Arte Ederren Azterketa: David, Turner, Friedrich, Coubert eta Gaudí

Clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 6 KB

Horazioen Zinegitea, Jacques-Louis David (1784)

Azterketa Formala

Davidek egindako Horazioen Zinegitea mihise gaineko olio-pintura da, gai literarioa duena. Konposizioan, pertsonaiak hiru taldetan banatzen dira oreka bilatuz: ezkerrean hiru gizonak, erdian aita, eta eskuinean emakumeak. Hiru arkuek antolaketa indartzen dute. Konposizio piramidalak tentsioa sortzen du, ezpaten puntuan zentratuz. Prespektiba lineala nabaria da, baldosek hondorantz gidatzen gaituzte. Marrazkia eta ingerada kolorearen gainetik daude, pintzelkada enpastatua eta neurtua erabiliz.

Testuingurua

Pintura 1784an margotu zen, Frantziako Iraultzaren bezperan, krisi ekonomiko eta sozial sakon batean. Mezu politiko bat du: frantziar hiritarrak armak hartzera animatzea. Davidek Antzinaroan bilatu zuen eredu morala.

Ondorioa

Pintura politikoaren adibide ezin hobea da, ideiak transmititzeko modu eraginkorra.

Maraten heriotza, David (1793)

Identifikazioa

Davidek egindako Maraten heriotza mihise gaineko olio-pintura da, gai historikoa duena.

Azterketa Formala

Konposizio deigarria du, hondorik gabekoa, baina hondoak kuadroaren erdia hartzen du. Eszena beheko aldean dago, lerro horizontal eta bertikalen kontrastean, itxura estetikoa eta itxia emanez. Argi-ilunak nabarmenak dira, Maraten aurpegia eta eskuan duen orria argiztatuz, gainerakoa iluntasunean utziz, dramatismoa indartuz. Marrazkia kolorearen gainetik dago, zehatza eta objektuak profilatzen dituena. Kolore mugatuak erabiltzen ditu, beroak eta hotzak txandakatuz, azal-koloreak nagusiki. Espresioa figuratiboa da, baina idealizatua, Marat gaixotasunik gabe irudikatuz. Hala ere, xehetasun errealistak ditu. Adierazkortasun handia du, azken hatsa botatzen ariko balitz bezala, beti lanean Frantziako Iraultzaren alde. Ikonografia erlijiosoa iraultzaren zerbitzura jartzen du, Marat martiri gisa aurkeztuz.

Testuingurua

1793an kokatzen da, Marat kazetaria zela, bere aldizkarian iraultzaren aurkakoak salatzen zituena. David jakobinoen ideiekin bat egiten zuen. "Terrorearen" garaia zen. Charlotte Corday hiltzailea izan zen.

Temerario kai lehorrera atoian eramanda, Turner

Identifikazioa

Turnerrek egindako Temerario kai lehorrera atoian eramanda mihise gaineko olio-pintura da, paisaia gisa sailkatua.

Azterketa Formala

Konposizioan, elementu nagusiak ezkerrean daude, itsasontzia ezkerrera irudikatuta. Kolorea marrazkiaren gainetik dago, kolore hotz eta beroekin jolastuz, oreka bilatuz. Argia arratsaldekoa da, baina ez du argi-ilun efektu bortitzik sortzen. Pintzelkada soltea, askea da, batzuetan oretza agerian utziz, besteetan urtua. Figuratiboa eta sinbolismoz betea da, industria eta aro garaikideak aurreko elementuak nola gainditzen dituen erakutsiz. Espresioa errealitatera hurbiltzen da, aurreko lanak baino errealagoa izanik.

Testuingurua

XIX. mendearen bigarren erdian, Ingalaterran, absolutismoa desagertu eta gizarte-talde gehiagok parte hartzen zuten politikan. Horregatik, artistak paisaien pintura gehiago lantzen hasi ziren.

Ondorioa

Turnerrek bere sentimenduetatik pintatzen du, subjektibotasuna nabarmenduz. Zahartzaroan margotu zuen.

Bidaiaria hodei-itsasoaren aurrean, C.D. Friedrich

Identifikazioa

Friedrich-ek egindako Bidaiaria hodei-itsasoaren aurrean mihise gaineko olio-pintura da, paisaia gisa sailkatua.

Azterketa Formala

Konposizio piramidala du, pertsonaia eta harrien artean. Pertsonaia nagusiak lerro bertikal bat markatzen du, estatikoa, baina paisaian diagonalak daude, mugimendua sortuz. Sakontasuna aireko perspektibarekin eta kolorearen erabilpenarekin lortzen da: atzean kolore hotzak eta aurrean bero ilunak. Pintzelkada solteak eta libreak hondoan, eta zehatzak lehen planoan. Argia uniformea da. Figuratiboa eta errealismotik hurbil dago. Gizona bizkarrez irudikatuta dago, naturari garrantzia eman nahi izan zitzaiolako.

Testuingurua

XIX. mendean kokatzen da, Alemanian.

Lurperaketa Ornansen, Coubert

Identifikazioa

Coubertek egindako Lurperaketa Ornansen mihise gaineko olio-pintura da, oihitura-eszena gisa sailkatua.

Azterketa Formala

Pertsonaiak friso moduan daude antolatuta, hierarkiarik gabe, baina gizonak eta emakumeak bereizita: elizgizonak ezkerrean, gizonak erdian eta emakumeak eskuinean. Lerro bertikalak pertsonaietan eta horizontalak paisaian. Kolore beltza nagusitzen da, zuriarekin eta gorri apur batekin konbinatuta. Argia ahula da, bolumena emanez. Pintzelkada zehatza da, marrazkiari garrantzia emanez. Espresioa figuratibo errealista da, pertsonaiak idealizaziorik gabe irudikatuz. Hileta arrunta da, dramatikoa izan gabe.

Testuingurua

XIX. mendearen bigarren erdian kokatzen da, Errealismo garaian. Gai garaikidea eta objektiboa du. Parisko saloian aurkeztu zen, burgesiaren kritika jaso zuen.

Ondorioa

Formato akademikoa erabili zuen, mihise handia gai arrunt batentzat. Coubert Errealismoko pintorerik ezagunena zen, sozialista eta errepublikanoa.

Batllo Etxea, Gaudí

Identifikazioa

Gaudík egindako Batllo Etxea eraikin zibila da.

Azterketa Formala

Oinplanoa laukizuzena da, harriz egina, teila beiraztuekin eta azulejuekin (trencadis teknika). Eraikuntza sistema dintelduna da solairuetan, eta gangaduna ganbaran (katenaria ganga). Sei solairu ditu: lehenengoa, nagusia, Batllo familiarentzat; beste lau alokatuak; eta goikoa zerbitzurako. Dorre zilindriko bat du, erraboil kupulaz eta gurutzez. Teilatuak dragoi itxura du, asimetria emanez. Bertikaltasuna eta mugimendua uztartzen ditu. Dekorazio aberatsa, organikoa eta onirikoa du. Kolorea dekorazio elementu gisa erabiltzen da.

Testuingurua

Bi mendeen arteko trantsizioan kokatzen da, Kataluniako garapen industrialak inspiratuta. 1901-1906 urteen artean eraiki zen, Gaudíren bigarren etapan.

Ondorioa

Modernismoaren adibide ezin hobea da, ezaugarri guztiak batzen dituelako.

Entradas relacionadas: