Dopina eta Elikagai Lagungarriak Kirol Errendimenduan
Clasificado en Deporte y Educación Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,33 KB
Dopin Eragile Nagusiak
Dopin eragile nagusiak: Hainbat mota badaude ere, nik honako hauek azalduko ditut:
- Estimuluak: Kirol-errendimendua hobetzeko balio dute. Kafeina, esate baterako, estimulu mota bat da.
- Testosterona: Masa muskularra eta indarra areagotzen ditu, eta pilulen bidez hartzen da denbora luze batez.
- Beta-blokeatzailea: Kirola egiten dugun bitartean, gu lasaitzen laguntzeko balio dute.
- Estupefaziente-aringarria: Mina arintzeko eta lasaitzeko balio du. Adibidez, kirola egin ondoren lesio bat badugu, bertan jartzen dugun izotza dopin mota horietan sartzen da.
- Diuretikoak: Pisua galtzen eta debekatutako substantziak ez hartzen laguntzen dute.
- Anabolizanteak eta Esteroideak: Ehunen hazkundea sustatzen duten substantziak dira. Gizonezko sexu organoetan daude gehien bat, nahiz eta emakumeak ere gai diren substantzia hauek sortzeko kantitate txiki batean bada ere. Muskuluak eraikitzeko eta kirol errendimendua hobetzeko balio dute. Hainbat modutara hartu ditzakegu, krema bidez adibidez. Erabilera txarra ematen badiegu, ondorio larriak izan ditzakegu, bihotzeko arazoak eta ilea galtzea beste hainbaten artean.
Epo
Epoa infekzio bidez sar daiteke, hala ere beste hainbat modu ere badaude, injekzio bidez sartzea esate baterako. Epoak egiten duena giltzurrunak egiten duenaren aurkakoa da, odolean globulu gorri gehiago sartzea alegia. Horrez gain, globulu gorrien kontzentrazioa ere mantentzen du.
Elikagai Lagungarriak
Edari Energetikoak
Kirola egiterakoan indarra ematen diguten edariak dira. Edari energetiko gehienak azukrez, kafeinaz... eginak daude. Baldin eta zenek eragin desberdina dauka eta desberdin hartu behar da. Adibidez, kafeinak 10 minutu behar ditu odolera iristeko, eta horrek odol presioa igotzen du 10 eta 45 minutuen artean. Hori dela eta, kontu handia eduki behar da noiz hartzen dugun, izan ere kirola egin behar ez dugunean hartzea kaltegarria izan daiteke.
Edari Isotonikoak
Kirolariek hartzen dituzten edariak dira, indartzeko balio dutenez. Azukrea dute osagai nagusi, nahiz eta beste bitamina mota batzuk ere badituzten. Aquarius markako edariak ditugu honen lekuko. Gorputzak azkar xurgatzen dituenez, organoetara azkar iristen dira, horregatik dira hain gomendagarriak kirolarientzat. Kirola egin behar ez dugunean ere, hauek ez dira oso gomendagarriak.
Barrita Energetikoak eta Gel Energetikoak
Gel energetikoak, ariketa fisiko luze eta biziak egin ezkero dira apartekoak gure errendimenduan. Energia sortzeko eta mantentzeko dira erabilgarriak bi substantzia hauek. Adituek barrita energetikoak kirola egin baino ordu bete lehenago hartzeko gomendatzen dute. Gel energetikoen kasuan aldiz, karbohidratoz osatuta daude, gutxi gora behera 30g karbohidrato dute. Barrita energetikoak aldiz hainbat mota daudenez, mota bakoitzak osagai desberdinak ditu kirola egin ahal izateko, gorputzari indarra ematea dute eta zeregin.
Elikagai Prestatu Bereziak
Kirolarientzako gomendagarriak diren elikagaiez daude eginda. Elikagai haiek proteinaz daude osatuta. Kirola egiteko proteina nahitaezkoa denez, kirolariek indarra hartzeko erabiltzen dituzte. Gehiegi hartu ezkero arriskutsuak izan daitezke.