Arte gotikoaren ezaugarriak

Clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,45 KB

GOTIKOA

-Gotiko hitza arkitekturarako Erabiltzen hasi zen eta estiloaren ezaugarriak hortxe nabarmentzen dira gehien. Katedrala gertatu zen arkitektura berriaren eeraikin-eredu.

- Arkitektura gotikoaren oinarrizko elementuak bi Dira: arku apuntatua edo ojiba-arkua (Erdi-puntuko arkua erromanikoan) eta Ojiba-ganga edo gurutze ganga (“bóveda de crucería”).

- Aipatutako elementu hauetatik kanpo, Ezberdintasun estetikoa da, berarekin gotikoa gehienbat sustraitzen duena. Hauen artean aipagarriena bertikaltasuna edo goruntz eramaten gaituen inpulsoa izango zen.

-Katedral bakoitzak bere Ezaugarriak ditu, baina gehienek errespetatu egiten dute arte erromanikoaren Garaian erabilitako espazio-banaketa: nabe nagusia eta transeptua, korua Deanbulatorioarekin eta kaperak. Erdiko nabeak hiru maila ditu: arku handiak, Triforium delakoa (hiru baoko galeria txikia) eta goiko leihoak.

-Fatxada izan zen berrikuntzarik Handiena bereganatu zuen katedralaren zatia. Karratu bilakatu zen beraren Forma, eta hiru banda horizontaletan eta hiru bertikaletan banatu. Behekoan Kokatzen normalean hiru ziren portadak; erdikoan, leiho handiak eta harrizko Arrosetoi zirkular handia eta beirateak; azkenik, goialdea guztiz apaindurik Arkuen bitartez eta estatuaz hornitua. Eta fatxadaren albo bietan, dorre lirain Bana.Fatxada handia Eguzkiak argitzen du sartaldetik eta dorre handietatik hiri Guztia menpean ikusten da.

- Gotikoan hutsune ugari dago hormetan. Hormak Erromanikoan zuen garrantzia galdu egiten du orain, eta hutsuneak beiratez (“vidrieras”) osatzen dira. Beirate hauek garrantzi handia edukiko dute. Hutsune hauekin lotuta, gainera, elementu bat agertzen da asko erabiltzen dena: Arrosetoia (beirate borobilak).

- Hutsune hauen ondorioz, elizetan askoz ere argitasun handiagoa (erromanikoan, Iluntasuna) lortuko da.

- Hutsune hauek lortzeko, kontrarrestoen papera Garrantzitsua izango da gotikoan. Hauen artean aipagarriena arbotanteak izango Ditugu. Hauek, euskarri funtziotik kanpo, beste funtzio bat ere betetzen dute; Hau da, isurbide funtzioa. Hauek xurrutarri batzuetan bukatzen dira (“gárgolas”), eta hauek batzuetan monstruoak dira. Gainera, kontraormen Gainean, pinakulo batzuk ezartzen dira.

 - Eliza gotikoetan aurkitzen dugun beste elementu Aipagarri bat: gabletea. Hau arku ojibala enkuadratzeko erabiltzen den Triangelu bat da.

- Arkitektura gotikoaren beste ezaugarri bat, fatxada guztiak oso landuak azaltzen direla da. Eta fatxada hauen portadak, “txaranbelauak” dira (“portadas abocinadas”), barnealdera sartuz. Portada hauen Yinpanoak, arkiboltak eta atezangoak (“jambas”), gainera, estatuez (Santuak, Apostoluak, profetak) beterik egoten dira.

- Eskultura gotikoaren ezaugarri garrantzitsuena Eskultura errealista bat izatea izango da. Erromanikoan ezartzen zen Eskematismoa desagertzen joango da eta naturalismoa ezartzen. Nolabat, Eskultura humanizatu egiten da. Gainera, lehen baino fantasia askoz ere Gutxiago egongo da

- Dudarik ez dago, gotikoaren eraikinik Garrantzitsuena eliza izango da (katedrala), hiriaren sibboloa.Baina beste Eraikin batzuk ere badaude: monastegiak, gazteluak, zubiak,…

Entradas relacionadas: