Aristotelesen Kosmosaren Ikuskera: Unibertso Geozentriko eta Betierekoa
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,52 KB
Errealitate bakarra sentimenek ematen diguten informazioa da (iturri nagusia). Ezaguera partikularrak: mundu sentigarriko izaki eta objektu gainekoak, zientzia (objetiboa). Ezaguera unibertsalak: kontzeptu orokorren gainekoa, izaki partikularren baino areago, filosofia (subjetiboa).
Nola iritsi ezaguera unibertsalera?
Abstrakzio induktibo prozesuari ekin, non giza arimaren zenbait ahalmenek eskua hartzen duten (irudimenak, oroimenak eta adimenak). Abstrakzio hitzak banakako konkretuak partekatzen duten esentzia zein den jakiteko mekanismoari erreferentzia egiten dio.
Sentimenen bidez hautematen duguna da gure ezaguera-iturri nagusia; abstrakzio induktibo deritzon prozesuaren bidez esentzia unibertsalak atzematea ere helburu hartu beharko genuke, Aristotelesen iritziz. Honetan oinarrituta, ezaguera orokor eta unibertsalak eraiki ditzakegu.
Aristotelesen Kosmosaren Ikuskera
Aristotelesek kosmosaz zer ikuskera zuen ulertzeko, kontuan izan behar dugu garaiko zientzalariek ez zeukatela baliabide zientifiko garaturik. Aristotelesek uste zuen kosmosa betierekoa dela, ez hasierarik ez bukaerarik, eta espazio itxi eta finitu baten barruan dagoela. Eredu geozentrikoaren aldekoa zenez, Lurra unibertsoaren erdi-erdian dagoela defendatu zuen. Izarrek ere esfera bat osatzen dutela pentsatzen zuen, esfera handiena unibertsoa barruan duena.
Eguzkia bezala, izarrak eta planetak ere ez dira aldatzen, eta orbita zirkular perfektuetan mugitzen dira. Gure planeta desberdina da: gauza guztiak aldatzen, mudatzen eta eraldatzen dira, eta mugimenduak ez dira zirkularrak, zuzenak eta inperfektuak baizik. Horregatik, unibertsoa bi eremutan bereizi zuen. Aristotelesen ustez, unibertsoa heterogeneoa, betierekoa eta mugagabea da; haren eredu kosmologikoa, beraz, geozentrikoa da.
Ilargipeko mundua
Ilargiaren azpian dauden gorputz guztien eremua, inperfektua eta aldakorra da. Gauza guztiak Enpedoklesen lau elementuen nahaste batez osatuak daude. Elementu bakoitzari berezko leku bat dagokionez, haietako bakoitzak posizio jakin bat betetzera jotzen du.
Ilargiaz goitiko mundua
Gauzak oso bestelakoak diren ilargiaz haraindi dauden gorputzek osatzen duten eremuan (perfektua, jainkotiarra...).
Mugimenduaren Jatorria
Bere eredu kosmologikoa lantzen ari zela, unibertsoko mugimenduen jatorria esplikatu behar izan zuen Aristotelesek. Gorputz bat beste batek soilik mugiaraz dezakeela: horixe mugimenduaz Aristotelesek behin eta berriz esandakoa.
Aristotelesek uste zuen esfera bakoitza goragoko esfera batek mugiarazten duela, baina arazo bat ere bazekarkion horrek: ba al da ezer aurren-aurreneko esfera mugiarazten duenik?
Lehen Motorra
Aristotelesen arabera, auzi horri irtenbidea emateko, suposiziotzat hartu behar da badela lehen motor bat, motor ibilgea, kosmoseko mugimendu guztiak eragiten dituena, unibertsoko gorputz guztiak mugiarazten dituena, nahiz eta ezer ez egon hura mugiarazteko gai denik. Lehen motor hori jarduera eta forma hutsa da, eta Aristotelesen iritziz, haren perfekzio eta edertasuna imitatzera jotzen dutelako mugitzen dira unibertsoko gainerako gorputz guztiak.
Aristotelesek nabarmendu nahi izan zuena zera da: badela indar kosmiko inpertsonal bat, izaera jainkotiarrekoa, perfektua eta betierekoa, gauza guztiak mugiarazten dituena eta mugimendu unibertsalaren iturburu dena. Aristotelesen arabera, motor ibilge batek mugiarazten du unibertso osoa. Jarduera huts (aktu purua) den motor hori da, ezerk hura mugiarazi gabe, gauza guzti-guztiak mugiarazten dituena.