Alienazioa

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,07 KB

ALIENAZIOA A) ZENTZU OROKORRA:Marx-n ustez gizakia bere ez da ezer, bere izaera errealizatu behar du eta hau bere inguruan egin behar du. Marx-en gizakiaren definizioa animal faber izango litzateke. Gizakiak burutu behar duen errealizazio prozesu hau lanaren bidez egiten da. Gizakiaren izaera azken fiñean, bere lanetan isladatzen da. Horregatik, gizakia gizaki izateko, lan egin behar du. Hau izango litzateke alienazioaren alde positiboa bainan batzuetan zentzu ezezkorra hartzen du alienazioak, kapitalismoan; lanaren helburua ez baita gizakiaren errealizazioa, produktu bat lortzea baizik.B) ZENTZU EZEZKORRA:1) Alienazio soziala: Marx-en ustez, kapitalismoak kapitalista eta langileen arteko konfliktoa Dakar, jauen interesak desberdinak direlako.2) Alienazio ideologikoa: Gizartearen ideologia, gizatalde dominantearen ideologia izango da. Honek bere ideologia inposatuko die besteei eta besteak onartuko dute.3) Alienazio politikoa: Gizatalde dominanteak bere política ezarriko du eta beste gizataldeek ideologia dominantea bezala onartuko dute ere.C) ALIENAZIO EKONOMIKOA:Kapitalismoa lanaren salmentan oinarritua dago. Horregatik langileari ez zaio inoiz bere lanaren benetazko balioa ordaintzen eta orduan plusbalio sortzen da, Kapitalistaren irabazia. Beraz, langilea ez da errealizatzen, ez da gizakia, proletarioa da.# Sistema kapitalistari kritika:
Marx-en ustez industri iraultzak kapitalismoa ekarriko du eta honek gizartea banatuko du, kapitalista eta langileen artean. Hauen interesan desberdinak direnez, konfliktoak sortuko dira.# Ekonomia kapitalistaren kritika: PLUSBALIOA Ekonomia kapitalista prudukzio bideen jabetzan eta merkatu librean oinarritu. Eskari-eskaintza harremanak ezartzen dituzte prezioak. Marx-ek merkantzien balioa aztertuko du, bi mota bereiziz:1)Erabilera balioa: Merkantziek berez duten balioa beharra asetzeko.
2)Truke balioa: Merkantzia honek, eskari-eskaintza harremanak dute eta merkatuan hartzen duen balioa.//Kapitalismo aurreko merkatuaren eskema:Merkantzia -> Dirua -> Merkantzia : Genuen merkantzia saldu, dirua eskuratu eta beste merkantzia bat erosi. Kapitalismoaren merkatuaren eskema:Dirua -> Merkantzia -> Dirua(+) : Dugun diruarekin zerbait erosi. Ondoren merkantzia saldu dugu diru truke. Diru horrekin lehen baino gehiago erosi dugu, beraz, irabazi hori da plusbalioa.

Entradas relacionadas: