Enpresa Lankidetza Akordioak: Spin-off, Joint Venture eta Inbertsio Minoritarioak
Clasificado en Inglés
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,54 KB
Spin-off
Spin-off: Enpresa batek, bere langile kualifikatuek osatutako talde baten bidez, beste enpresa baten sorrera lagundu eta sustatzen duenean ematen den prozesua da. Enpresa berri hau, enpresa nagusiaren bazkide bihurtzen da, eta lehen enpresaren dibisio edo departamentu baten menpe egiten zen jarduera bera egingo du, baina enpresaren egituratik kanpo, azpikontratazioa dela medio. Kanporatze prozesu hau, askotan, enpresa handien desintegrazio prozesuen ondorio izaten da.
Spin-off prozesuetan, enpresa nagusiak enpresa sortu berriari laguntza tekniko eta finantzarioa ematen ohi dio. Akordio hauetan sortzen diren erlazioak bertikalak izan ohi dira, eta enpresa zaharraren eta berriaren artean sortzen diren osagarritasunetan oinarritzen dira. Akordio honen berezitasuna dela eta, alde batetik, azpikontrataziotik gertu koka daiteke, baina, bestetik, inbertsio minoritarioaren barne ere koka dezakegu zenbait kasutan, enpresa sortzaileak kapitalaren zati txiki bat erosten duelako.
Joint Venture
Joint Venture: Bi enpresa independente edo gehiagoren artean ematen den akordioa da, enpresa berri bat sortzeko, beraren bitartez lankidetza-akordio bat garatzeko. Enpresa independente bat sortzen denez, lankidetza-akordioak helburu eta aktibitate oso zehatzak izaten ditu, eta horiek lortzeko giza, aktibo fisiko eta zuzendaritzako erantzukizunak esleitzen zaizkio.
Beraz, enpresa bateratuaren ezaugarri nagusia da nortasun juridiko propioarekin garatzen dela. Negozioak bere kabuz egiten ditu, nahiz eta bere mozkina lortzeko oso koordinaturik dagoen sortu duten enpresa matrizeen helburu estrategikoarekin.
Sailkapena (Jardueraren Arabera)
- Horizontala: Lehiakide zuzenen artean egiten denean, eta enpresa berria sektore berean aritzen bada.
- Bertikala: Enpresa berriaren eta enpresen artean hornitzaile-erlazioa ematen bada.
Bazkideen arabera, nazionalak edo internazionalak izan daitezke. Enpresak jabego osoko filial baten artean erabakitzeko, faktore ezberdin asko hartu beharko lirateke kontuan.
Inbertsio Minoritarioak
Inbertsio Minoritarioak: Akordio hauetan, enpresa batek bestearen kapital sozialean parte-hartze txiki bat izaten du, edo enpresen artean akzioen elkartrukea egiten dute. Fusio eta eskuratzeetan ez bezala, parte-hartzeak minoritarioa izan behar du. Kapitalaz parte, kudeaketa elkarbanatu egiten da enpresa bateratuekin. Ez da erakunde berri bat sortzen lankidetza-proiektua kudeatzeko.