Epopeia eta Lirika: Homero, Odisea, Lirika eta Antzerkia
Clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,6 KB
EPOPEIA
Ahozko transmisiorako konposatutako kantak. Kontaketa erritmikoa eta muin narratiboa. Helburua: ekintza bat edo pasio ikaragarri bat deskribatzea. Pertsonaiak eta ezaugarriak loturik. Gaia eta gizarte giroa jasoak. Jainkoak ere azaldu, protagonisten alde edo kontra eginez. Guztia dago destinoaren eskuetan.
HOMERO
Greziako bi epopeia handien egile. Aedo-a izan zen aristokrazia jauregietan errezitatzen lanetan aritzen zen. Quiros eta Esmirna artean bizi, K.a. VII mendean.
Iliada
Gerra giroa, heroien adorea eta giza pasioen indarra. Troiako gerrako gertaera bat kontatzen du. 51 egun kontagai. Protagonista Akiles. Bi ardatz: Agamenonen eta Akilesen arteko eztabaida. Patroklo heriotzaren berri izango du eta triskantza izugarri eragingo du troiarren artean.
Odisea
Itsaso mireasgarri eta arriskutsua. Troiako gerratik itzuleran, Ulises eta bere gizonak galdurik daude kontatzen du. 24 kantu. Protagonista Odiseo gizatiarra eta azkarra. Hiru zati: Telemako aitaren berrien bila joaten da. Ulises feaziarren uhartean. Ulises Itakara itzultzen da.
LIRIKA
Greziarrek lira musika tresnaren laguntzarekin abesten zuten. Hortik lirika: barne sentimenduei ahotsa jarri. Idazleak: Safo (kaVII-VI), Anakreonte (ka572-485), Pindaro (ka521-441), Teokrito (ka310260).
ANTZERKIA
Jatorria: Ditiranboak: himno koral erlijiosoak. Bi genero: TRAGEDIA: Gaia: giza pasioa. Pertsonaiak: mitologiatik. Katarsia. Bilakaera: gero eta pertsonai gehiago, koruaren indar gutxiago eta pertsonaia gizatiarragoak.
ESKILO
(ka524-455): Berak finkatu zituen tragediaren funtsezko arauak. Trilogiak eta egun bateko iraupena. Sakontasun erlijiosoa eta morala. Bi pertsonai.
SOFOKLES
(ka496-406) Tragedia perfekziora eraman. Hirugarren aktore gehitu, ekintza areagotu, koruaren protagonismoa murriztu eta bakarrizketa erabili. Trilogia baztertu. Edipo Errege: gizakiaren ahalegina eta patu arteko kontraste. Antigona: justiziaren bi ikuspegi, kontrajarriak.
EURIPIDES
(ka480-406) Tragedia irauli zuen, lan errealista eta ezkorregiak. Haragizko gizakia taularatu. Jainkoei gizakien bertute eta miseria berak susmatzen dizkie. Emakumeek garrantzia bere lanetan. Lanak eragin handiak Europako literaturan.
KOMEDIA
Helburu: satira eta umorea erabioliz, ondo pasatzea. Gizaki apalaren bizio, akatsa eta grinak taularatzen ditu. Idazleak: ARISTOFANES (ka444-385): pertsonai arrunt eta eguneroko hizkuntza. MENANDRO (ka342-293): Perstonai arrunt eta biziotsuak.