz, diagnostikoa eta tratamendu plana egin daiteke.

OTA - TAC edo Eskanerra:

Angelu desberdinetatik egiten diren erradiografien batura. Ondoren ordenagailu batek irudi guztiak prozesatzen ditu eta horrela, egitura tridimentsional baten ebakidurak edo planoak ikustea lortzen da. Inplantologian erabiltzen da. Ortopantomografian egiturak bi dimentsioetan besterik ez dira ikusten, eta gainera, magnifikatzen dira. Eskanerrean, aldiz, egiturak hiru dimentsioetan ikusten dira, gainera, egiturak neurri errealekin ikus daitezke, magnifikaziorik gabe. Hori dela eta, askotan, ezinbestekoa da inplanteak jarri aurretik eskanerra egitea, inplantea jartzeko dagoen lekua neurtzeko, edota inplantearen bidean beste egiturarik ez dagoela egiaztatzeko. Erresonantzia.

Entradas relacionadas: