Antzinako Greziako Eskultura: Anavisosko Kourosetik Laokoon eta Semeetaraino
Clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,97 KB
Antzinako Greziako Eskultura: Maisulanen Bilduma
Antzinako Greziako eskultura, K.a. VI. mendetik aurrera, artearen historian garrantzi handia izan du. Honako hauek dira garai horretako eskultura nabarmenenak:
Anavisosko Kourosa (K.a. 525)
Funtzio funerarioa zuen eskultura hau hilobi batean aurkitu zen. Eskultore ezezagunak egina, gorputz osokoa da, mukulu biribilekoa, harrizkoa eta zizelkatua. Estatismoa eta hieratismoa ditu, ekialdeko eskulturaren eragina erakutsiz. Ezkerreko hanka aurreratua du, besoak gorputzari lotuta, bloke itxura emanez. Frontalitatea eta simetria nabarmentzen dira, aurretik begiratzeko moduan. Aurpegiko ezaugarriak: begiak almendra formakoak eta irribarre arkaikoa. Ile luzea era geometrikoan dago landua. Estilo arkaikoa du, naturalismora bidean.
Doriforoa (K.a. 440)
Polikleto eskultoreak egindako gizon biluziaren eskultura da. Gorputz osokoa, mukulu biribilekoa, harrizkoa (marmolezko) kopia da. Aurrera begira dago, gihartsua eta aurpegi lasaikoa. Giza gorputzaren edertasun ideala adierazten du, edertasunaren kanonaren teoria aplikatuz (1/7). Naturalismo idealizatua da, ez errealista. Estilo greziar klasikoa du.
Panateneen Prozesioa (K.a. V. mendea)
Atenasko Akropoliko Partenoiko kanpoko horma inguratzen duen erliebea da. Eskultura, erliebea da, Atenea jainkosa gurtzeko herritarren prozesioa irudikatzen duena. Fidias eskultoreak egina, behe erliebea da, tailatua. Marmolez eginda dago, akabera leunduta. Konposizio horizontala du, mugimendu harmoniotsua lasaitasunean. Giza gorputzaren edertasun ideala adierazten du, proportzio klasikoetan eginda. Naturalismo idealizatua da.
Miloko Venusa (K.a. II. mendea)
Garai Helenistikoan egindako eskultura da, Atenasko eskolakoa eta klasizista. Emakume erdi biluzia irudikatzen du, Afrodita jainkosa. Tamaina naturaleko eskultura baino handiagoa da. Alexandro Antiokiakoak egina, gorputz osokoa, mukulu biribilekoa da. Marmol zuriz egina, taila teknika erabili zuen, akabera bikaina lortuz. Bere sentsualitatea nabarmentzen du. Aurpegiaren espresioa lasaia da. Kontrapostoko jarrerak gorputza “S” leun batez definitzen du. Giza gorputzaren edertasun ideala adierazten du. Naturalismo idealizatua du, estilo greziar helenistikoa.
Laokoon eta bere semeak (K.a. 180-160)
Garai Helenistikoan egindako multzo eskultorikoa da. Gaia tragikoa da; apaizak, min psikikoa sentitzen du bere semeak hiltzen ikusirik. Rodasko Alexandrok egina, mukulu biribileko multzo eskultorikoa da. Marmol zuriz egina, taila teknika erabili zuen. Proportzioak tamaina naturalekoak baino handiagoak dira. Piramide-itxurako konposizioa eta diagonalak ditu. Giza gorputzaren lanketa nabarmentzen da. Mugimendua duten forma dinamikoak dira, giharrak puztu egiten zaizkie. Pertsonaien mugimenduek indar handia dute, sugeengandik askatzeko ahaleginak egiten duelako. Errealismoko joera du: aurpegiek mina eta sufrimendua adierazten dute. Estilo greziar helenistikoko eskulturarik adierazgarriena da.