Erromatarren Aurreko Herriak eta Hispaniaren Konkista

Clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,62 KB

Erromatarren Aurreko Herriak Penintsulan (K.a. 218)

Penintsula Iberikoan, K.a. 218. urtean erromatarrak iritsi arte, hiru esparru kultural zeuden, unitate politiko eta muga zehatzik gabe.

Herri Iberiarrak

Mediterraneo ertzean kokaturik zeuden. Ezagunenak Guadalkivirreko Tartesiar-Turdetiarrak ziren. Greziar, feniziar eta kartagotarren eragina zuten, estatu hirietan antolatzen ziren, moneta eta idazkera propioa zuten eta merkatal ekonomia garatua zuten (K.a. VII-II).

Zeltak (K.a. 1000-V)

Mendebaldean eta mesetan kokatuak, kastroetan bizi ziren eta artzain gerlari indoeuroparrak ziren. Burdin metalurgia eta errausketa kutxen kultura ekarri zuten. Zelten eta iberiarren nahastea zeltiberiarrak ziren.

Iparraldeko Indigenak

Iparraldean, beren ezaugarriak gorde zituzten indigenak (galaikoak, asturiarrak, kantabroak, baskoiak) zeuden. Extremaduran lusitaniarrak.

Baskoak

Aurre-historiako herria, erromatarrek izendatua. Nafarroa, Oiartzun eta Jakaraino, eta Errioxa eta Zaragozako zati bana hartzen zituen.

Bereizketa bat zegoen:

  • Iparraldean (saltus): klanetan zeuden, brontze aroko bizimoldeekin: iraupeneko nekazaritza eta abeltzaintza, metalurgia, herrixka eta kastroetan bizi ziren, eta truke bidezko merkataritza erabiltzen zuten.
  • Hegoaldean (ager): nekazariak ziren, hiri harresituetan bizi ziren, merkataritzan aritzen ziren eta beste herrien ekarpenetara azkar zabaldu ziren.

Mendebaldeko Pirinioetako bi aldeetako herri errotuekin anaitasun handia zuten, ohitura, bizimodu eta hizkuntza amankomunekin. Naturarekin lotutako hainbat jainko gurtzen zituzten, monumentu megalitoen ehorzketa erabiltzen zuten eta euskararen antzinako molde bat solasten zuten.

Hispaniaren Konkista Erromatarra (K.a. 219-218)

Penintsularen bereganatze prozesua hiru fasetan eman zen.

  1. Lehenengo fasea: Hanibalek Sagunto (Erromaren herri aliatua) hartu ondoren, Ebroko hitzarmena hautsiz, Bigarren Gerra Punikoa hasi zen eta armada erromatarrak (Eszipionek zuzendua) Carthago Nova hartu zuen. Guadalkivirren haranetik kartaginenseak kanporatu zituzten eta Hispania Citerior eta Ulteriorren banatu zen.
  2. Bigarren fasea: Barruko eta iparraldeko konkista eman zen, nekagarriagoa, zeltiberiar eta lusitaniarrek aurre egin baitzieten. Orduan Balear irlak ere hartu zituzten. Erromako Errepublika garaiko liskarrek ere eragin zuten (Mario-Sila, Ponpeio-Sertorio).
  3. Azkenik: Augusto enperadorearen garaian, asturiar eta kantauriar herriak eta azken eremu independenteak bortizki menderatu zituzten, Pax Romanara iritsiz.

Erromatar Probintziak

Erromatarrek konkistatutako lurrak bere erara moldatzen zituzten, eta administrazio politiko-soziala garaiaren arabera aldatzen zen.

  • Errepublika garaian: bi probintzia zeuden: Hispania Citerior (ipar eta ekialdea, Kartagoraino) eta Ulterior (hegoaldea).
  • Inperio hasieran: Octavio Augustok Hispania osoa konkistatu eta hiru probintziatan banatu zuen: Tarraconensis (Citerior), Baetica eta Lusitania (Ulterior banatuta). Vespasianok “Ius Latii” (denak erromatarrak) hedatu zuen.
  • Dioklezianoren garaian: Diozesis batean, 6 probintzia banatu ziren: Galaezia, Tarraconensis, Carthaginensis, Baetica, Lusitania, Balearica eta Afrikako Mauritania Tingitania gehitu zen. Gobernadoreek enperadorearen izenean probintziak zuzentzen zituzten, eta probintziak “conventus”-etan antolatzen ziren.

Entradas relacionadas: