Anarkismoa eta Inperialismoa: Aro Modernoaren Kontraesanak

Clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,49 KB

Anarkismoa

Liberalismoaren eta klase gizartearen kontrako erantzun muturrekoena izan zen anarkismoa. Europako langile mugimendu guztietan anarkismoak ez zuen eragin berdina izan. Teorialari nagusiak Bakunin eta Kropotkin izan ziren, biak estatu liberal berria klase sozialetan antolatutako gizartea gogor erasotzen zutenak. Kapitalismoaren ondorioz sortutako egoera bidegabeari irtenbidea emateko, anarkistek klase burgesaren nagusitasuna ahalbideratzen zuten elementu guztiak erasotzea proposatzen zuten, indarkeria erabiliz. Alderdi politikoak baztertzen zituzten.

Inperialismoaren jatorria: Fenomeno berria

XIX. mendean, Erresuma Batua bakarrik nabarmendu zen bere konkistei esker, hiru kontinentetan lurrak zituelako. Inperialismoa XVI. eta XVII. mendeetan garatu zen prozesu kolonizatzaile eta espantsionistatik bereizi nahi zen. Potentzia industrializatuek kolonien gain kontrol politikoa eta ekonomikoa ezarri zuten. Gainera, potentziak bata bestearen etsai bihurtu eta talde industrial eta finantzarioen artean lehia sortu izanak, merkatu berri eta lehengaien bila kanpora joan behar izatea bultzatu zituen herrialdeak. Kolonia berri hauek metropolien esku gelditu ziren, eta beraien asmoa kolonien baliabide ekonomiko materialak eta giza baliabideak ustiatzea zen.

Frantzia eta Erresuma Batuaren arteko lehia XIX. mendearen amaieran hasi zen, beraien iraultzak sustatzeko lehengaiak eta merkatu berriak behar zituztelako.

Inperialismoaren eraginak

Inperialismoak ondorio zuzenak eta larriak izan zituen hainbat eremutan.

Ondorio ekonomikoak

Europako potentziek etekin ederrak atera zituzten koloniak ezarriz, munduko ekonomia menpean hartu zuten, bereziki finantza eta merkataritza, kolonietan egindako inbertsioen truke etekin ederrak atera zituztelako. Kolonietako lurralde batzuetan komunikazioen eta garraioen azpiegiturak garatzeak, atzerriko merkatuetara zuzendutako nekazaritza ereduak ezartzeak eta europarrek industrien inbertsio handiak egiteak, bertako kapitalismoa bultzatzen lagundu zuen.

Ondorio kulturalak

Europako ideiak, ohiturak edota tradizioak ezarri egin ziren kolonietan. Berez, europarrek koloniak ustiatzeko politika ekonomikoa ezartzeaz gain, mendebaldeko kultura, erlijioa eta begirada ezarri zuten, bertakoa aldatuz. Mendebaldeko ezaugarri gehien bereganatu zituzten taldeak bertako agintariak osatutako eliteak izan ziren. Hauek mugimendu nazionalistak bultzatuko dituzte.

Entradas relacionadas: