Errenazimentuko Musika: Ezaugarriak eta Garapena

Clasificado en Música

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,18 KB

Errenazimentuko Musika

Ezaugarriak

Errenazimentuko musikaren ezaugarri nagusiak hauek dira:

  • Giza balioak, arrazoia eta edertasuna gorestea.
  • Gizakia unibertsoaren zentrotzat hartzea (Antropozentrismoa).
  • Antzinako Greziako eta Erromako kultura klasikoko interesa.

Garai hartan, musikari garrantzi handia eman zioten, eta bilakaera nabaria izan zuen horri esker. Humanistek gizakia goresteko eta haren arazoak kantatzeko bitarteko gisa erabili zuten musika; erlijioak, berriz, jainkoarengana hurbiltzeko eta Trentoko Kontzeiluaren ondoren sortutako pentsamendu erlijioso berria goresteko bide gisa.

Musikaren Ezaugarriak

  • Ahots bat baino gehiago ditu beti, hau da, polifonikoa da. Ahots nagusiek garrantzi bera dute.
  • Erritmoa neutro eta erregularra da.
  • Hitzek garrantzi handia dute, eta hitzen edukia nabarmentzeko baliatzen zuten musika.

Errenazimentuko Musika Polifonikoa

Polifonia Erlijiosoa

Berpizkundean Eliza Katolikoaren nagusitasuna hautsi eta Eliza Protestantea eta Anglikanoa sortzen dira. Horrek musika estiloak eta moldeak bereiztea ekarriko du. Erreforma protestanteari ekin zion Luterok koralak sortzen ditu, anglikanoek anthemak eta katolikoek moteteak ala mezak.

Meza

Meza katolikoa 5 zatitan (Kyrie, Gloria, Credo, Sanctus eta Agnus Dei) egituratzen da. Polifonian XIV. mendean hasi zen interpretatzen, bere mailarik gorenera XVI. mendera arte heldu ez bazen ere.

Motetea

Bi edo hiru ahotseko forma polifonikoa da. Ahots guztiek letra desberdina kantatu eta erritmo desberdina dute; beraz, musika oso bizia da.

Korala

Alemanian sortu zen. Luterok erreforma protestantea hasi zuen eta, bere ustez, teologiaren atzean, musika zen munduko gauzarik garrantzitsuena. Koral deritzon musika-forma sortu zuen:

  1. Jendeak atsegin dituen musika profanoak eta erlijiosoak erabiltzen ditu.
  2. Alemanieraz kantatzen da, ez latinez.
  3. Musika oso bakuna eta doinu herrikoia dauka.
  4. Erlijio berrietan sinbolo bihurtu zen, protestanteen himnoa horrenbestez.

Musika Profanoa

Madrigala

Musika forma polifonikoa, hizkuntza arruntean. Helburua gizakiaren sentimenduak adieraztea da. Hiru edo lau ahotsetan edo a cappella abestu ahal da, batzuetan akonpainamendua du. Italian sortu eta Europa osora zabaldu zen.

Musika Profanoa Espainian

  1. Erromantzea: Espainiako antzinako erromantzeen gaiei buruzko forma polifonikoa da.
  2. Bilantzikoa: Espainian, madrigalari bilantzikoa esaten zaio. Jatorri herrikoi profanoa dauka, eta hiru zati ditu: leloa, kopla eta leloa. Ez ziren Kristoren jaiotzari buruzkoak izaten; izen hori hartzen du hiriburuetako biztanleek abesten zutelako.
  3. Entsalada: Genero profanoa da, eta bertan zenbait estilo desberdin nahasten dira. Askotan gai satirikoak lantzen ditu.

Ingalaterran hainbat ahotsetako abestiei ayreak esaten zaie eta Frantzian chansonak.

Entradas relacionadas: