Erreforma Protestantea: Doktrinak, Kausak eta Hedapena

Clasificado en Religión

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,04 KB

Kristau Doktrina Nagusien Konparaketa (XVI. mendea)

EzaugarriaKatolizismoaLuteranismoa / KalbinismoaAnglikanismoa
SalbamenaFedearen eta ekintza onen bidez.Fedearen bidez (Luteranismoa) edo predestinazioaren bidez (Kalbinismoa).Fedearen bidez.
Sakramentuak7 sakramentu: Bataioa, Jaunartzea, Aitortza, Sendotza, Ezkontza, Apaiztea, Gaixoen Oliadura.2 sakramentu: Bataioa eta Jaunartzea.2 sakramentu: Bataioa eta Jaunartzea.
GurtzaAma Birjina eta santuak gurtzen dira.Ez dira Ama Birjina eta santuak gurtzen.Ez dira Ama Birjina eta santuak gurtzen.
Kultu motaMeza da kultu-ospakizun nagusia. Elizkizun hotsandiak.Mezaren ordez, Bibliaren irakurketa, sermoiak eta kantuak dira nagusi. Ospakizun xumeak.Bibliaren irakurketa, sermoiak eta kantuak. Elizkizun hotsandiak.
TenpluakElizetan ospatzen da kultua, aldarea buru dutela. Irudiak gurtzen dira.Ospakizunak tenplu soil-soiletan egiten dira, aldarerik eta irudirik gabe.Tenpluak aldarerik gabeak dira, baina ez hain soilak.
KleroaKultua apaizen eskuetan dago, eta ezkongabe izan behar dute (zelibatoa).Artzainek (pastoreek) gidatzen dituzte fededunak eta ezkon daitezke.Artzainek gidatzen dituzte fededunak eta ezkon daitezke.
Autoritate NagusiaErromako Aita Santua da Elizako buruzagi nagusia.Ez zaio Aita Santuari men egiten; Biblia da autoritate bakarra.Ingalaterrako erregea da agintari erlijioso gorena.
HierarkiaEliz hierarkia dago (Aita Santua, kardinalak, apezpikuak...).Ez dago apezpikurik ez kardinalik.Apezpikuak badaude, baina Aita Santuaren menpekotasunik gabe.

Testuinguru Historikoa: Humanismoa eta Erreforma

Garai Modernoaren Hastapenak: Gertaera Gakoak

  • Konstantinoplaren erorketa (1453)
  • Gutenbergen inprentaren asmakuntza (c. 1450)
  • Martin Luteroren 95 tesiak (1517)
  • Trentoko Kontzilioa (1545-1563)

Humanismoa: Pentsamendu Berria

Humanismoa kultura berritzeko mugimendu intelektual eta kulturala izan zen, Italian XV. mendean sortu eta XVI. mendearen lehen erdian Europa osora zabaldu zena.

Oinarrizko Ideiak

  • Erdi Aroan Jainkoa ideia guztien erdigunea zen bitartean, humanistek gizakia goraipatu zuten (antropozentrismoa), arrazoiz eta askatasunez beteriko izaki bakartzat hartuz.
  • Greziako eta Erromako kultura klasikoa izan zuten inspirazio iturri nagusi. Interes berezia piztu zieten Platon eta Aristoteles bezalako egile klasiko handiek, eredu gisa hartuz.
  • Zientziaren eta aurrerapen teknikoaren aldeko jarrerak eta jakin-minak espiritu zientifiko berri bat sustatu zuten.
  • Herri-hizkuntzen erabilera bultzatu zuten kultura zabaltzeko bitarteko gisa, latinaren eta grezieraren ordez (adibidez, Bibliaren itzulpena sustatuz).

Kristau-humanismoaren erakusgarri nagusia Erasmo Rotterdamgoa izan zen.

Humanismoaren Hedapena

XV. mendearen erdialdetik aurrera, inprentaren asmakuntzak ideia humanisten hedapena izugarri erraztu zuen. Akademiek pentsamendu humanista bultzatu zuten, hizkuntza, literatura eta filosofia aztertuz. Unibertsitateek ere zeregin garrantzitsua izan zuten ideia hauen zabalkundean.

Erreforma Protestantea

XVI. mendean Eliza Katolikoaren barnean sortutako haustura da, kristautasunaren adar berriak (protestantismoa) sortu zituena.

Erreforma eragin zuten arrazoiak

  • Elizako goi-hierarkiaren neurrigabeko luxua eta botere metaketa.
  • Elizjendearen eta behe-kleroaren kultura erlijioso eskasa eta ohituren lasaikeria.
  • Eliz karguen salerosketa (simonia), interes ekonomikoek bultzatuta.
  • Bulden eta indulgentzien salmenta bekatuak diruaren truke barkatzeko praktika.

Martin Lutero eta Luteranismoa

Martin Lutero fraide agustindar alemaniarra 1517an hasi zen Eliza Katolikoa publikoki kritikatzen, Wittenbergeko elizako atean doktrina katolikoaren eta elizaren hierarkiaren aurkako 95 tesiak iltzatu zituenean. Alemaniako printze eta noble askok Luterori babesa eman zioten, Erromaren botereari aurre egiteko.

Luteroren erreformak funtsezko hiru oinarri zituen:

  • Salbamena fedearen bidez lortzen da, ez ekintza onen bidez.
  • Apaizgo unibertsala: fededun guztiak dira apaiz Jainkoaren aurrean, bitartekaririk gabe.
  • Bibliaren autoritatea da Elizaren tradizioaren eta Aita Santuaren gainetik dagoen bakarra.

Luteranismoa batez ere Alemanian, Suedian, Danimarkan eta Norvegian hedatu zen.

Kalbinismoa

Kalbinismoa Suitzan (Genevan) hedatu zen Joan Kalbin teologo frantziarraren eskutik. Luteroren ideiak garatu zituen, bereziki predestinazioaren doktrina azpimarratuz: gizaki guztiak jaiotzetik salbatuak edo kondenatuak izateko Jainkoak aurrez aukeratuak daudela defendatzen zuen. Kalbinismoa Frantzian (higanotak), Herbehereetan, Eskozian (presbiterianoak) eta Ingalaterrako puritanoen artean zabaldu zen batez ere.

Anglikanismoa

Anglikanismoa Ingalaterran sortu zen arrazoi politikoengatik, Henrike VIII.a erregearen eskutik. Klemente VII.a Aita Santuak erregearen eta Katalina Aragoikoaren arteko ezkontza baliogabetzeari uko egin zionean sortu zen gatazka. Orduan, Nagusitasun Aktaren bidez (1534), erregea Erromatik bereizi eta bere burua Ingalaterrako Elizaren buruzagi nagusi izendatu zuen. Doktrina aldetik, katolizismoaren eta protestantismoaren arteko nahasketa bat da.

Entradas relacionadas: