El intruso

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,47 KB

EL INTRUSO:1)Jarraian aztertuko dugun testua historiko-narratiboa da, Vicente Blasco Ibañezen El intruso liburutik jasotako pasartea hain zuzen ere. Bilboko kaleetan gertatutako enfrentamendu historiko bat kontatzen du, 1903an. XX. Mendearen hasieran kokatzen da eta Valentzian idatzia eta argitaratua dago, izan ere Blasco Ibañez Valentziakoa da baina Bilbon bizi izan zen hilabete pare batez. Egilea indibiduala da beraz, idazle naturalista bat, deskribapen oso zehatzekin egina. Testu honen xedea meatokietan lan egiten zuten pertsonen bizi baldintzak, lan baldintzak eta harremanak deskribatzea da.2)1. parrafoan non lo egiten duten.2. parrafoan haien arteko lan harremanak deskribatzen ditu.3.1)Data jarriko ez balu ezingo genukeen zehatz mehatz esan testu hau zein garaietakoa den, baina badakigunez, Errestaurazio garaian kokatu gaitezke, Bizkaian ustiakuntza gertatzen ari zenekoa. Industrializazioaren bigarren fasea izango da eleberriaren kokapen historikoa.Urte hauetan lehenengo labe garaiak eraiki ziren Boluetako Santa Ana (1841), Guriezoko Nuestra Señora de la Merced (1846) eta Barakaldoko Nuestra Señora del Carmen (1855) azkeneko hauek Ibarra Familiarenak. Hauetan egur-ikatza erabiltzen zen. Bizkaiko minerala lantzen hasi ziren, baina oraindik ez zen sartu industrializazio prozesuan. Lortu zituzten ekoizpenak ez ziren oso handiak izan, ezta produktibitatea ere, izan ere, nahiz eta fabrika berri hauek burdinolak baina handiagoak izan, teknika kaxkarrak erabiltzen jarraitu zuten. Erregai bezala egur-ikatza erabiltzen zuten harri-ikatza ez zegoelako tenperatura altu batera iristeko. Egur-ikatzak bero ahalmen txikia zuen harri-ikatzarekin konparatuz, eta gainera prozesu luze eta garesti baten bidez lortzen zen. Horren ondorioz ezin zuten lehia egin Ingalaterrarekin.Azpimarragarria da 1856tik eta 1861era produkzioak ezagutu zuen hazkundea. Eragina izan zuen harri-ikatza erabiltzen hasteak, Leon eta Asturiasekoa, baina ez zen kalitate oso onekoa eta horren ondorioz ez zuen oso bero ahalmen handia.XIX. mendearen 79 urteetan Bessemer bihurgailuaren erabilera Europan zehar hedatu zen. Bihurgailuak altzairua kopuru handitan produzitzen zuen, baina fosforo oso gutxiko burdinaz, eta hematiteak baldintza hau betezen zuen. Mineral hori Bizkaian eta Suedian zegoen kantitate handitan, baina kokapen eta klimagatik Bizkaiak hartu zuen garrantzia. Gainera Erresuma Batuak eta Bilbok aspalditik harreman ona zuten, Bilbo izan baitzen artilea esportatzen zuen porturik nagusiena. Azkenik 1869ko Figerolaren Meategi Legea lagungarri izan zen prozesu honetan, eta honela, 1871z geroztik, baina batez ere Bigarren Guda Karlista amaitu ondoren, ingeles kapitaleko edo kapital franco-belgako elkarteak ugaltzen joan ziren. Baina bertako kapitalak ere sartu zuten muturra, atzerriko enpresen akzioak erosi baitzituzten merkataritzaren bidez aberatsak bihurtutako Bizkaiako familiak. Ibarratarrak bere meategiak esplotatzeaz gain, Orconeraren kapitalaren parte garrantzitsu bat zuten, eta horretan meatzaritzak sorturiko irabazietako zati bat Bizkaian geratu eta industrializazioaren hastapenak finkatzeko baliogarria izan zen. Esportatutako produktuekin lortutako benefizioen zati bat Bizkaian geratu zen.
Kalkulatu denez esportatutako %80-90 batez ere Ingalaterrara baina baita Alemania eta Frantziara esportatu zen.3.2)1.parrafoa: Blasco Ibañezek barrakoi hauek deskribatzen ditu, non langile guztiak bizi diren (gaur egungo behi ikuiluak baino askoz okerragoak). Baina zergatik bizi dira halako lekuetan eta ez beren etxeetan?hau esplikatzeko Bessemer bihurgailua asmatu eta berehalaxe kokatuko gara. Asmakuntza honek meatokiak ustiatzea ekarri zuen eta honela 1868an meatzeei buruzko Oinarri legea kaleratu zen.
2.Ustiatu behar zituzten meatokiak herrietatik urrun zeuden. Lan eskasiagatik eta nekazaritzaren atzerapenengatik, bat-batean pertsona asko eta asko hasi ziren meatokietan lan egiten. Gainera meatokietan lan egiten zutenak jornaleroak izan ohi ziren ( nekazaritza mundutik alde eginak, lan faltagatik). Horregatik pertsona hauek nonbait bizi behar ziren, meatokietatik hurbil, baina herriak ere ez zeuden oso gertu. Ondorioz, horrelako bagoiak egin zituzten, denbora ez galtzeko eta soilik lo egiteko erabiltzen zituztenak, gainera ordu guztiak meatokian lanean igarotzen zituzten. Honekin batera dendak eraiki zizkieten, herrietara joan ez zitezen, denbora ez galtzearren. Gero denda hauek derrigorrezko bihurtuko ziren (kapatazeen lana zen hau), langile gehienak jornalariak baitziren. Ustiatzen zuten guztia salduta zuenez, inguruko probintzietako jendea kontratazen hasi ziren, honela nekazaritzan lan falta zegoen bitartean meatokietan lan egiten zuten ,gero bueltatzeko. Beste
3.parrafoa: Beren lan baldintzak deskribatzen ditu. Langileek ezin zuten protestatu. Bi langile mota bereizten dira:
4.-Kanpotarrak: azalean lanean aritzen zirenak. Ez zuten prestakuntzarik behar hemen lanean aritzeko. Lurra atxurraz jo behar zuten soilik eta bertatik minerala atera.
5.-Azpiko galerietan lan egiten zutenak. Hemen lan egiteko zenbait baldintza eta prestakuntza eduki behar ziren. Hauen lan baldintzak oso gogorrak ziren, lur azpian edota minetan lan egiten zutenak baitziren. Azken esaldiak goseak bultzatuta… inguruko probintzietan nekazaritzak oso egoera larrian bizi zirela adierazten du. Honen ondorioz bizkaiara etorriak dira lana baitago, eta gehiegikeriaren aurka protestatzen zutenak ordezkatzen zituzten, izan ere huelga eginez gero kanporatu eta inongo problemarik gabe berehala beste norbait kontratatzen zuten. Egoera txar horrek hauen baldintzak hobetzea oztopatzen zuen.4)Nobela batetik ateratakoa denez, ez du inongo ondoriorik ekarriko. Zerbait lortzeko helburua baino, minetako langileen egoera adierazteko zen, mundura zabaltzeko. Langile hauek langile mugimenduarekin bat egiterakoan joango dira hobetzen.


1839KO URRIAREN 25EKO LEGEAREN TESTU IRUZKINA
1-Testu hau lehen mailako testu historiko eta juridiko bat da, 1839ko Urriaren 25eko legea, hain zuzen. Testu publikoa da herriak bete beharreko legea delako. Testu hau 1839ko Urriaren 35ean kokatzen da, Bergarako ituna sinatu ostean, gerra karlistaren amaieran MªCristinaren erregealdiaren azken hilabeteetan.
Egile kolektibo batek egina da testu hau, gorteek egina MªCristina erreginaren onespenarekin, MªCristinak joera liberal moderatua du. Testua biztanleriari zuzenduta dago Bergarako itunaren arabera eta testuaren helburua foruak sistema konstituziogilean txertatzea da.

2-Lehen paragrafoak MªCristina Erreginaren onespena azaltzen du.
1.artikuluak foruen berrespena azaltzen du baldintza baten arabera.
2.artikuluak gobernuaren aldarrikapenak gorteei jakinaraziko zaizkiela baldintzaren arabera.

3.1-Foruak Euskadiko historiako afera garrantzitsuenetako bat izan da. Foru hitza leku edo lurralde bateko ohiturak finkatzen duen idatzizko araua da, baina baditu beste bi adiera;-jaunak edo erregeak komunitateari emandako pribilegioak, eskubideak eta betebeharrak, eta foru hitza legea ere bada, gai ekonomikoei buruzko arauak ematen dituztelako. XV. eta XVI. Mendeetan gauzatu ziren Bandoen arteko gerren ondorioz. Foru- erakundeetan agintaritza nagusia Batzar Nagusiak zuen. Fernando VII.aren erregealdia azken urteetan absolutismo moderatua izan zen, eta Erregearen heriotzaren ondoren gertatu zen Gerra Karlista 1833an. Carlos Isidro Fernando VII.aren anaiak Bizkaiko foruei zin egin zien tronua eskuratzeko asmoarekin, baina harek eskuratu ordez Isabel II.ak, 3 urte zituen Fernando VII.aren alabak, lortu zuen tronua. Karlisten, Carlos Isidroren alde zeudenak, eta liberalen, Isabel II.aren alde zeudenak, arteko gerra borrokak izan ziren. Gerrak Euskal Probintzietan eta Nafarroan izan ziren gordinen.
Liberalek ezin dituzte foruak onartu, haien printzipioetako bat berdintasuna delako, eta hura aldarrikatzeko autonomi guztiak berdinak izan beharko lukete. MªCristinak zuen irtenbide bakarra boterea liberalei ematea zen. Egoera hartan Karlistaen artean zatiketa bat gauzatu zen, non Karlistak eta Karlista moderatuak bereizi ziren. 1839an Bergarako Hitzarmenarekin gerra amaitu zen, bertan Espartero eta Morato akordio batetara iritsi ziren. Bergarako itunaren ondoren Karlistek Isabel II.a tronuan onartu zuten.

Entradas relacionadas: