Ekonomiaren Sektoreak: Baliabideetatik Zerbitzuetara
Clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,8 KB
Ekonomiaren Sektoreak
Ekonomia lau sektoretan banatzen da:
- Lehen sektorea: Baliabide naturalak lortzearekin lotutako jarduerak (nekazaritza, abeltzaintza, basogintza, arrantza).
- Bigarren sektorea: Industria eta ekoizpen jarduerak (metalurgia, eraikuntza, energia).
- Hirugarren sektorea: Zerbitzuen sektorea, produktuak merkaturatu edo zerbitzuak eskaintzen dituzte (merkataritza, garraioa, hezkuntza, osasuna).
- Laugarren sektorea: Informazio eta teknologia arloko zerbitzuak (sektore teknologikoa eta aurreratuena).
Lehen Sektorea
Nekazaritza
Lurra lantzea, ereitea eta uztak jasotzea.
Nekazaritza tradizionala
Lur emankorretan oinarritzen da, eta organikoak edo lugorriko teknikak erabiltzen dira.
Abeltzaintza
Estentsiboa
Abereak mendi sail handietan bazkatzen dira (nagusiki naturan).
Intentsiboa
Abereak itxitako lekuetan hazten dira, eta mekanizazioa erabiltzen da. Erregimen honek produktibitate handiagoa du.
Basogintza
Basoen eta mendi lurren ustiapen eta kudeaketa, produktuen erabilerarako (zura eta bestelako baliabideak).
Arrantza
Uretako animalien harrapaketa (arrainak, krustazeoak, moluskuak). Teknika tradizionalak edo industrialak erabil daitezke.
Bigarren Sektorea
Meatzaritza
Hobi edo meategietatik arroka eta mineralak ateratzeko jarduerak.
Ustiaketa motak
Adibidez, aire libreko meatokiak eta lur azpiko meategiak.
Eraikuntza
Egitura arkitektonikoak (eraikinak) eta ingeniaritzako azpiegiturak (zubiak, errepideak, urtegiko lanak).
Energia ekoizpena
Berriztagarriak
Eguzki energia, haize energia, itsasoko mugimenduak eta lurreko beroa.
Ez berriztagarriak
Jatorri fosilekoak dira, kantitate mugatu batean daudenak: petrolioa, gasa, ikatza, nuklearra.
Industria
Industria astuna
Produktu erdi-landuak ekoizten ditu, gero beste industria batzuetan prozesatzeko.
Ekipo ondasunen industria
Makineria eta ekipoak ekoizten ditu, beste enpresak erabiltzeko.
Industria arina
Kontsumorako ondasunak ekoizten ditu (ehungintza, elektronika…).
Lokalizazioa
Faktore ekonomikoak eta inguruko baliabideen eskuragarritasuna erabakigarriak dira.
Deslokalizazioa
Kostuak gutxitzeko eta irabaziak handitzeko, industria bat herrialde batetik bestera eramatea.
Hirugarren Sektorea
Ekonomiaren terziarizazioa
Hirugarren sektoreak garrantzia handia hartzen du ekonomia garatuetan.
Zerbitzu pribatuak eta publikoak
Pribatuak
Enpresa pribatuek ematen dituzte zerbitzuak, bezeroen ordainketen bidez irabaziak lortzeko.
Publikoak
Gobernuak eta udal administrazioek ematen dituzte zerbitzuak, helburua da gizarte ongizatea sustatzea.
Finantza jarduerak
Banketxeak
Dirua kudeatzen dute, aurrezkiak eta kredituak eskaintzen dituzte.
Aseguru etxeak
Arriskuak estaltzen dituzte prima baten truke.
Inbertsio funtsak
Ekarpenak biltzen dituzte, inbertsioak egiteko.
Sektore tradizionalak
Garraioa
Bidaiariak eta salgaiak leku batetik bestera eramatea (autoak, kamioiak, trenak, hegazkinak, itsasontziak).
Merkataritza
Ondasun eta zerbitzuen erosketa eta salmenta.
- Inportazioak: Atzerritik produktuak ekartzea.
- Esportazioak: Produktuak atzerrira saltzea.
Turismoa
Pertsonen lekualdatzea, aisialdi, arrazoi profesional edo bestelako arrazoiak medio.
Modalitateak
Eguzki eta hondartza turismoa, mendikoa, lurralde historiko edo kulturalak bisitatzea, erlijiosoa, negozioetarako turismoa, etab.