Delfosko Auriga: K.a. 474ko Eskultura Historikoa

Clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,28 KB

Delfosko auriga, K.a. 474 inguruan, Trantsizio garaian eginiko eskultura bat da, 1986an Delfoseko Apolo santutegian aurkitua izan zena. K.a. 474. urtean egina izan zen, Polizalo Gelako tiranoak oparitzeko eskatuta Pitiar Jokoetan auriga edo gurdi gidari baten garaipena oroitarazteko.

Mitologia eta Jokoak

Mitologiaren arabera, joko pitikoak Apolok akabatu zuen Piton sugearen omenez fundatutako jokoak ziren eta joku horiek Delfosen ospatzen ziren. Kasu honetan, esan bezala, obra eskatu zuena Polizalo izan zen, Siziliako Gela hiriko tiranoa.

Artista eta Tailerraren Izena

Baina artista eta tailerraren izenak ez ditugu ziurtasun osoz ezagutzen, batzuek Pitagoras Regiokoa izan zela dioten arren.

Eskulturaren Egitura

Eskultura, atal banandu ezberdinetan egina dago, ondoren soldatuak izan zirenak. Brontzezko eskultura bat da, baina garaiko beste eskultura batzuetan bezala irudiaren adierazkortasuna areagotzeko, brontzeaz gain beste material noble batzuk erabili zituzten:

  • Begietan esmalte zuria eta onizea
  • Diademan zilar arrastoak
  • Ezpainetan kobrekoloreko nahasketa
Teknika eta Irudia

Hau egiteko erabili zuten teknika argizari urtuarena izan zen. Irudia, talde zabalago baten zati zen. Taldea, seguraski, koadrigaren uhalak eusten dituen aurigaz gain, lau edo sei animaliak, bere atzean zegoen gerlari batek, eta gainera, ukuilu mutil batek osatuko zuten.

Naturalismoaren Bidea

Garai Arkaikoko aurrekotasunaren legea hautsi egiten da oraingo honetan: oinak, gorputzarekiko, zeharka azaltzen dira, eta gorputzen borra bera, buruarekiko eta besoekiko, zertxobait jiratuta. Horrela lorturiko mugimendua oso txikia da, eta seguruenik, urrun dago auriga batek gurdi gainean izan beharko lukeenetik. Ez gaude, beraz, adierazpen errealista baten aurrean.

Ondorioak

Hala ere, urrats garrantzitsua eman da naturalismora bidean: eredu arkaikoak, jada, ahaztuta daude. Bukatzeko, esan genezake, garai hartako eskulturagintzak molde arkaikoak ahaztuta zituela. Gainera, egiptoar eskultura gogoraraziko digun ezer ez du. Beraz, garai hartatik aurrera, greziar eskultura bere ibilbide propioa egiteko moduan aurkitu, eta urte gutxiren buruan, Artearen Historian egin diren obrarik handienetakoak sortzeko gai izan zen.

Entradas relacionadas: