Egitura Kristalinoaren Akatsak: Motak eta Garrantzia
Clasificado en Tecnología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,1 KB
Egitura Kristalinoaren Akatsak
Sarrera: Orain arte egitura metalikoak oso ondo ordenatuak eta sare hirudimentsionalen modura kontsideratu dira. Hala ere, irudipen hau ez da guztiz zehatza, egitura metalikoek era ezberdinetako akatsak erakusten baitituzte, eta hauei esker propietate fisiko zein mekaniko bereziak aurkezten dituzte. Akats hauek ondorengo motakoak izan daitezke:
Akats Termikoak
Atomoek ez dute posizio finko eta estatiko bat betetzen espazioan, baizik eta zero absolutotik goragoko edozein tenperaturan atomoak higidura eta bibrazioa dute. Fenomeno honen ondorioz solido kristalinoen dilatazio termikoa ematen da.
Akats Elektronikoak
Egitura kristalinoari balentzia ezberdineko atomoak eranstean hodei elektronikoan aldaketak ematen dira. Efektu honetan oinarritzen dira material erdieroaleak, gaur egungo elektronikaren oinarria. Material erdieroaleak silizio edo germaniozko egitura kristalinoak dira, zeinei eransten zaien:
- P motako ezpurutasunak: balentzia txikiagoko materialak.
- N motako ezpurutasunak: balentzia handiagoko materialak.
Elementu erdieroale sinpleena DIODOA da, zeina P eta N bi zonaldeen eraikuntzaz lortzen den, eta korronte elektrikoa norantza bakar batean igarotzen uzten duen.
Akats Atomikoak
Metalurgiaren ikuspuntutik garrantzitsuenak dira, eta egitura kristalinoaren akats edo ordenazio espazialean emaniko akatsak dira. Beren dimentsioen arabera, akats hauek puntualak, linealak edo azalerakoak izan daitezke.
Akats Atomiko Puntualak
Akats puntual baten dimentsioak interatomikoak dira. Akats puntual sinpleenak ondorengoak dira:
- Bitarteko atomoak: sareari ez dagokion puntu batean kokaturiko atomoak dira. Aurreko atalean BCC, FCC eta HCP egitura atomikoak dituzten hutsuneak aztertu dira, hutsune hauetan kokatuko dira atomo hauek.
- Zonalde bakanteak: sarean hutsik dauden puntuak dira, atomorik ez duten puntuak.
- Atomo arrotzak: sare kristalinoa eratzen duten atomoen ezberdinak dira, zeinak sareko puntuetan edo hutsunetan kokatzen diren.
Akats Atomiko Linealak
Akats atomiko lineal baten luzera, bere zabalera baina askoz handiagoa da. Akats lineal garrantzitsuenak DISLOKAZIOAK dira, zeinak zuzen baten inguruan sare kristalinoaren distortsioa sortzen duten. Dislokazioak bi motatakoak izan daitezke: taketa erakoak eta helize erakoak.
Azalerako Akats Atomikoak
Azalerako akatsak sakontasun txikia dute, baina beren luzera eta zabalera askoz handiagoak izan daitezke. Azalerako akats garrantzitsuenak bi izaten dira: metatze akatsak eta bikor mugak.
Soluzio Solidoak
Aleazioa metal batek beste elementu batzuekin, metalikoak edo ez, duen nahaste homogeneoa edo disoluzio solido bat da, metal baten itxura eta propietateak dituena.
Aleazioen Osagaiak
Solidotzetik sortzen diren kristalen izaeraren arabera, aleazioak konposatu kimikoz, disoluzio solidoz, aleazio eutektikoz eta konposatu intermetalikoz osatuak egon daitezke.