Ahozko Inprobisazioa: Ezaugarriak, Motak eta Adibideak

Enviado por Aitortxu y clasificado en Música

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,89 KB

Ahozko Inprobisazioaren Ezaugarriak

Bertsolaritza ez da munduko ahozko inprobisazio molde bakarra, aspaldi euskaldunok uste genuen bezala. Munduan ugari dira ahozko inprobisazio moldeak; batzuk, bertsolaritza bezala, a capella, ahots hutsez, isurtzen dira; beste batzuk musikaz lagunduta. Hala ere, mundu osoko ahozko inprobisazio adierazpenek ezaugarri komunak dituzte:

  • Unen-uneko zuzeneko sorkuntzak dira.
  • Entzulearen parte-hartzea beharrezkoa da.
  • Inprobisatzailearen eta entzulearen arteko harremana edo feed-back-a gertatzen da.

Inprobisatzaileen Sorkuntza Prozesua

Inprobisatzaileek teknika bertsua erabiltzen dute beren sorkuntza prozesuan. Hauek dira pausoak:

  1. Inprobisatzaileak, gogora datozkion argudioen artean, egokiena aukeratzen du eta azkenerako gordetzen du.
  2. Errimaren arabera, gogora datozkion oinen artean baliagarri zaizkionak aukeratuko ditu.
  3. Aukeratutako oin horiek antolatuko ditu, diskurtso koherentea eta eraginkorra osatu ahal izateko.
  4. Hori guztia segundo gutxiren buruan egin ondoren, kantatzen hasiko da.

Inprobisazio Motak Munduan Zehar

Esan bezala, ugariak dira munduan ahozko inprobisazio-moldeak. Antzinatik datozen kultura-adierazpenak dira. Batzuk desagertzeko zorian daude, ez delako belaunaldien arteko transmisiorik izan; beste batzuek, aldiz, transmisio lana eten ez delako, bizirik diraute.

Adibideak Espainiar Estatuan eta Latinoamerikan

Urrutira joan gabe, Espainiar Estatuan ahozko inprobisazioak adierazpide hauek ditu: Balear Uharteetan glosa izenekoa, Katalunian jota, Galizian regueifa, Kanariar Uharteetan dezima… Azken hau gaztelaniaz hitz egiten den Amerikako hainbat herritan ere egiten da. Bere izena du herri bakoitzean, hala nola, Argentinan payada esaten zaio, Mexikon, berriz, huapangoa, Kuban controversia…

Adibideak Europan eta Munduko Beste Leku Batzuetan

Europara berriro jota, Sardinia uhartean launedda izenekoa entzun daiteke, Georgian, berriz, sairi eta k´apia izenekoak… Munduko txoko guztietan entzun daitezke inprobisatzaileak, belarri erne jarriz gero.

Ahozko Inprobisazioaren Sustapena eta Azterketa

Azken hamarkadetan ahozko inprobisazioa aztertu eta sustatzeko ahalegin handiak egin dira mundu osoan. Ekimen garrantzitsuenetako bat Euskal Herrian bertan egin zen, 2003an, Ahozko Inprobisazioa Munduan izeneko jardunaldietan. Astebetez, munduko inprobisatzaileak elkartu ziren Donostian eta Bilbon elkarren artean jakintza eta kantua trukatzeko asmoz.

Entradas relacionadas: