Barne-errekuntzako motorren osagaiak eta funtzionamendua

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,9 KB

Urez hoztutako kulatak

Urez hoztutako kulatak pieza bakar batean egiten dira, errekuntza-ganbera hozte-kameretatik inguratuta daudelarik. Likido hozgarriarekin diseinu ona izan behar dute.

Aluminio-silizioa: Erresistentzia ona, arintasuna eta pisu txikia ditu. Funtzio-tenperatura bizkor lortzen du gasolina- eta diesel-motorretan, zilindro txikietan muntatzen direlarik.

Burdina, kromo eta nikela: Erresistentzia mekaniko eta termiko oso ona du, deformazioari aurre egiteko aproposa.

Estutze-momentu handiagoa onartzen du eta diesel-motorretan erabiltzen da normalean.

Airez hoztutakoak: Aluminiozkoak dira, hegatsak dituzte eta oso erraz fabrikatzen dira. Zilindro-bolumen txikietarako egokiak dira.

Errekuntza-ganbera

Pistoia Goiko Heltze Puntu (GHP)an dagoenean kulataren artean sortzen den gunea da. Errekuntza-ganberaren ezaugarriak:

  • Gasa konprimitu eta errekuntzaren prozesua gauzatzen da.
  • Normalean kulatan kokatzen da.
  • Sarrera- eta ihes-balbulak kulatan daude.
  • Bujiak edo injektoreak ere bertan muntatzen dira.

Zenbait motorretan zilindroan zulo bat dauka, hau errekuntza-ganbera da eta kulata zuzena erabiltzen dute.

Otto motorreko errekuntza-ganberak

Errekuntza gar-fronte moduan hedatzen da, bizkor eta uniforme izan behar du eta ibilbide minimoa izan. Horretarako turbulentzia eragin behar da.

Ganbera motak:

  • Esfera erdikoak: Errendimendu handia.
  • Hemisferikoak: Nahaste pobre eta turbulentzia handiekin lan egiten du.
  • Ziri forma: Zilindro bolumen txikietarako.

Diesel motorreko errekuntza-ganberak

600 gradu eta konpresio 15/1, 22/1. Bi talde: injekzio zuzenekoa eta errekuntza-ganbera osagarria.

  1. Hainbat zuloetako injektorea erabiltzen da, presio handiarekin (150 barretik 250 barretara).
  2. Pistoi-burua egoki bideratutako eta kalibratutako zuloen bidez ganbera nagusiekin lotuta dago. Pistoi barruan barrunbe txiki bat du. Presio izugarria ganberatik pistoi-burura zuloetan zehar pasatzen da, turbulentzia eraginez eta bultzada hain bortitza ez izatea lortuz.

Kolektoreak

Sarrera-kolektorea

Sarrera-gasa zilindroetaraino bideratzen da. Sarrera-kolektorearen helburua nahastea eratu ostean zilindroetara banatzea da. Bankadarako, hodiak ahal bezain laburrak eta zuzenak izan behar dira. Ondo gasifikatzeko eta kolektoreetako hormetan kondentsatzeko efektua saihesteko berotze-sistema bat dago. Batzuetan tximeleta gertu hozteko likidoa pasatzen zaio, bestetan erresistentzia elektriko bat jartzen da edo sarrera-kolektorea ihes-kolektorearen ondoan jartzen da.

Multipuntu-injekziodun motorretan zilindro bakoitzean sarrera-balbulatik gertu kokatzen da.

Ihes-kolektorea

Gas erreak jaso eta isilgailurantz bidaltzen dira.

Entradas relacionadas: