Energia-iturriak eta Eraldaketa: Petrolioa, Gas Naturala, Ikatza eta Zentralak

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,16 KB

Baliokidetasunak

  • TPB (Tona Petrolio Baliokide): 1.000 m3 gas natural = 1.000 kg petrolio = 1 tona petrolio baliokide.
  • TIB (Tona Ikatz Baliokide): 1.000 kg petrolio = 1.500 kg ikatz = 1,5 tona ikatz baliokide.

Fourier-en Legea

q = x * S * (T1 - T2) / e

Ikatza

Ikatza orain dela milioika urte lurperatuta izan ziren landare-hondarren eta organismo bizidunen ondorengoa da. Egurraren ordez hasi zen erabiltzen, XVIII. mendean. Iraultza industrialean, ikatza izan zen energia-iturri garrantzitsuena.

Mota

  • Mineralak: Bere aniztasuna eta bero-ahalmena zeharo lotuta daude.
  • Artifizialak: Labe garaietan erabiltzen dena.

Petrolioa

Petrolioa itsasoan eta lur azpian topatzen dugu, nahiz eta agian gehiena itsaspean egon, normalean iragaztezinak diren bi geruza handien artean. Deribatu garrantzitsuenak gasolina, gasolioa eta fuela dira. Garraiatzeko oliobideak eta petrolio-ontziak erabiltzen dira.

Petrolioaren Erabilerak

  1. Garraioak, etxebizitza eta abar.
  2. Energetikoa ez den kontsumoa.
  3. Zentral elektrikoak.
  4. Industria.
  5. Beste batzuk.

Gas Naturala

Gas naturalak ahalmen kalorifiko txikia du. Garraiatzeko bi era daude: gas eran eta likido eran.

Zentral Termikoak

Zentral termikoetan gasa, ikatza edo fuel-olioa sartu eta erretzen da. Lortutako energiak lurrun-presioa lortzeko ura irakiten du. Lurrun hori turbinetara iristen da eta abiadura handira birarazten ditu. Hemen, energia termikoa energia mekaniko bihurtzen da, eta, ondoren, turbina baten bidez, energia elektriko bihurtzen da.

Presiopean dagoen Uraren Erreaktoreak (PWR)

Bi zirkuitu dituzte: primarioa eta sekundarioa. Primariotik dabilen presiopean dagoen urak, moderatzaile eta hoztaile gisa erabilia, bero-trukagailu bat zeharkatzen du.

Irakiten dagoen Uraren Erreaktoreak (BWR)

Moderatzaile eta hoztaile gisa jarduten duen ur-zirkuitu bat dute, erreaktorearen nukleoan lurrun bihurtuz. Lurrun hori da turbinak mugitzearen arduraduna.

Ziklo Konbinatua

Ziklo konbinatuan, erregai modura, gas naturala, ikatza edo fuel-olioa ordezkatuz erabiltzen da. Bereizgarria da bi aldiz lortzen duela elektrizitatea ekoiztea gas naturalaren errekuntzaren bidez. Batetik, gas-turbinan, eta, bestetik, ur-lurrunaren turbinan, gasaren errekuntzaren ondoren soberan ateratzen den beroa aprobetxatuz. Bi turbina daude: bata gas-turbina eta bestea lurrun-turbina.

Kogenerazioa

Kogenerazioa aurrezteko teknika bat eta energia lortzeko modu berezi bat da. Lehengai gisa, normalean, gasa erabiltzen da, bi energia mota (elektrikoa eta termikoa) batera lortzeko.

Zentral Hidroelektrikoak

Mini Zentralak

Potentzia 10 MW baino txikiagoa dutenak. Normalean, erreka txikiak dauden lekuetan kokatzen dira, eta, kasu batzuetan, urtegi txiki bat izango dute.

Zentral Handiak

10.000 MW baino potentzia handiagokoak. Kasu gehienetan, erreka handietan kokatzen dira, hau da, emari handiko erreketan, eta urtegi edo presa handiak dauden lekuetan.

Entradas relacionadas: