Bizkaiko Meatzarien Bizitza XX. Mendearen Hasieran

Clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,2 KB

Intrusoa

Kokapena
Aztergai dugun dokumentua lehen mailako iturri bat da, 1904an argitaratua. Narrazio bat da, eleberri bat baita. Edukiari erreparatuta, esan daiteke gizarte-gaiak dituela hizpide. Egilea Vicente Blasco Ibañez eleberrigilea da, eta haren estiloa literatura naturalistaren barruan sartzen da.


Azterketa
Pasarteko ideia nagusia Enkarterrietako meatzarien bizi eta lan baldintzen deskribapena da. Bigarren paragrafoan, datu asko ematen dira horri buruz, eta meatzaritza zeinen gogorra zen adierazten da. Hirugarren paragrafoan, berriz, bigarren mailakoa baina garrantzitsua den ideia bat ageri da: egilea langileen egoera latza azaltzen saiatzen da, eta esaten du langile etorkinak etengabe iristen zirela, eta hori oztopo zela lan baldintzak hobetzeko. Dena den, hori egia den arren, ez zen laneko esplotazioaren kausa nagusia.


Testuingurua
XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran, Bizkaiko meatzaritza eta industria garapenak garrantzi handia izan zuen. Burdinaren ustiapena tradizionala zen, eta batik bat, Ingalaterrara esportatzen zen. Dena den, 1902an Bizkaiko Labe Garaiak enpresa sortu zen. Garapen ekonomiko horrek sakon eraldatu zuen euskal gizarte tradizionala; aldaketa horren faktore nabarmen bat inguruko eskualdeetatik meategietara eta lantegietara lanera etorritako etorkinak ziren.
Langile pilaketa eta langileen bizi eta lan baldintza txarrak zirela eta, aldarrikapen kontzientzia handitu egin zen, eta sindikatuak eta alderdiak sortu ziren, langileen eskubideak defendatzeko.


Garrantzia
Dokumentuak errealismo handiz erakusten du nolakoa zen XX. mendearen hasieran Bizkaian lan egiten zuten meatzarien bizitza. Langile horien bizitzaren argazki moduko bat da. Gaur egun onartezintzat joko genukeen egoera bat ikusarazten digu, eta hortaz, gizarte-salaketa egiteko balio du.
Halaber, baliagarria da ulertzeko egoera horretatik nola sortu zen langile mugimendu antolatua; mugimendu hori, hasieran, sozialismoarekin lotu zen. Edonola ere, meatzaritzako sindikalismoa ez zen 1911ra arte sendotu.

Entradas relacionadas: