Botere Politikoa, Zilegitasuna eta Gizarte Antolaketa

Clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,93 KB

Jatorria eta Zilegitasun Kontzeptuak

Zilegitasuna Botere politikoa legitimoa ote den galdetzen dugu. Fenomeno batek ona edo txarra den galdetu behar dugu; hau da, fenomeno horrekin jarraitzea edo hobetzea komeni den ala ez, eta ez bere jatorriaz galdetu. Botere politikoa ezinbestekoa da gizarteak behar bezala funtzionatzeko, zenbat eta biztanle gehiago premiazkoagoa da. Baina botere politiko guztiak ez dira legitimoak. Irizpideak behar ditugu, zer den legitimoa eta zer ez bereizteko. Botere politikoa legitimoa den jakiteko, dagokion funtzioa ondo betetzen ote duen hartu behar da kontuan; hau da, herritar batek besteari kalte egiten badio, bakoitzari zor zaiona ematen ote dion. Izan ere, herritarrek ez dituzte beren aldetik zigorrak ezartzen.

Jatorrien Zilegitasunaren Konbinazioak

  • Jatorri positiboa eta zilegitasun positiboa: instituzioaren jatorria ona dela iruditzen zaigu, eta instituzioa bera legitimotzat hartzen dugu. Egoera jakin batzuk gutxitan legitimoak ote diren zalantzan jar dezakegu; gehiegikeriak eta ohitura txarrak ikusten baditugu.
  • Jatorri negatiboa eta zilegitasun positiboa: gehiegikeriaren eta indarkeriaren bidez sortutako instituzioak. Jatorri negatiboa dute eta ez dira legitimoak. Mota horretako instituzioak dira esklabotza, mirabetza, mafiak, inkisizio-erakundeak. Zenbait instituzio jatorritik kritikatu eta baztertu izan ditugu inoiz ez ditugulako legitimotzat hartu.
  • Jatorri negatiboa zilegitasun positiboa: baliteke instituzio bat indarkeriaren eta gehiegikeriaren bidez sortu izana baina instituzio hori legitimotzat hartu ahal izatea. Esate baterako, lur sailen jabetza pribatuaren jatorria.
  • Jatorri positiboa eta zilegitasun negatiboa: instituzio bat jatorria positiboa izan daiteke etikaren ikuspegitik, baina baliteke instituzioa legitimoa ez izatea. Herri-jai batzuetan alkohol gehiegi edaten dute nahiz eta jaien jatorria positiboa izan gaur egun zalantzan jartzen dugu jaiak legitimoak diren.

Gizartea eta Gizarte-Antolamendua

Estatu Modernoaren Ezaugarriak

Botere Monopolioa Estatua diogunean bere baitako instituzio jakin batez ari gara. Ezaugarriak: Erakunde politikoa da, inpertsonala eta subiranoa, bere lurraldearen gain goreneko eskumena du, eta berak baino ez du ahalmenik hainbat gai arautzen dituzten legeak aldarrikatzeko: zergak, karguak, sariak, eskubideak, betebeharrak eta abar. Boterea egitura bateratua du, legitimoa izan nahi du. Burokraziaren bidez gauzatzen da, gai publikoak kudeatzeko sortutako erakunde hierarkikoan lan egiten duten funtzionarioen bitartez.

Gizarte Arauak

Bizikidetzarako Arauak: Arau Motak

Gizakiok hiru motatako arauak ezartzen dizkiogu geure buruari, gizartean dugun jokabidea bideratzeko:

  • Arau moralek: gizabanako orok nola jokatu beharko lukeen, baldin eta gizaki gisa portatu nahi badu. Gizabanako bakoitzak modu kontziente eta askean egin behar ditu kontzientzia mailan agintzen dute.
  • Zuzenbidezko arauak: komunitate politiko bakoitzean bertako agintariek ezartzen dituzte, biztanle guztiei zuzenduta egon ohi dira. Botere politikoaren babesa izaten dute, eta indarkeriaz balia daiteke eskatzeko. Zuzenbidearen edo indarrean dagoen legediaren eremuko arauak dira.
  • Gizarte usadioak: ohiturak dira. Horrelako arauek ez dute arau moralen mailarik ez eta zuzenbidezko arauen derrigortasunik ere. Kortesia arauak eta horrelakoak dira.

Batzuetan zuzenbidea eta morala gizarteko usadio batzuen kontra egon izan dira. Adibide dugu duelurako desafioa.


Gizakiok hiru motatako arauak ezartzen dizkiogu geure buruari, gizartean dugun jokabidea bideratzeko:

  • Arau moralek: gizabanako orok nola jokatu beharko lukeen, baldin eta gizaki gisa portatu nahi badu. Gizabanako bakoitzak modu kontziente eta askean egin behar ditu kontzientzia mailan agintzen dute.
  • Zuzenbidezko arauak: komunitate politiko bakoitzean bertako agintariek ezartzen dituzte, biztanle guztiei zuzenduta egon ohi dira. Botere politikoaren babesa izaten dute, eta indarkeriaz balia daiteke eskatzeko. Zuzenbidearen edo indarrean dagoen legediaren eremuko arauak dira.
  • Gizarte usadioak: ohiturak dira. Horrelako arauek ez dute arau moralen mailarik ez eta zuzenbidezko arauen derrigortasunik ere. Kortesia arauak eta horrelakoak dira.

Batzuetan zuzenbidea eta morala gizarteko usadio batzuen kontra egon izan dira. Adibide dugu duelurako desafioa.

Botere Politikoa Legitimatzeko Argudioak

Botere politikoa legitimoa ote den galde dezakegu. Beharrezkoak al da gizarteak behar bezala funtzionatzeko? Legitimoa al da gizartean hierarkiak egotea gobernarien eta gobernatuen artean? Moralen aldetik, estatua instituzio legitimoa al da ala desagerrarazi beharreko asmakizun txar bat baino ez da?

  • Argudio teologikoak: jaikoek nahi izan zutelako sortu zen botere politikoa. Hierarkia jakin batzuk finkatu zituzten gizakientzat.
  • Argudio naturalistak: gizakion berezko beharra da. Erleak erlauntzen gizakiak, komunitate politikoetan bizi gara. Komunitate horiek agintariak izan behar dituzte ezinbestean, eta kideek agintarien esana bete behar dute. Aristotelesen arabera, nekez iraun zezaketen bizirik familia bakartuek eta herri txikiek. Aldiz gizakiak komunitate politiko batean biltzen baziren, bizirik eta ondo iraun zezaketen, izaki bezala bizi zitezkeen.
  • Argudio funtzionalistak: Hobbesek argudiatu zuen gizarteko kideentzat erabilgarria eta onuragarria dela agintari politiko bat ordena sozialaz eta bizikidetza baketsuaz arduratzea. Filosofo anarkistak estatuen kontrakoak dira, baina haien ustez ere behar-beharrezkoa da botere politikoa egotea, eta botere batzarrak aukeratzea aldian aldian. Hori izango litzateke botere politikoaren zeregina.

Botere Politikoaren Legitimazioa, Historian Zehar

Botere Politikoaren Mota Nagusiak

Aristotelesek, politika landu zuen filosofoa, bi irizpide kontuan hartuta sailkatu zituen erregimen politikoak. Gobernuak denei edo gizartearen zati bati egiten zion mesede. Aristotelesek argudiatu zuen herri bakoitzaren egoera historikoa eta sozialen arabera aukeratzen zela hiru erregimenen legitimoetatik bat edo bestea.

Entradas relacionadas: