Bigarren Sektorea: Industria, Energia eta Eraikuntza
Clasificado en Ciencias sociales
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,56 KB
Bigarren sektoreko jardueren bidez, lehen sektorean lortutako natura-baliabideak eraldatzen dira.
Industria
Industria lehengaiak produktu bihurtzeko jardueren multzoa da. Bi mota daude:
Landua
Bere horretan erabili edo kontsumitzekoa (azukrea, janari-kontserbak...).
Erdilandua
Beste industria baterako lehengaia da (altzairua industria elektromekanikorako, zelulosa papergintzarako...). Industria ekonomiaren oinarrietako bat da, enplegua sortzen duelako eta beste jarduera batzuen bultzatzailea delako. Industria garapen-mailaren adierazlea da.
Energia-Ekoizpena
Energia-iturriak natura-baliabideak dira, eta behin eraldatuta, mugimendua, indarra, argia edo beroa ekoizteko erabil daitezke, industrian, garraioan, etxeetan eta beste hainbat jardueratan kontsumitzeko. Gaur egun, energia-iturri tradizionalak (ikatza, petrolioa, uranioa...) dira nagusi. Ekonomiaren funtsezko sektorea da, energia behar-beharrezkoa delako gure gizartean. Energia-ekoizpenak enplegua eta aberastasuna sortzen ditu.
Eraikuntza
Eraikuntza sektorearen jardueratzat jotzen dira etxegintza, industria-nabeen eta bestelakoen eraikuntza, eta ingeniaritzari lotutako herri lanak (errepideak, zubiak...). Batzuetan espekulatu egiten da.
Energia-Iturriak
Baliabideak dira, haiei esker ekoitz baitaiteke industriak, garraioak, etxeek eta beste hainbat jarduerek eta arlok behar duten energia.
Energia-iturri berriztaezinak
Energia-iturri tradizionalak dira. Ez dira berritzen edo birsortzeko zikloak mende asko iraun dezake. Erabilenak (petroleoa, ikatza, gas naturala, uranioa) dira.
Energia-iturri berriztagarriak
Ziklo naturaleen bidez birsortzen dira, eta ez dira asko erabiltzen arren, ez dira agortzen. Garrantzitsuenak:
- Biomasa: (egurra, nekazaritzako hondakinak, simaurra...). Egurra erre edo materia organikoa hartzitzen denean, energia sortzen da. Merkea denez oso erabilgarria da herrialde azpigaratuetan edo garabidean daudenetan.
- Ura: (Energia hidroelektrikoa). Energia-iturririk erabilienetako bat izan da beti.
- Eguzkia: (Eguzki-energia) eta haizearen indarra (energia eolikoa). Azken urteetan, garapen gobernuen laguntzari esker, garrantzia hartzen ari dira.
- Lurraren barneko beroa: (Energia geotermikoa) eta marearen indarra (marea-energia). Oraingoz oso zaila da ekoizten eta lurreko oso leku gutxitan egiten da.
Monopolioa
Enpresa batek, edo batzuek, merkatuko sektore bat kontrolatzea.