Antropologia eta Giza Eboluzioa

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,8 KB

ANTROPOLOGIA

Gizakia aztergai duen ezagutzaren eremua da. Antropologia hitza grekotik dator: antrophos gizakia esan nahi du eta logos ezagutza. Lehenengo aurrekariak Antzinako Grezian aurkitzen ditugu. Askoz beranduago, XVIII. mendean Linneok egindako espezieen sailkapenaren ondoren, gizakiak Homo sapiens izen taxonomikoa hartzen du eta natur zientzien aztergai bihurtzen da. XIX. mendean Darwinen teoriak antropologiaren sistematizazioa ekarri zuen eta diziplina zientifiko bihurtu zen.

ANTROPOGENESIA

Antropogenesia esaten diogu gure arbasoetatik hasi eta gaur egungo giza espeziea eratzeko bideko prozesuari. Oso bide luzea, 4-7 milioi urte inguru. Hainbat faktorrek izan dute eragina: alde batetik, alderdi fisikoak, biologikoak (HOMINIZAZIO PROZESUA) eta, bestetik, kulturalak, teknikak, hizkuntza (HUMANIZAZIO PROZESUA). Bi prozesuak aldi berean gertatu dira eta bata besteari eragin diote.

HOMINIZAZIOA

  • Bi oinetan ibiltzea: hominidoak zutik jartzean, garrantzi handiko aldaketak sortu ziren haien hezurduran, batez ere bizkarrezurra, aldaka... Aldaketa horiek garunaren garapenean garrantzitsuak izan ziren.
  • Eskuak libre geratzea: oinez ibiltzeko ez zuten behar eskuak eta beste gauza batzuetarako erabiltzen zituzten, adibidez, gauzak hartzeko.
  • Barailezurra libre geratzea: zutik eta eskuak libre, ez zuten lan gogorrak egin behar barailezurrak eta hainbat ondorio ekarri zituen: ahoa, faringea eta laringea aldatzea.
  • Heldu gabe jaiotzea: gizakiak babes eta zaintza handiagoa beharko du beste edozein animaliak baino. Jaioberritan bizi ahal izateko norbaitek zaindu behar ditu.
  • Zerebralizazioa: aurkitu izan diren hominidoen fosilak aztertuz, badakigu garezurra gero eta handiagoa joan dela egiten eta honekin batera adimen maila ere.

HUMANIZAZIOA

Bizirik irauteko beste baliabide batzuk inbentatu behar zituzten.

  • Tresnen bidezko jarduera: Tresnak egitea eta sua kontrolatzea sarritan erabili dira gizakiak eta animaliak bereizteko jarduera gisa. Egiaztatu da goi primate batzuk tresnak erabiltzen zituztela, baina gizakiak gaitasun gehiago du. Adibidez, egiaztatu da tximino batzuek hosto bat kiribiltzen dutela pajita moduko bat egiteko eta zuhaitzetako ura edateko. Lantza bat egiteko, beste tresna batzuk egin behar dira aurretik.
  • Gizarte harreman konplexuak: Sua kontrolatzeko teknikak beste elikadura ohitura batzuk ekarri zituen, babes handia ematen baitzieten zomorro zein animalietatik. Baita era etxe antzeko batzuk sortu ziren suari esker. Ehizara batera joaten ziren eta horrek asko laguntzen zien.
  • Hizkuntza: Giza espeziea da hitz egiten duen bakarra. Animaliak nolabait komunikatzen dira, oso modu aurreratuan soinuekin, gorputzarekin, etab. Jaiotzatik datorkie eta genetikoki transmititzen da. Giza hizkuntzak ezaugarri berezi batzuk ditu: lehenik eta behin, giza hizkuntzak artikulazio bikoitza du, honek esan nahi du esanahia duten hitzez dagoela osatua; bestetik, giza hizkuntza konbentzionala da, hau da, ikasi egin behar dugula, ez gatoz jaiotzen ikasita.
  • Kultura: Giza talde batek partekatzen dituen jakintza, sinesmen, ohitura, ideia, adierazpen, sentimendu eta tresna guztien multzoa. Naturak jartzen dizkigun oztopo eta arazoak arrakastaz gainditzeko baliabide multzo bat sortzeko gai izan gara. Kultura gure bizimodua da eta bizirik irauteko aukera ematen digu. Kultura ikasi egiten da. Biologikoki ezinezkoak diren gauzak kulturarekin bai dira posible. Mutazio genetikoarekin alderatuta, kulturaren transmisio abiadura izugarria da.

Entradas relacionadas: