Elizaren Fedea, Onarpena eta Egoera Berria: Laburpena
Clasificado en Religión
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,67 KB
Elizaren Fedea, Onarpena eta Egoera Berria
Fedearen Formulazioa
Herejien aurrean, Elizak fedearen formulazioa egin behar zuela ulertu zuen.
- Kontzilioek herejiei erantzuten zieten, baina Elizak kristauen fedea sintetizatu eta idatziz jasotzea beharrezkoa ikusi zuen.
- Horregatik idatzi zen KREDOA.
Kredoa
Kredoa honako hau da:
Sinesten dut Jainko Aita guztiz ahalguztiduna, zeru-lurren Egilea.
Sinesten dut haren Seme bakar Jesukristo, gure Jauna, Espiritu Santuaren egitez sortu eta Andre Maria Birjinagandik jaio zena;
Pontzio Pilatoren mendean nekaldua, gurutzean iltzatua, hila eta hobiratua izan zena; infernuetara jaitsi eta hirugarren egunean hilen artetik piztu zena; zeruetara igo eta Jainko Aita Ahalguztidunaren eskuin aldean jarririk dagoena; handik biziak eta hilak epaitzera etorriko dena.
Sinesten dut Espiritu Santua, Eliza Santu Katolikoa, santuen elkartasuna, bekatuen barkamena, haragiaren berpizkundea eta betiko bizitza. Amen.
Eliza Onartua eta Eliza Ofiziala
Eliza Onartua
- 300. urtearen inguruan, kristautasuna hedatuta zegoen Erromatar Inperioko hiri handietan.
- Konstantinok, 313. urtean, Milango Ediktuaren bidez, kultu-askatasuna aldarrikatu zuen. Horrela, erromatar guztiei (kristauak barne) kultu-askatasuna eman zien.
- Horrela, erromatar gizarteko kristauek jendaurrean bizi zezaketen beren fedea.
Eliza Ofiziala
- Konstantinoren ondorengo enperadoreek askatasun erlijiosoa murrizten joan ziren.
- Baina Teodosio enperadorea boterea heldu zenean, 380. urteko Tesaloniako Ediktuaren bidez, kristautasuna Inperioko erlijio ofizial bihurtu zuen.
- Aurrerantzean, legeek eta enperadoreak Eliza babestuko zuten.
Elizaren Egoera Berria
Elizaren ofizialtasunak egoera berria ekarri zuen kristauentzat.
Orain arte jazartuak, torturatuak eta erailak zirenak, orain askatasun eta pribilegio egoeran biziko dira.
- Enperadoreek ekonomikoki eta legeen bidez lagunduko diote kristautasunari.
- Egutegia kristau bihurtuko da. Igandea atseden-egun moduan ezarriko da eta kristautasunaren jairik garrantzitsuenak ospatzen hasiko dira.
- Kristau-moralaren aurkako legeak aldatu egingo dira. Gladiadoreen borrokak eta haur-hilketak debekatu egin ziren, gurutziltzaketa bidezko heriotza-zigorra kendu egin zen, esklabo-izaera liberalizatu eta familia-bizitza bultzatu ziren.
- Basilikak eraiki ziren.
- Gotzainei jauregiak eman zizkieten eta estatuaren babesa eta dirua jasotzen hasi ziren.
- Botere zibilak eta politikoak kristautasuna babestuko dute.