Antzerkia Etrurian eta Erroman: Eragina eta Komedia

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,36 KB

Antzerkia Etrurian eta Erroman: Greziako eragina

Erroman, antzerkiak eragin handia izan zuen Greziako antzerkiak. Grezian, tragedia eta komedia txapelketak egiten ziren (3 tragedia + komedia 1). Eskilo, Sofokles eta Euripides (K.a. VI-V) eta Aristofanes (K.a. V-IV) eta Menandro (K.a. IV-III) izan ziren antzerkigile garrantzitsuak.

Antzerkia Erroman

Erromatar literaturan hasieratik aurkituko dugu antzerkia. L. Andronikok, Erromako lehen idazleak (K.a. III), greziar antzerki asko itzuli zituen antzerkiaren oinarria hartzeko. Tragedia eta komedia itzuli zituen, baina erromatar berezko generoa komedia izan zen.

Erromatar komedia

Komediaren generoa Greziatik hartu zen. Tragedian gaiak eta pertsonaiak jasoak ziren, eta komedian, berriz, hurbilagoak, eguneroko kontuak azaltzen ziren, momentuko egoera politiko eta sozialarekin zerikusia zutenak. Pertsonaia arruntak agertzen ziren: soldadu harroputza, zuhurra, gazte maiteminduak, esklaboa (lotsagabeak baina fidelak), etxekoandrea… baita "kulebroiak" ere.

Greziar komedia moldatu eta "fabula palliata" sortu zen; Menandro eredutzat hartu eta arrakasta izan zuen. "Fabula togata" ere sortu zen, baina gutxi landu zen.

Komediaren ezaugarriak:
  1. Bertsotan idatzia + musika.
  2. Pertsonaiak.
  3. Janzkera: pallium, sandaliak eta pelukak (txuri, beltz, gorri).
  4. Akzioa: pertsonaia batek sortutako nahastea; amodiozko istorioak…
  5. Idazkera: hizketa kolokiala, herrikoa.
  6. Bukaeran, moraleja.
Autoreak: Plauto eta Terentzio

Plauto: K.a. 250. urte inguruan jaio zen, Umbrian. Gaztetan Erromara joan eta antzerkia egiten hasi zen, baina dirua behar zuen eta okin lanean ibili zen. "Palliata" landu zuen bakarrik (tragediarik ez), 21 komedia idatzi zituen berak. Bere lanak: Aulularia ("lapikoa"), Miles Gloriosus ("soldadu harroputza") eta Amphitruo ("anfitrioia").

Plautoren komedian garrantzitsuena: akzioak sortzen dituen egoera komikoak dira. Ez du pertsonaien izaera sakontzen, baino hauen ezaugarri komikoak azken muturrera eramaten ditu.

Plautoren meritu handiena, erabilitako hizkuntzan datza: bizia, komikoa eta aberatsa da; eguneroko hizkuntzaren ezaugarriak islatzen ditu, arrunta izan gabe. Herriarengandik hurbil dagoen hizkera, baina landua, irria sortzeko baliabideak erabiliz.

Entradas relacionadas: