Erromako Inperioaren Gizarte eta Kultura Ezaugarriak

Clasificado en Religión

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,61 KB

Villa (erromatarra)

Erromako behe-inperioaren garaiko nekazalustiapena, sarritan ekoizkin bakar bat produzitzen zuelarik (ardoa, olioa, esklabuak…). Bertan bi zati bereiztu behar dira: jabearen etxebizitza, askotan monumentala, eta inguruko eremu produktiboa, non, alde batetik, lurrak dauden eta bestaldetik langileen -gehienetan esklabuaketxebizitzak, etxolak nagusiki.

Etxola hondoa

Etxola bat eraikitzeko erabiltzen diren materialak (zura, lastoa eta buztina) iragankorrak dira. Hala ere, etxolak badu osagai iraunkorrak, etxola bat egon zenaren zantzuak, hain zuzen lurrean edo arrokan egiten diren zuloak. Zulo hauek handiak izan daitezke, etxolako zorua markatuz, edo txikiak, zutoinak sartzeko (zutoinzuloak).

Kontzilioa

Elizak dogma teologikoak definitzeko antolatzen dituen bilkurak. Haietan artzapezpikuek eta apezpiku hartzen dute parte, eta askotan enperadoreak (Kontzilio ekumenikoa = “unibertsala”) edo erregeak (adibidez, Hispaniako elizaren kontzilioen kasua). Kontzilioetan arau erlijiosoak ez ezik, zibilak ere ezartzen ziren.

Tesalonikako ediktua

380. urtean Teodosio enperadoreak aldarrikatuta, bertan kristautasuna Erromako Inperioaren erlijio ofiziala zela ezartzen zen. Honetaz gain, kristautasunaren dogmak biltzen zituen, dogma horiei jarraitzen ez ziona herexetzat hartua izango zela aldarrikatuz, eta bere ondasun guztiak kenduko zitzaizkiola.

Eponimoa

Leinu baten benetako edo alegiazko arbasoa, leinu horren kide guztiek haren aitzindaria izan zela onesten dutelarik.

Lehentasunezko ezkontza

Taldeak hobesten duen ezkontza. Tribu arabiarren kasuan, aitaren anaiaren alabarekin egiten dena, arabieraz bint al-ˁām deitutakoa, hau da, aitaren anaiaren alabarekin (FBD) egiten dena, gizonezkoaren ikuspuntutik.

Familia agnatikoa

Leinua gizonezkoaren lerrotik bakar-bakarrik transmititzen dena. Bakarrik gizonezkoaren lineak du eragina, amarena galtzen delarik.

Segmentazioa

Leinu berri baten banantzea beste baten barnean. Segmentazioak ez du esan nahi beste leinu bat sortzen denik, baizik eta jatorrizko leinuan azpi-leinuak sortzen direla, jatorrizko leinukiedeak izateari utzi gabe.

Poliginia eta poligamia

Gizon batek emakume bat baino gehiagorekin harreman instituzionalizatuta daukanean, hau da, elkarrekin bizi dira eta seme-alabak dituzte, jende guztiak seme alabak bionak direla aitortzen duelarik. Poligamia poliginia modu bat izango litzateke gizon hura emakume haietako bat baino gehiagorekin ezkonduta baldin badago. Beste emakumeak, gizonarekin ezkonduta ez daudenak, ohekideak edo konkubinak dira.

ˁAṣabiyya

Leinu baten kideen artean elkar laguntzeko obligazioa, benetako edo ustezko odol loturetan oinarrituta. Gradualki aplikatzen da (anaien artean, lehengusuen artean, etab.), leinu osoari kohesioa ematen duelarik.

Walà

Adopzio moduko bat, leinukoa odolez partaidea ez dena leinuan sartzeko. Instituzioa islamizatzen zenean, konbertsioa ere eskatzen da, honela leinuarekin batera umma-n ere adoptatua sartzen delarik.

Nomadismoa

Urtean zehar toki finko batean bizi ez den emazte-giza banako talde baten bizimodua. Mugimenduak zirkularrak eta sasoikoak dira, hau da, urtaroen arabera, udako eta neguko bazkalekuen bila. Talde hauen jarduera ekonomiko nagusiak abeltzantza eta bidelapurreria dira.

Umma

Musulman guztiek osatzen duten komunitatea. Muḥammad Profetak fundatu zuen 623an, Medinako Konstituzioa delako dokumentuan, eta bertan musulmanen artean babesteko beharra aldarrikatzen da.

Imām

Islam sunni-aren arabera, Korana ondo ezagutzen duen pertsona, horregatik auzoko komunitateak aukeratzen du aholkulari. Bere irizpidea aholku bat besterik ez da, harengan joaten denak jarraitu diezaioke edo ez, zeren islamaren arabera pertsona guztiak gauza dira Korana ulertzeko.

Islamaren bost zutabeak

- Fedearen aldarrikapena, hau da, Allāh baino beste jaungoikorik ez dagoela eta Muḥammad bere profeta dela onartzea. - Karitatea: limosna - Baraua: Ramaḍān hilabetean egin behar den baraua - Ḥaŷŷ: Mekarako pelegrinazioa. Bizitzan behin egin behar da - Otoitza. Musulmanak bost egin behar du egunean, beti eguzkiaren kokapenaren arabera.

Fitna

Musulmanen arteko gerra. Fitna hitzak zentzu negatibo bat dauka beti, ez baita zilegia: musulman guztiek komunitate islamikoa osatzen dute eta bakean bizi behar dute.

Munduaren zatiketa islamaren arabera

- Dār al-islām: islamaren etxea. Lurraldea zeinetan lege islamikoa indarrean dagoen eta bere agintariak musulmanak diren - Dār al-Ḥarb: gerraren etxea. Lurraldea zeinetan lege islamikoa EZ dagoen. Hori dela eta, musulmanen betebeharra konkistatzea da- → Ŷihād.

Ŷihād

Orokorrean, Jaungoikoaren alde egiten den esfortzua, adibidez mezkita eraikitzeko egiten den lana edo ematen den dirua. Ŷihād kontzeptuaren barruan umma-ren lurraldea hedatzeko egiten den gerra dago. Hasiera batean erasotzailea bazen ere, emandako momentu batean, batez ere XI. mendetik aurrera, defentsibo bihurtu zen, hau da, bere zentzua islamaren mugak defendatzea zen.

Ḏimma

Islamak umma-ren lurraldean bizi diren kristauei ematen dien babesa kristauak izateagatik, beti ere ŷizya ordainduz eta islamaren nagusitasuna aitortu gero. Judutarrek ere babes hau jasotzen dute, hirurek, islamarekin batera, sorrera bera izateagatik. Kutsu erlijiosoa badu ere, praktikan tresna politiko bat da, konkistatutako taldeak, orokorrean kristauak izanda, estatu islamikoaren egituretan sartzeko. Jasotzen duena, hau da, kristaua, ḏimmī-a da.

Ekoizpen-modua

Gizarte baten jarduera ekonomikoa antolatzeko modua ondasunen ekoizpenaren arabera. Bi osagaik baldintzatuta dago: lehenik, ekoizpen indarrek, hau da, banakoen lan-indarra gehi ekoizpen baliabideetan ematen den garapen teknologikoa (tresnak, eraikinak, teknologia, lurra etab.); bigarrenik, ekoizpen harremanek, hau da, ekoizpen-baliabideen jabeen eta langileen arteko harremanek.

Espazioaren jabetze sinbolikoa

Behin botere zehatz batek lurralde batean bizi diren banakoak menperatuta, bere indar armatuaren presentzia ez da beharrezkoa biztanleen sumisioa bermatzeko: nahikoa da bertan bizi diren biztanleek bere boterea sinboloen bidez ikustea. Honen arabera, sinboloa nondik ikusi, boterea han. Erdi aro feudalean, jaunaren boterea hobekien sinbolizatzen duen ikurra gaztelua da. Beraz, gazteluaren ezaugarriak ikusgarritasunak azalduko zituen: toki garai batean kokapena, dorreak, harriaren erabilpena eta abar.

Incastellamento

1973. Urtean Pierre Toubert ikerlariak enuntziatutako teoria. Teoria honen arabera, erdi aroko gazteluak ez ziren eraiki lurraldearen eta biztanleen defentsarako, baizik eta jaun feudalaren menpe zeuden nekazariak hobeto menperatzeko, gazteluaren harresien barnean modu koaktibo batez bilduz. Touberten arabera, nekazarien gaztelu baten harresiaren barnean bilketa koaktiboaren mugimendua XI. mendean agertu zen; beste ikerlari batzuk, bereziki Richard Hodges eta Riccardo Francovich bereziki, VI. mendera atzeratu dute mugimendu hau.

Errebelak

Harresietatik kanpo sortzen diren auzoak, normalean hiriko ateetan. Denborarekin, auzo hauek haien harresi propioa ere izango dute, hiri nagusiak irentsirik geldituz.

Eskuin alboko etzanera

Gorpua ezartzeko modua errito islamikoan. Honen arabera, hildakoa bere eskuineko aldearen gainean jartzen da, Mekara begira.

Nekazal gaztelua (ḥiṣn)

Testuinguru islamikoan, nekazariek eraikitako gaztelua, harresi batek osatuta dago eta bere baitan ez dago egitura arkitektonikorik ezta espazioen hierarkizaziorik.

Entradas relacionadas: