Akoplamendu eta Enbrageen Gida Osoa
Clasificado en Tecnología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,61 KB
Akoplamendu iraunkorrak: makinan egiten dira, martxan dauden bitartean. Muntatzean edo mantentze lanetan bakarrik banatzen dira.
Motak:
- Zurrunak: lotura zurruna ardatz biren artean, gehienetan plater birekin. Hauek torlojoekin elkartzen dira. Ez dute loturiko elementu biren arteko lekualdatzerik egitea ahalbidetzen. Bakunak, sinpleak eta kalkulatzeko errazak.
- Parea mugatzen dutenak: zurrunak dira eta esfortzuen transmisioa mantentzen dute parearen balioa 1 gainditzen ez den bitartean. Zearkarko kabila batekin osatuta, hori zizailatzen da parea gainditzean. Sinpleak eta merkeak. Desmuntatu behar dira zizailatzean, segurtasun elementutzat erabiltzen dira.
- Elastikoak: nolabaiteko biraketa ahalbidetzen dute. Horretarako elementu elastiko bat izaten dute eta itxuragabetzen da esfortzuak egitean, gero lehenengo posizioa berreskuratzen du. Eraikitzen errazak.
- Mugikorrak: ardatz batek besteari dagokionez mugikortasuna ahalbideratzen dute. Oldham akoplamendua ardatzkideak ez diren ardatz 2ren artean mugimendua igortzeko aukera. Ezagunena Cardan/giltzadura artikulatua da, mugimendua igortzeko aukera ematen du nolabaiteko angelua sortzen duten ardatz biren artean, angelu hori transmisioan aldatu arren. Gurutzea du erdian, urkila biri lotuta. Cardan giltzadura birekin eta ardatz ildokatu batekin ardatz zurrun hedagarriak lortzen dira, aplikazio ugari.
Enbrage gobernatuak: enbrage izena ematen zaie loturiko ardatzen arteko mugimenduaren jarraipena eutsi edo eteteko aukera ematen duten akoplamenduei. Jarraitasuna/ez-jarraitasuna aldaketa eragingailu zehatzen baten bidez egiten da, gobernatuak dira.
- Igurtzimenduzkoak: mugimenduaren jarraitasuna diskoen marruskaduraren bidez lortzen da. Makina martxan aktiba daitezke. Higatzen dira eta mugak dituzte, material bereziekin fabrikatzen dira. Ezagunenak automobilenak. Enbrageko pedala zapaltzean sakatzeko koilarak plater elastikoa banandu eta igurtzimenduzko diskoa askatzen du. Jarraitasuna eteten da. Pedala askatzean aurkako malgukiak atzera presioa egiten du diskoaren gainean, mugimenduaren jarraitasuna.
- Hortzak dituztenak: hortz jakin batzuk elementu solido biren artean sartzearen ondorioz sortzen da. Adibidez: makina erreminta konbentzionalen abiadura kaxetan askotan aurrealdeko hortzen akoplamenduak egiten dira. Abiadura aldaketa makina martxan dagoela hortzun zorroen akoplamendua lortzeko abiaduraren akoplamendua sortu behar da, horretarako sinkronizagarri izeneko igurtzimenduzko konoak erabiltzen dira. Higadura handirik ez egoteko akoplamendu jariakorra duten enbrageak erabiltzen dira.
- Hidraulikoak: fluido likatsu batean gurutzaturiko pala sistema bi akoplatu egiten dira bira egitean. Sistema eroaleak masa likidoa herrestatzen du, horrek sistema eroana herrestatzen du. Erabilera berezietarako enbrageak egiten dira horretan oinarrituta.
Enbrage automatikoak: lotu eta askatzen dituzte eroalea eta eroana, lan baldintzaren bat aldatzean.
- Zentrifugoak: biraketa abiadura bat gaindituz gero bakarrik sortzen dute akoplamendua. Motorraren biraketa kopurua handitzean, enbragatze automatikoa sortzen da, masa mugikorren gaineko ekintza zentrifugoaren ondorioz. Biraketa kopurua maila batetik behera jaistean, enbragea banatzen da berriro.
- Parea mugatzen dutenak: pare jakin bat gainditzean banantzea sortzen dute. Murriztean berriro jarraitasuna ematen diote mugimenduari. Honetan bereizten dira akoplamenduetatik: azken hauek apurtzen dira muga gainditzean, ez dira berriro akoplatzen gehiegizko esfortzua igaro ondoren. Enbrageak, ostera, berriro akoplatzen dira. Bolen bidezko herrestatzea sortzen duen sistema erabiltzen da. Bolak arteka konikoetan daude malgukien ekintzaren ondorioz. Esfortzuak tara jakin bat gainditzean, bolak artekatik irten eta banantzea gertatzen da.
- Norabide bakarreko enbrageak: mugimendua noranzko bakarrean igortzen dutenak. Bihurkinetan edota azkoin automatikoetarako giltzetan. Txandakako mugimendu bat biraketa mugimendu bihurtu behar dutenean trinket izena ematen zaie. Abiadura txikiko mugimenduak aldatzeko erabiltzen dira.