Aisialdi Pedagogikoa, Inklusiboa eta Aniztasun Funtzionala

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,37 KB

Aisialdi Pedagogikoa

Helburuak: Hezigarritasuna edonon eta edozein unetan. Sormena eta sen kritikoa sustatzea. Adierazpeneko eta gizarte-ingurunean parte hartzea. Pertsonen autonomia eraginkorra, norbere ekarmentutik ikasbideak. Estetika, arte, zientzia eta kirol jarduerengatiko interesa. Norberaren eta horien inguruko talde sozialen ezagutza, komunikatuz eta erlazionatuz.

Denbora Libreko Helburuak

Norberaren ezagutza eta gogoeta sustatzea. Besteekin lotura pertsonalak eratzea eta giza harremanak zaintzea. Ekintza komunitarioak eta talde-ekintzak dituen aukerak ezagutzea. Trebetasun berriekin aberastea. Ondo pasatzea eta alderdi afektiboa asetzea. Poza ezagutzea.

Animazio Soziokulturala eta Gizarte Balioak

Esku hartzearen gakoetako bat gizarte-balioen hezkuntza da:

  • Pertsonekiko errespetua
  • Norberaren autonomia eta parte hartzea
  • Erabakiak hartzeko eta jokatzeko askatasuna
  • Elkartasuna
  • Garapen kritikoa
  • Naturarekiko eta ingurumenarekiko begirunea
  • Jarrera positiboa eta frustrazioarekiko tolerantzia

Aisialdi Inklusiboa

Gero eta gehiago erabiltzen dira estrategia inklusiboak pertsona guztiek, edozein direla ere haien premiak, beren bizitza modu libre eta independentean bizitzeko aukera dutela bermatzeko.

Estrategia Integratzailea

Premia bereziak dituzten pertsonak gizarte-egoera ahulean daude, eta gizarteak haien eskura jarritako ekintza eta laguntzen bitartez, bizitza normalizatzen dute. Premia bereziak dituzten pertsonei zuzentzen zaie aisialdi integratzailea eta ez gizarteko edozein pertsonari.

Estrategia Inklusiboa

Pertsona oro maila berean dagoela, baina bakoitza ezaugarri desberdinak ditu. Pertsona guztiak barne hartuta, edozein direla ere bakoitzaren ezaugarriak.

Aniztasun Funtzionala

Parte hartzea, beharrezko baldintzak sortzea. Aukerak parekatzea, premia bereziak dituzten pertsonei baldintza beretan sartzea.

Irisgarritasun Unibertsala

  • Erabilera berdintasuna
  • Malgutasuna
  • Erraza eta intuitiboa
  • Hautemateko erraza den informazioa
  • Tolerantzia
  • Ahalegin fisiko eskasa

Inklusio Mailak

  • Inklusio fisikoa: sarbidea aukera
  • Inklusio komunikatiboa: Informazioa erraztea
  • Inklusio soziala: harremanak errazteko elementuak

Entradas relacionadas: