Argazki baten analisia: konposizioa, argia eta perspektiba

Clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,89 KB

Argazkiaren izenburua eta generoa

Esku artean dugun argazkiaren izenburua ................. da ................ ateratakoa, ........ urtean ......   Generoa aipatu.

Argazki analogikoa: ezaugarriak

Alde batetik, argazki analogikoa dela aipatuko dut, 1949. urteko argazkia delako. Zuri beltzezko argazki bat da formatu horizontalean aterata, bertan agertzen diren pertsonak ondo ikusteko erabiltzen da formatu hau. Diafragma zabalik/itxita du egun argizko edo ez argazki bat delako. Bestalde obturazio abiadura azkarra/baxua da, izoztuta/mugimendua dagoelako eta ISO baxua/altua du.

Irudiaren deskribapena: planoa eta ikuspuntua

Deskribatu irudia.  Planoa ........ argazki bat da eta off espazioa betetzen dela ez esan. Ikuspuntu frontala du.

Argiaren eragina: kontrastea eta dramatismoa

Argi naturala eta gogorra, eguerdiko eguzkiaren argiztapena dago gainera argiztapen zuzena eta itzal gogorrekin. Eguzkiaren argia eskuin aldetik dator. Honek kontraste handia, itzal markatuak eta dramatismoa ematen ditu, xehetasunak eta formak indarrez nabarmentzen ditu.

Konposizio mailak: simetria eta perspektiba

Beste alde batetik, hainbat konposizio maila ikus daitezke. Lehenik eta behin argazkiak konposizio sinplea eta geometrikoa duela esan ahal dugu, simetria kontuan hartuta. Hemen hiru maila azter ditzazkegu: bertikala, horizontala eta perspektiba sakona. Bigarrenik perspektiba daukagu, bertan pertsonak eta objektuak plano desberdin batean kokatzen dira, lehenengo planoan lurrean dagoen pertsona eta  plano sakonago batean leihatilatik begiratzen duen gizona. Erritmo uniformea eta txandakatua ere ikus daitezke elementu simetrikoekin jokatuz. Egitura geometrikoek (atearen formak) argazkiari errepikapen puntu bat ematen dio.

Elementuen arteko pisua eta tentsioa

Elementuen arteko pisu behaketa asimetrikoa da. Adibidez, argazkiko bi pertsonek arreta desberdinak erakartzen digute, lurrean eserita dagoena lehengo planoan egonda ikuslearen arreta handitu egiten da eta goiko aldeko pertsona berriz bigarren maila geratzen da. Amaitzeko, tentsio apur bat ere sortzen da, itzalen kontrastearekin.

Argazkiaren izaera estatikoa

Argazkia estatikoa da pertsonak mugitzen ez direlako eta giro geldi eta lasai bat sortuta dagoelako.

Ikusmena eta egunerokotasuna

Ikusmena eskumako mahaian eserita dagoen mutilarengatik ezkerreko lehiotik begira dagoen pertsonarengana eramaten du. Honez gain, argazkia bat-batekoa da.  Barne eremuko argazkia da, ekintza guztia enkuadre barruan ikusten delako eta objektu eta subjektu garrantzitsuak argi ikusten dira. Gainera, argazkia itxia dela esango nuke ez delako txoko horretatik geroago ezer ikusten eta espazio kanpokoa da. Azkenik, denboran izoztutako eguneroko une bat iradokitzen du argazkiak. Eszenako pertsonaiak jarduera komunak egiten ari dira, horregatik egunerokotasuneko argazki bat da.

Entradas relacionadas: