Ekonomia: kontzeptu gakoak eta sistema ekonomikoak

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,14 KB

Jarduera ekonomikoak: kontzeptuak eta eragileak

Jarduera ekonomikoak ondasunen ekoizpena, banaketa eta kontsumoa antolatzeko jardueren multzoa dira: ekoizpena, banaketa eta kontsumoa.

Erosteko ahalmena: soldata zenbatekoa den, erosteko edo ondasunak eskuratzeko ahalmena handiagoa edo txikiagoa izango du langileak.

Eragile ekonomikoak jarduera ekonomikoaren protagonistak enpresa, estatua eta familiak dira.

  • Enpresak: ondasunak ekoizteko eta banatzeko oinarrizko unitateak dira.
    • Pribatuak: helburua etekin ekonomikoa ateratzea da.
    • Publikoak: jabea estatua da.
  • Estatua: gizartearentzat beharrezkoak diren ondasunak sortzen ditu. Jarduera ekonomikoan esku hartzeko gaitasuna du.
  • Familiak: oinarrizko kontsumo unitateak dira. Ondasunak eta zerbitzuak eskuratzen dituzte beren beharrak asetzeko.

Ongizate estatua

Administrazio publikoek oinarrizko eskubideak eta zerbitzuak bermatzen dizkiete herritarrei, berdintasuna lortzeko eta desberdintasunak murrizteko.

Merkatu librea eta haren funtzionamendua

  • Merkatuan, zerbitzuak eta ondasunak erosten dira. Merkatu librea da nagusi.
  • Eskaintzaren eta eskariaren legeak hiru kontzeptu hauek ditu:
    1. Prezioak: ondasun edo zerbitzu bati ematen zaion balioa.
    2. Eskaintza: merkatuari eskaintzen zaizkion zerbitzu edo ondasunak.
    3. Eskaria: pertsonek eta enpresek erosi nahi dituzten zerbitzu eta ondasunak.
  • Hiru egoera sortu ohi dira:
    1. Eskaintza eta eskaria orekan badaude, prezioak berdin mantenduko dira.
    2. Eskaintza handiagoa bada eskaria baino, prezioak jaitsi egingo dira.
    3. Eskaria handiagoa bada eskaintza baino, prezioak igo egingo dira.

Sistema ekonomikoak

Jarduera ekonomikoak antolatzeko moduak dira.

  • Sistema kapitalista: enpresak pribatuak dira. Soldatak eskaintzaren eta eskariaren bidez ezartzen dira. Helburua, lehiaren bidez, etekin handiena lortzea da.
  • Sistema sozialista: enpresa publikoa da jabea. Erabakitzen du zer ekoitzi behar den, banaketa kontrolatzen du, prezioak finkatzen ditu eta soldatak ezartzen ditu. Helburua berdintasun soziala lortzea da.
  • Ekonomia mistoko sistema: kapitalistaren eta sozialistaren arteko nahasketa da. Erabaki batzuk merkatuak hartzen ditu eta beste batzuk Estatuak. Sistema horrek ekarri du ongizate estatuaren garapena.

Sistema ekonomikoak gaur egun

Hirugarren bidea da nagusi. Ekonomia mistoa duten herrialdeen ezaugarri nagusia oinarrizko eskubide eta zerbitzuak ematea da. Horrek gastu maila handia eskatzen du.

  • Merkatu libreko sistemak aberastasun handia dakar, baina desoreka eta desberdintasun sozialak eragiten ditu. Desparekotasun ekonomikoa eta soziala gaixotasunekin, bizi-itxaropen txikiarekin, eta abarrekin lotuta dago.
  • Merkatu librean, onura materiala lortzeari ematen zaio lehentasuna.

Munduko testuinguru ekonomikoa

Globalizazioak eta mundializazioak gero eta eragin handiagoa dute nazioarteko harremanetan.

  • Mundializazioaren arrazoiak:
    • Hazkunde ekonomiko mugagabe bat nahi izatea.
    • Garraioak azkarragoak eta merkeagoak izatea.
    • IKTen agerpena.
    • Nazioarteko erakunde batzuek globalizazioa sustatzea.
  • Globalizazioaren funtsezko elementu bat: jasangarritasuna.

Giza faktoreak

Lan-merkatuak lan-eskariak eta lan-eskaintzak osatzen dute. Faktore hauek daude:

  1. Lan arloko legedia: sindikatzeko eta grebarako eskubideak arautzen ditu.
  2. Hitzarmen kolektiboa: enpresa baten edo sektore baten lan-baldintzak zehazten ditu.
  3. Lan-kontratuak: pertsona bakoitzaren baldintza partikularrak finkatzen ditu.

Zalantza dago aldaketa teknologikoak, jarduera ekonomikoen digitalizazioak eta gizakien lana robotekin ordezkatuko ote duten.

Entradas relacionadas: