Ekonomia: Oinarrizko Kontzeptuak eta Globalizazioa
Clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,53 KB
Zer da Ekonomia?
Ekonomia pertsona talde baten aberastasuna osatzen duten baliabideen eta jardueren multzoa da.
Jarduera Ekonomikoak
Jarduera ekonomikoak biztanleriaren beharrak asetzeaz arduratzen dira (lanak).
Jarduera Ekonomiko Motak
Bi motatako jarduerak daude:
- Ondasunen ekoizpena.
- Zerbitzuen eskaintza.
Jarduerak Egiteko Beharrezko Etapak
Etapa hauek ezinbestekoak dira:
- Ekoizpena: lehengaiak eraldatu egiten dira.
- Banaketa eta komertzializazioa: produktua sare logistikoen bidez zabaltzen da.
- Kontsumoa: produktuak eroslearen beharrak asetzen ditu.
Ekoizpen Faktoreak
Jarduerak zein ekoizpen-faktoreren mende dauden:
- Lehengaiak: beharrezkoak edozein produktu ekoizteko.
- Lana: produktua ekoizteko, banatzeko edo saltzeko beharrezkoak.
- Kapitala: Hiru kapital-mota bereizten dira: giza kapitala, kapital finantzarioa eta kapital fisikoa.
Eragile Ekonomikoak
Ekonomia bultzatzen duten elementuak dira.
Enpresen Sailkapena
Enpresak honako faktoreen arabera sailkatzen dira:
- Sektore ekonomikoa.
- Tamaina.
- Oinarri ekonomikoa (pribatuak, publikoak edo mistoak).
- Izaera juridikoa.
Multinazionalak eta Monopolioa
Multinazionalak: Hainbat herrialdetan jarduten duten enpresa handiak.
Monopolioa: Enpresa bakar batek merkatu osoa kontrolatzen du.
Erakunde Ekonomiko Indartsuenak
Ekonomian eragin handiena duten erakundeak hauek dira:
- Bankuak: maileguak eskainiz finantzaketa ematen dutenak.
- Banku zentralak: herrialdeko moneta eta sistema finantzarioa kontrolatzen dutenak.
- Burtsa: non enpresek akzioak salduz kapitala handitzen duten eta inbertitzaileek enpresen partaidetzak erosten dituzten.
Sistema Ekonomikoak
Hiru sistema ekonomiko nagusi daude:
- Kapitalismoa: Jabetza pribatua da, eta merkatuak ez du kontrol politikorik. Irabaziak lortzea da helburu nagusia, eta prezioak eskaintza-eskariaren legearen arabera finkatzen dira.
- Sozialismoa: Estatuak ekonomia kontrolatzen du, eta ekoizpenaren jabetza estatuaren esku dago. Berdintasuna bilatzen da, baina lehiarik ez dagoenez, ekoizpena mugatua izaten da.
- Ekonomia mistoa: Estatuak eta merkatuak elkarlanean funtzionatzen dute. Estatuak oinarrizko zerbitzuak bermatzen ditu, baina merkatuak prezioak erregulatzen ditu.
Globalizazioa
Globalizazioa munduko ekonomia, merkataritzaren, kapitalaren eta informazio-sareen bidez interkonektatuta egotea da.
Sistema ekonomiko mistoek eta kapitalistek globalizazioa bultzatu dute.
Globalizazioaren Ondoriozko Munduko Herrialdeen Banaketa Ekonomikoa
Ekonomian, mundua erdigunean eta periferian banatu daiteke.
Globalizazioak Sortutako Desorekak
Globalizazioak desoreka handiak sortu ditu arrazoi hauengatik:
- Enpresa handietan aberastasun handia kontzentratzea.
- Lehia askeak desberdintasun ekonomikoak sortzea, lehia hori desorekatua baita.
- Kapitalarekin (diruarekin) espekulatzeko joera.
- Industriaren eta produktuaren deslokalizazioa.
Potentzia Emergenteak
Herrialde emergenteak jarduera ekonomiko handia garatzen hasi diren herrialdeak dira.