Errege-Erregina Katolikoak eta Erreforma: Kultura eta Gatazkak
Clasificado en Religión
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,33 KB
Errege-Erregina Katolikoak: Kultura eta Eragina (1492)
Errege-Erregina Katolikoek:
- Antonio de Nebrijak gaztelaniaren gramatika argitaratu zuen.
- Cisneros kardinalak Alcalá de Henaresko Unibertsitatea sortu zuen.
- Nebrijak eta humanistek Biblia poliglota argitaratu zuten (grekoz, latinez, hebraieraz eta kaldeeraz).
Arte Berrikuntza
ARTEA: Berritzeko fasea. Elementu gotikoak eta musulmanen apaindurak nahasten ziren. Lanik nabarmenenak:
- Burgoseko Mirafloresko kartusia.
- Valladolideko San Pablo elizaren tipiko itxurako fatxada.
- Toledon "estilo isabelinoa" (Juan Guasen San Juan de los Reyeseko monasterioa).
Eskultura eta Pintura
Eskultura: Arkitekturari lotuta zegoen, portadaetan, klaustroetan, erretauletan eta katedraletako kaperetako hilobietan (Bartolomé Ordóñez eta Alonso Berruguete).
Pintura: Zabalkunde handia (Pedro Berruguete inportanteena).
Karlos I.a: Barne eta Kanpo Arazoak
Barne Arazoak
KARLOS I: Villalarreko bataila (1521). Germaniar izena hartu zuen herri matxinada eta haserreak sortu zituen matxinada hori.
Kanpo Arazoak
Kanpoko arazoak:
- Frantziarekiko lehiak (Aragoiren eta Borgoinaren herentzia zen lehia).
- XVI. mendeko Turkiarekin gatazkak.
- Protestanteen arazoa (Karlos I.ak ideiei uko egitea nahi zuen, baina ez zuen lortu eta azkenean aurre egin zien Mühlbergeko batailan (1547), baina erlijio askatasuna onartzea lortu zuen Augsburgoko bakean (1555)).
Felipe II.a: Inperioaren Defentsa
Kanpo Arazoak
FELIPE II:
- San Quintineko batailan (1559) frantsesak garaitu zituen.
- Lepanton (1571) turkiarrak garaitu zituen.
- Herbehereetako probintzia protestanteen matxinadari aurre egin zion.
- Armada Garaezina antolatu zuen, nahiz eta ingelesek desegin (1588).
Barne Arazoak
Bi urteko borroka, Gaztelako moriskoak bota eta sakabanatu zituen.
Erreforma eta Kontrarreforma
Erreformaren Zergatiak
ERREFORMA:
- Nikolaismoa: ezkontzerik ez zeukan kleroak kastitatea ez betetzea.
- Nepotismoa: etxekoen aldeko faboritismoa karguetan.
- Simonia: elizako karguak erostea.
Luther eta Doktrina Protestantea
Lutherrek 1517an doktrina katolikoaren zenbait alderdiren kontrako 95 tesi azaldu zituen. Harrezkero kristautasuna hiru adar handitan bereizi zen (ortodoxoa, ekialdekoa; katolikoa eta protestantea).
Doktrina protestantea: LUTHER:
- Fedegatiko salbamenak (gizakia ez dela libre salbatzeko edo kondenatzeko).
- Jainkoarekiko lotura zuzenak (jainkoen eta pertsonen artean ez dagoela inor).
- Apaizgo unibertsala (fededun guztiek eskuratu dezaketela apaizen betekizuna).
- Bibliaren interpretazio askea (jakin behar den guztia biblian dagoela).
- Bataioa eta Eukaristia (sakramentu bakarrak berarentzat, Jesukristok praktikatu zituelako).
Erreformaren Zabalkundea
Zabalkundea:
- Luteranismoa Europa iparraldean eta erdialdean zabaldu zen.
- Kalbinismoa (Suitzan, Holandan, Eskozian, Eskandinabian, Frantzian eta Ingalaterran zabaldu zen).
- Anglikanismoa (Enrique VIII.ak borondatez ezarri zen Ingalaterran, Gorenitasun Aktaren bidez, elizaren buru izendatu zen).
Kontrarreforma eta Erlijio Gerrak
Kontrarreforma: Trentoko kontzilioa (1545-1563) egiteko deia egin zuen. Elizari antolaketa berria emateko eta protestantismoaren aurrean dogma katolikoa zehazteko balio izan zuen kontzilioak. Jesusen Lagundia izan zen Kontrarreformako zabaltzile nagusia. Mapa erlijiosoa aldatzeko egin zen ahalegin bakoitzak erlijio-gerra ankerra ekarri zuen; 30 urteko gerra (1618-1648).
Euskal Foru Sistema
Euskal foru sistema: Euskal usadio eta ohituren multzoa da.
- Bizkaitarren eta gipuzkoarren kaparetasun unibertsala.
- Autogobernu-maila handia.
- Erregimen ekonomiko bereizi eta protekzionista.
- Zuzenbide penaleko, pribatuko eta zibileko legeak lurralde bakoitzean aplikatzea.
- Berme prozesalak eta soldadutzatik modu partzialen salbuetsita egotea.