Drainadurak: Zer dira, nola zaindu, eta desabantailak
Clasificado en Deporte y Educación Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,69 KB
7- Zer dira drainadurak? Likido organikoak eta aire kanporatzen laguntzeko erabiltzen diren gailuak dira, barne aldea kanpo aldearekin komunikatzen dute. Tutuak dira, zauri kirurgikoan sartuta daudenak, eta gorputzaren kanpoaldean bukatzen direnak. Bi mota daude: -Pasiboak: likidoak larruazaeko ebaki batetik kanporatzeko, drainaduraren bi muturren artean, grabitatearen eta kapilaritatearen ondorioz, behar besteko malda egon behar du. -Aktiboa: helburua zauria drainatzeko barneko likidoak eta airea ontzi esteril batera ateratzen da. Hutsa egiten duen ontziaren bidez egiten da. Eta zertarako era biltzen dira? -Orbaintze-prozesua bultzatzea. -Barrunbe organikoetan likidoak edo gasak sortzea edo pilatzea saihestea. -Infekzioak izateko arriskua murriztea. -Infekzio-aztarnak edo arazoak azkar ikustea. -Drainatutakoaren bolumena eta ezaugarriak zehatz-mehatz kontrolatzea.
8- Nola zaindu behar dira drainadurak? 1. Drainadura, punten bidez, larruazalari lotuta dagoela ziurtatu. 2. Konexio-hodia esparatrapuen bidez larruazalari lotu, gaixoa mugitzen denean lotuta dagoela kontuan hartuz. 3. Xurgatze-drainaduretan hutsa ongi egina dagoela ziurtatu. 4. Drainaduren iragazkortasuna eta hodiak ukondotuta ez daudela sarritan egiaztatu. 5. Drainatze-sistema gaixoa baio gorago jartzea saihestu. 6. Hutsa galdu duenean, erizainari abisatu. 7. Drainatutakoaren bolumena aldizka zaindu eta behatu, gerta litezkeen odol jarioak edo fistulak hauteman ahal izateko. 8.Drainadura torazikoetan oszilazioak eta burbuilak dauden begiratu. 9. Drainadura erabiltzen eta sendaketak egitean gehienezko asepsia-neurriak hartu behar izaten dira. 10. Drainadura sartzen den eremua behatu, eritema, indurazioa, tenperatura igoera edo minaren intentsitatea handiagoa hautematen bada medikuari abisatu.
9- Zeintuk dira drainadureen desabantailak? -Mikroorganismoentzako sarrera-atea izan litezke. -Gaixoa immobilizatu egiten dute. -Gaixoari trabak sartzen dizkiote, batez ere apositoak aldatzerakoan eta drainadura behin betiko kentzen diotenean. FOTOS. 1. Zigarrotxoa, pasiboa, -Barrualdea gazaz beterik du. -Tutuaren aldea distala gazaz estalita izango du. -Kapilaretaz jarduten du. 2. Teilatutxua, pasiboa, -Tutuaren alde distala gazaz estalita izango du. -Kapilaretaz jarduten du. -Orri itxura du. 3. Kher, pasiboa. -Behazun bidean jartzen da. -Grabitatez jarduten du. -T itxura du. -Alde distalean poltsa izango du. -Drainatutako kantitatea neurtzea ahalbidetzen du.
4. Redoia, aktiboa. -Erradiopakua izan daiteke. -Intentsitate altuko xurgapen sistema da. -Tuta biribila da eta zulotxoak ditu. -Drainatutako kantitatea neurtzea ahalbidetzen du. -Hutsa egiten duen ontzi edo botia batekin konektatzen da. 5. Pleur-evac, aktiboa. -Drainadura torazikoa da. -Pleurako/likidoak edo gasak drainatzea ahalbidetzen du. -Tutua erradiopakua izan daiteke. -Drainatutako kantitatea neurtzea ahalbidetzen du. -3 ganbera ditu: 1- Drainadura biltzeko. 2- Erdiko konpartimentua. 3- Kontrol ganbera. 6. Jackson prat, aktiboa. -Hodia laua da hasieran eta amaieran biribila. -Drainatutako kantitatea neurtzea ahalbidetzen du. -Intentsitate baxuko xurgapen sistema da. 8. Penrose, pasiboa. -Tutuaren alde distala gazaz estalita izango du. -Kapilaritatez jarduten du. -Errediopakua izan daiteke.