Akoplamenduak, Enbrageak eta Balaztak: Mugimenduaren Kontrol Mekanismoak

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,52 KB

Akoplamenduak

Cardan giltzadura: Akoplamendu mugikorrik ezagunena da. Mugimendua igortzeko aukera ematen du nolabaiteko angelua sortzen duten ardatz biren artean, transmisio angelu hori aldatu arren. Gurutze bat dauka erdian, bi urkilari lotuta. Halako bi giltzadurarekin eta ardatz ildokatu batekin, ardatz zurrun hedagarriak lortzen dira, eta horiek aplikazio ugari dute mugimendua berriz ere mugikorrak diren elementuetara igortzeko.

Enbrageak

Enbrage gobernatuak: Loturiko ardatzen arteko mugimenduaren jarraitasuna eusteko edo eteteko aukera ematen duten akoplamenduei ematen zaie enbrage izena. Jarraitasuna eta ez-jarraitasuna aldaketa-eragingailu zehatzen bidez egiten denean, enbrageak gobernatuak direla esaten da. Mugimenduaren jarraitasuna diskoak edo konoak igurtzita lortzen denean, enbrageak marruskadurazkoak dira.

  • Makina-erreminta konbentzionalen abiadura-kaxetan, sarritan, aurrealdeko hortzen akoplamenduak egiten dira. Hortzak dituen zorreetako bat ardatzaren gainean egongo da, lekualdatu ahal izateko.
  • Abiadura-aldaketa makina martxan dagoela egin behar denean, hortzdun zorroen akoplamendua lortzeko, aldez aurretik abiaduraren akoplamendua sortu behar da; horretarako, sinkronizagarri izeneko marruskadura-konoak erabiltzen dira.
  • Enbrageari sarritan eragiten zaionean, apurka-apurkako erantzuna behar izaten da; halakoetan, higadura handirik ez egoteko, akoplamendu jariakorra duten enbrageak erabiltzen dira. Fluidoaren barruko marruskadura, gutxi gorabehera, proportzionala da abiaduraren berbidurarekin.

Automobilen enbragea: Enbrageko pedala zapaltzean, sakatzeko koilarak plater elastikoa banandu eta marruskadura-diskoa askatzen du; horrela, eten egiten da mugimenduaren jarraitasuna. Pedala askatzean, aurkako malgukiak atzera ere presioa egiten du diskoaren gainean eta horren ondorioz mugimenduaren jarraitasuna sortzen da berriro.

Balaztak

Makinen organoen mugimendua murriztu edo eusteko gailuak dira, horretarako energia barreiatzen dute. Balaztarik arruntenak metalezko elementuren baten eta beste material bateko elementuaren baten arteko marruskadura-indarrak erabiltzen dituzte.

Motak:

  • Diskodunak (Ibilgailuetan, balazten neurriaren eta eraginkortasunaren arteko erlazioa erabakigarria denean)
  • Plater konikodunak
  • Danbordunak
  • Zapatadunak
  • Uhaldunak

Marrazkik: diskoak eta laminak, konoak, zinta, zapatak eta danborra

Entradas relacionadas: