Arkitektura Greziarra eta Erromatarra: Ezaugarriak, Desberdintasunak eta Garaiak

Clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,51 MB

1. Greziako arkitekturaren hiru aroak

Greziako arkitekturan hiru orden bereizten dira: doriarra, joniarra eta korintoarra.

Doriar ordena

Lehenengoa doriarra da. Hau zaharrena da eta estiloari dagokionez, soila eta sendoa da. Basamendua harmailatua da (gehienetan hiru), eta goikoari estilobatoa deritzo. Bestalde, zutabeak ez du harroinik izaten; fuste ildaskatua du, ertz biziarekin. Kapitela kollarino, ekino eta abakoaz dago osatua. Azkenik, taulamendua hiru zatiz osatzen da: arkitrabea (horizontala eta leuna), frisoa (triglifoz eta metopaz osatua), erlaitza (frisoaren gainean, euritik babesten du) eta, azkenik, frontoia (beti erliebez apaindua agertzen da).

Joniar ordena

Bigarrenik, joniar ordena dugu. Doriarra baino lirainagoa izango da, baina, berriz, basamenduak antzekoak dira. Zutabeak, bestalde, harroina du, fuste ildaskatua ertz leunduarekin eta lirainagoa da. Kapitelean, ekinoa kurbatu egiten da kiribildurak eta abakoa osatuz. Taulamendua: arkitrabea hiru bandatan zatitua, friso etengabea (gehienetan erliebeekin apaindua) eta erlaitza doriarraren antzekoa da.

Korintiar ordena

Eta, azkenik, korintiar ordena dago. Jonikoaren aldaera bat da (beranduago erabiliko da). Kapitela da aldatuko den elementu bakarra: akanto loreen lerro bikoitza eta goiko angeluetan lau kiribildura txiki ditu.

2. Erromatar arkitekturako eraikuntzak

Ondorengo irudian azaltzen diren Erromatar arkitekturako eraikuntzak eta motak:

  1. Oroitzapenezko arkitektura (oroigarrizko zutabea): Trajanoren zutabe oroigarria.
  2. Hilobi arkitektura (mausoleoa): Hadrianoren hilobia (Mole Adriana).
  3. Arkitektura zibila (akueduktuak): Segoviako akueduktua.
  4. Oroitzapenezko arkitektura (garaipen arkua): Titoren garaipen arkua.
  5. Anfiteatroa: Koliseoa, Erromako zirku nagusia.

3. Antzoki greziar eta erromatarren arteko desberdintasunak

Desberdintasun nagusia: greziar antzokiak mendiaren malda aprobetxatzen zuten. Bestalde, erromatarrek, zirkunferentzia erdi baten formako horma zuzen bat altxatu eta horren barruan eraikitzen zuten antzokia. Horretaz gain, greziarrek eszena toki lau batean kokatzen zuten antzokian. Erromatarren antzokiek, aldiz, pisua zuten eta dekoratuak izaten ziren. Amaitzeko, lehen aipatu bezala, greziarren orkestrak zirkulu forma zuen eta erromatarren orkestrak zirkulu erdi forma.

4. Tenplu greziar eta erromatarren arteko desberdintasunak

Tenpluen arteko desberdintasun nagusia honako hau da: tenplu greziarrak estilobatoaren gainean egoten dira (hiru eskailera izaten ditu inguru guztiak). Tenplu erromatarrak, ordea, podium baten gainean eraikitzen ziren (eskailerak aurrealdean soilik izaten dituzte). Horretaz gain, tenplu greziarrek eskulturak izaten dituzte kanpotik. Bestalde, tenplu erromatarrak ez dira dekoratuak egoten kanpotik (metopak, frisoak...).

5. Greziako arkitekturaren garaiak

Garai Arkaikoa (K.a. VIII-VII-VI. mendeak)

Polisen garapena emango da aristokrazia eta erregimen tiranikoen mende (K.a. VI. mendean). Honek arkitekturaren garapena ekarriko du, bereziki arrazoi propagandistikoagatik. Orden erabiliena doriarra izango da, nahiz eta joniar obra batzuk ere egon. Obra gehienak K.a. VI. mendekoak dira: Paestum, Artemisa tenplua Efeson, Delfoseko altxorrak, Delfoseko tholoa.

Garai Klasikoa (K.a. V-IV. mendeak)

Greziar historiaren garai garrantzitsuena, greziarren garaipenarekin pertsiarren aurrean: Mediar Gerrak. Atenas, gerra honen ondoren, Heladeko polis hegemonikoa bihurtuko da arlo politikoan, eta baita artistikoan ere. Adibideak: Akropolisa, Partenoia, Atenea Nike eta Erekteion.

Garai Helenistikoa (K.a. III-II. mendeak)

Garai honetan kultura greziarra Asia eta Egiptotik zabalduko da Alexandro Handiaren hedapenaren ondoren. Indiaraino helduko zen, Mesopotamia, Egipto, Siria... menperatuz. Hiltzerakoan, inperio hau erreinu helenistiko desberdinetan banatu zen. Garai honetan, bereziki, Asia Txikiko arkitektura nabarmendu zen. Ezaugarriak: hirigintza eta hiritar eraikinen garapena, proportzio handiagoak eta apaindura gehiago, eta gehien erabilitako ordena korintiarra. Obrak: Epidauroko antzokia, Lisikratesen linterna, Zeus Olinpikoaren tenplua, Zeusen aldarea.

Enpresaren barne-funtzioak

  • Merkataritza-arloa: Merkatu azterketa (kontsumitzaileen beharrak aztertu inkesten bidez, gero zer ekoitzi jakiteko), marketin estrategia (zer estrategia erabili behar den bezeroak gure produktua aukeratzeko).
  • Ekoizpen-arloa: Lehengaien hornikuntza (ekoizpenerako behar diren materialak aukeratu eta lortu), ekoizpenaren kudeaketa (ondasunak lortzeko beharrezkoak diren prozesuen multzoa burutu).
  • Giza baliabideen arloa: Langileak hautatu (lanpostu bakoitzerako pertsona egokienak aukeratu profilaren arabera eta kontratatu), langileen kudeaketa (enpresa osatzen duten pertsonekin zerikusia duen guztiaz arduratzen da: bajak, soldatak, jaiegunen antolaketa...).
  • Finantzaketa eta inbertsio arloa: Finantzaketa-iturri egokiena hautatzen du, errendimendu hobea lortzea ahalbidetuko duten inbertsioak zeintzuk diren erabakitzen du (nola lortu enpresak behar duen dirua eta zertan bideratu).

Administrazio prozesuaren faseak

p>  <img src=Sailen banaketa

h2>  <img src=Kontrol funtzioa

h2>  <img src=Kanal sailkapenak

html>

Entradas relacionadas: