Eliza Katolikoaren Sorrera eta Garapena

Clasificado en Religión

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,62 KB

Eliza Onartua

  • 300. urtearen inguruan kristautasuna nahi hedatuta zegoen Erromatar Inperioko hiri handietan.
  • Konstantinok 313. urtean, Milango Ediktuaren bidez, kultu-askatasuna aldarrikatu zuen. Horrela erromatar guztiei (kristauak barne) kultu askatasuna eman zien.
  • Horrela, erromatar gizarteko kristauek jendartean bizi zezaketen euren fedea.

Eliza Ofiziala

  • Konstantinoren ondorengo enperadoreek askatasun erlijiosoa murrizten joan ziren.
  • Baina Teodosio enperadorea boterera heldu zenean, 380. urteko Tesalonikako Ediktuaren bidez, kristautasuna Inperioko erlijio ofizial bihurtu zuen.
  • Aurrerantzean legeek eta enperadoreak Eliza babestuko zuten.

Elizaren Egoera Berria

Elizaren ofizialtasunak egoera berria ekarriko du kristauentzat. Orain arte jazartuak, torturatuak, erahilak zirenak, orain askatasun eta pribilegio egoeran biziko dira.

  • Enperadoreek ekonomikoki eta legeen bidez lagunduko diote kristautasunari.
  • Egutegia kristau bihurtuko da. Igandea atseden-egun moduan ezarriko da eta kristautasunaren jairik garrantzitsuenak ospatzen hasiko dira.
  • Kristau-moralaren aurkako legeak aldatu egingo dira. Gladiadoreen borrokak eta haur-hilketak debekatu egin ziren, gurutziltzaketa bidezko heriotza-zigorra kendu egin zen, esklabo-izaera liberalizatu eta familia bizitza bultzatu ziren.
  • Basilikak eraiki ziren.
  • Gotzainei jauregiak eman zizkieten eta estatuaren babesa eta dirua jasotzen hasi ziren.
  • Botere zibilak eta politikoak, kristautasuna babestuko dute.
Elizak Fedea Formulatzeko Beharra Ikusten Du

Herexiek sortu zituzten polemika gogor hauen aurrean, Elizak fedearen formulazioa egitea beharrezkoa zela ulertu zuen. Kontzilioek, herexia desberdinei erantzuten joan ziren, baina Elizak beharrezkoa ikusi zuen kristauen fedea sintetizatzea eta idatziz jasotzea. Horregatik idazten da Kredoa.

Kredoa
  • Sinisten dut Jainko Aita guztiz ahalguztiduna,
  • Zeru-lurren Egilea.
  • Sinisten dut Haren Seme bakar Jesukristo, gure Jauna,
  • Espiritu Santuaren egitez sortu eta Andre Maria Birjinagandik jaio zena;
  • Pontzio Pilatoren mendean nekaldua, gurutzean iltzatua, hila eta hobiratua izan zena; infernuetara jaitsi eta hirugarren egunean hilen artetik piztu zena; zeruetara igo eta Jainko Aita Ahalguztidunaren eskuin aldean jarririk dagoena; handik biziak eta hilak epaitzera etorriko dena.
  • Sinisten dut Espiritu Santua, Eliza Santu Katolikoa, santuen elkartasuna, bekatuen barkamena, haragiaren berpizkundean eta betiko bizitza. Amen.

Entradas relacionadas: