Eskola Praktikak: Hausnarketa eta Unitate Didaktikoa
Clasificado en Ciencias sociales
Escrito el en vasco con un tamaño de 47,61 KB
AURKIBIDEA:
- SARRERA 1-3
- UNITATE DIDAKTIKOA 4-17
- ESPERIENTZIAREN GAINEKO HAUSNARKETA ETA BALORAZIOA 18-19
Aurretiko prestakuntza, jarraipen-mintegiak eta izandako eginkizuna ebaluatzen.
- Irakaskuntza-prozesua ebaluatzen (erabaki zuzenak, akatsak, kontraesanak).
- Garapen pertsonalaren eta profesionalaren gaineko itxaropenak bete ahal dira?
- BIBLIOGRAFIA 20
- ERANSKINAK 21-
Irudiak
Erabilitako hainbat dokumentu
- SARRERA
Zurriola ikastola, batxillerrerarte bertan egon ondoren, ikasle izatetik irakasle izatera pasatu naiz. Oraingo honetan ordea, justu kontrako ikuspuntutik aztertuta, txikitan ulertzen ez nituen irakasleen erabakien oinarri eta zergatiak ulertuko ditudalakoan nago.
Kontzertatua den neurrian, testuinguru sozioekonomikoa erdi altua duen ikastolan oraindik ere giro euskalduna dirau, bai ikasle eta baita irakasleen artean ere. Aldioro hari dira hainbat ekintza txikiekin euskararen erabilera bultzatu nahian eta hor garbi ikusten da ikastolak duen D ereduaren sena. Aipatutako harreman horiek euskaraz izateaz gain, estuak ere badirela esan daiteke. Irakasle gelan zein eskolako pasilloetan haienganako errespetua eta bereziki laguntasuna igartzen da. Atari garaietan, hau da, haien denbora libreetan batu egiten dira eskolako hainbat kontu koordinatu eta hobetzeko asmoz. Beraz gehienengan, eta esan beharra daukat, gazteengan bereziki, konpromisoa da goraipatu daitekeen aspektuetako bat.
Eskolan martxan dagoen proiektua Txanela da eta talde kooperatiba zein lankidetza helburu duen eñean, lehen hezkuntzako ikasgeletan metodologia edo irakats teknika ezberdinak erabiltzen dituzte ikasgaiak aurrera eramateko:
1,2,4: Talde kooperaziorako erabiltzen duten teknika da. Ikasgeletan launaka eserita daudelarik, lehenengo bakarka egin behar dute proposatutako ariketa. Ondoren binaka ondokoarekin kontrastatu behar dute eta behar dena zuzendu edo bete. Azkenik parean duten bikotearekin, lau direlarik, erantzun guztiak bateratu behar dituzte.
Arkatzak mahira: Ikasgela barruan idatzi behar den edozein ariketa burutzen hari direla amaiera emateko irakasleak “arkatzak mahira” esan, eta denek 4mailak elkartzen diren tokian arkatzak utzi behar dituzte segituan. Batez ere bukatu ez dutenentzako zuzenduta dago, egindakoa dagoen bezala uzteko eta irakasleari atentzioa jarriko diotela bermatzeko.
- Orri birakaria: Taldean egin beharreko ariketetan, denen parte hartzea ziurtatzeko eta txandak zein protagonismoa banatuta egoteko, orri bakarrean idatzi behar dute. Orduan taldekide bakoitzak ideia bat idatzi eta orria ondoan dagoenari pasako dio.
- Pilota magikoa: Hitz egiteko txandak errespetatzeko badute txikiparketako pilota txiki bat eta horrekin hasiko da irakaslea hizketan. Ondoren hitz egin nahi duten ikasleek eskua altxa eta irakasleak erabakiko du nork hitz egingo duen pilota ikasleari pasatuz. Jakina da haurrek badakitela pilota eduki ezean ezin dutela hitz egin.
- Txalo errepikapena: Hizketan daudenean eta irakasleak txanda nahi duenean berak bi txalo emango ditu. Ondoren entzun duten ikasleek beste bi egingo dituzte. Jarraian irakasleak beste bi, entzuten duten ikasleen kopurua handitzen doan eñean gehiagok errepikatuko dutelarik. Horrela denek isildu eta txaloen errepikapena egin arte.
- Esku keinua: Hizketan daudenean eta irakasleak txanda nahi duenean, besoa altxa eta eskuan “ondo keinua” egiten du isilik dagoela. Horren ondoren ikasleak hori ikusten duten eñean badakite isilik egon behar dutela eta mezua jasota dagoela erakusteko, ikusi ahala haiek ere keinua kopiatu behar dute.
Lehen hezkuntzari dagokionez orduan, lehen bi zikloak Ategorrieta izeneko eraikuntzan ezartzen dira eta han igarotzen dut denbora gehiena. 5. eta 6. mailakoak ordea, oinez 10-15 minututara dagoen eta Hurra izena duen eraikuntzan burutzen dituzte ikasketak eta baita Gorputz Hezkuntzako saioak ere.
Gure praktiketan Gorputz Hezkuntzan zentratzen garenez nabaria da guretzako ikasgai garrantzitsua dela. Baina berdina ahal da eskolak berak ematen dion garrantzia? Zoritxarrez bizitakoak, instalakuntzak, eta material eskasak okerrenenaren gainean jartzen gaitu. Ikastola handitzen joan den eñean ikasle kopurua nabari hazi da eta kirol, psikomotrizitate eta aisialdirako eremuak murriztu dira gure irakasgaiaren kalterako. Gainontzeko irakasleek ere GH-arekiko jarrera ezkorra ez duten arre, nahiko pasibo agertzen dira ikasgaiarekiko inolako kezka edo kuriositatea erakutsi gabe. Baina beste zentzu batean irakasleek duten gorputz hezkuntzarekiko ikuspegia nahiko altua dela nabaritu dut. Izan ere, haurrek ikasgelatik kanpo dituzten jarreren inguruan, harremanetan nola dabiltzan … jakiteko balio dielako. Beraz ikasleen inguruan dituzten ezagupenak beste eremu batzuetan ere zabaltzeko edo garatzeko balio diela jakin badakite. Gainera jarraipen bileretan ikasgelatik kanpo lan egiten duten irakasleak egotea nahiago dutela plazaratu didate. Azken finean gelan irakasle desberdinekin lantzen dituztenen datuek (ingelesekoarenak adibidez) ez diete harridura handirik eragingo oinarria berdina dutelako. Gorputz hezkuntza, musika eta antzerkiko irakasleen informazioa ordea, mami gehiago edukiko duela pentsatzen dute.
Azkenik gehigarri moduan hainbat osasunaren inguruko jarrerak aipatzea interesgarri ikuste dut. Esanguratsuena elikaduraren arloari lotuta dago, jangelako janariari bereziki. Han bertan egiten dute jatekoa leku askotan ikusgai den aldez aurretik egindako janaria erabat baztertuz eta ez dago esan beharrik menua ere orekatua dela. Gaixotzea ekiditeko aldiz, berokiak jaisten dituztela ziurtatzen dira tutoreak eta eguerdiko arduradunak ere. Bukatzeko arriskuari aurre egin nahian, haien gurasoak edo familiarrak iritsi eta irakasleak berak ikusi arte ez zaie eskolako atetik ateratzen uzten. Azken hau urte honetan bertan ezarri dute eta egungo gizarteko kezka berrien aurrean sortutako irtenbidea dela argi dago.
Aurreko urtean Argentinan egondakoa naiz eta bertan gauza oso desberdinak bizi nituen. Hango eskolak San Ignacio zuen izena eta pribatua zen. Izenak imajinatzera ematen duen bezala, erlijiosoa zen eta uniformea jantzita zeramaten bai ikasle eta bai irakasleek. Nik ez dut ideologia hori bat ere konpartitzen baino aukeratzerik ez genuenez eta zuzenean praktikak egiteko eskola inposatu zigutenez, beste aukerarik ez genuen izan. Gainera bai tatuaje eta bai pircingak debekatuak zituzten baita irakasleek ere, beraz dena ondo ezkutuan eramatea tokatu zitzaidan. Erlijioa aipatu dudala, komentatzekoa da nola goizetan beti “padre nuestro”-a kantarazten zieten eta baita nola batzuetan eskolako pastorak bibliako pasarte txikiren bat irakurtzen zuen. Ideologia aldetik ere oso nazionalistak ziren Argentina osoan bezala eta klaseak bukatzerakoan Argentinako himnoa abesten zuten ilaran zuzen zeudelarik, besoak atzean zituztelarik eta banderari begira zeudelarik. Irakasleei “Seño” edo “Señorita” deitzen zieten eta eragiten zieten kontrola edo beldur hori horrenbestekoa zen non oso gutxirekin zuzendariarenera bidaltzen zieten.
Gorputz hezkuntzari dagokionean ere nahiko harritu nintzen. Izan ere kexaka nabilen Zurriolako ikastolarekin konparatuta, hemen lasai asko 8aldiz handiagoa dute erabiltzeko gunea, eta hori han ez zuten eta Zurriolak baduen psikomotrizitate gela kontatu gabe … Baino leku urriaz gain, bazegoen bereziki harritu eta egia esan kezkatu ninduena, lehen hezkuntzako lehen bi zikloak bete beharreko zerbait. Eskola barruan zeudela arau bezala zera zuten, nahiz eta atari garaia izan, ezin zuten korrikarik egin min hartu ez zezaten! Niri ulertezina egin zitzaidan arau horrek kalte nabaria dakarrenaren ustea dut eta bazuten haien osasun kontuekin lagungarri ez zuten beste gauza bat, kioskoa. Izan ere, eskola barruan bazutela kiosko moduko bat non janari industriala zen nagusi, pizza zatiak eta edozein motatako txokolatinak saltzen zituztelarik.
Beraz, niri pertsonalki bizipen horrek guk daukaguna gehiago baloratzera eraman nau. Haurrak beraien haurtzaroan jolas eta nolabaiteko aisialdi askatasuna behintzat beharrezkoa dela uste dut, gutxienez aldez aurretik ez hazteko, hau da, ume helduak izan ez daitezen. Horrek luzaroan hainbat arazo psikologiko ekar ditzakeela uste dut, eta agian nire ustea frogatzeko ikusgai dugu nola han horrenbeste psikologo dauden eta pertsona gehienak joaten diren. Baino haien alde aipatzekoa da intelektualki ez dakit zorroztasunagatik izango den edo gauzak buruz ikasteagatik (himno, erlijioko gauzak …), baino ezagutza aldetik haiek jakinduria handiagoa dutela, batez ere kultura jenerala. Gaitasun aldetik urte bat eramaten digutela esango nuke, gure hezkuntzarekin denborarekin harrapatzera iristen garen arren.
- UNITATE DIDAKTIKOA
UNITATE DIDAKTIKOA
OREKAREKIN JOLASTUZ
Aurkibidea:
- Gaia
- Testuingurua 1
- Helburuak 1
- Gaitasunak 2
- Hezkuntza gaitasun orokorrak
- Oinarrizko gaitasunak
- Gh-ko gaitasunak
- Edukiak 5
- Metodologia 6
- Saioak 7
- 1.saioa
- 2.saioa
- 3.saioa
- Ebaluazioa 11
- Ebaluazio irizpideak
- Lorpen adierazleak
- Ebaluazio tresnak
- Gaia: Orekaren pertzepzioa
- Testuingurua:
Taldea: 4. maila
Saio kopurua: 3
Noiz hasi: Urtarrilak 5 astetik, 19ko astera.
Justifikazioa: Maila hauekin burututako azkeneko unitate didaktikoa “hartu, jaurti eta bota” izan denez, material eta baloiak ezinbestekoak izango ez dituen unitate didaktiko bat proposatuko dut. Eskolan dauden espazio eta material eskasen aurrean burututako planteamendu bezala aurkeztu nahiko nuke nire esku hartze hau. Azkenik, duten adinarekin koordinazio orokorra lantzeko oso baliagarria izan daitekeela ikusten dut.
Programazioa: Ordubeteko saioak izaten dira eta espazioa erabat mugatu egiten da euria egiten duen edo ez alderatuta, aterpetik kanpo dagoen espazio zabalena, futboleko zelaiak erabiltzerik ez bait dago. Horietan, 15metro zabal eta 35 metro luze dituen arkupeak daude erabiltzeko, baino hauek erdian zutabeak dituzte oztopatzen. Bestela, salto gela edo psikomotrizitate gela deiturikoa dago baino beste talderen batek antzerki ez duenean bakarrik erabili daiteke.
- Helburuak:
- Parte hartze ez behartua, inplikazio propioa, mugimen-gaitasuna hobetzeko interesa izatea eta gogoak edukitzea
- Oreka estatiko zein dinamikoa hobetzea
- Apoyo desberdinekin lan eginez oreka lantzea
- Oinarriaren altuera eta egonkortasuna aldatuz oreka lantzea
- Borroka eta oposaketa akziodun jokoak burutzea gainontzekoaren desoreka bilatuz
- Propiozepzioarekin jolastuz oreka mantentzea
- Desorekara bideratutako ekintzak burutzea berriro ere oreka bilatzeko
- Abileziak burutzeko gorputza nola erabiltzearen teknika bereganatzea eta ahal den neurrian praktikan jartzen jakitea
- Arauak, proposatutako ekintzak eta hauetan lortutako erantzunak onartzen jakin
- Norbanakoaren trebetasun-mailetan dauden aldeak onartzea
- Gainontzeko taldekideen ekintza eta jarrerak baloratu eta errespetatzea.
- Lankidetza sustatu, jokoak gainontzekoekin parte hartzeko bide bezala baloratzen dutelarik, laguntza eta kolaborazioa erlazioak bilatuz.
- Gaitasunak:
- Hezkuntza gaitasun orokorrak:
- “Arduraz eta autonomiaz bizitzen ikastea, eta, zehazki, nork bere burua ezagutzen ikastea, norberaren buru-osasuna eta osasun fisikoa zaintzen ikastea eta ohitura osasuntsuak hartzea. Izadiaz eta natura-baliabideez arduraz gozatzen ikastea, gizadi osoaren eta egungo nahiz geroko belaunaldien ondarea diren aldetik.” Konpetentzia sozial eta herritartasunekoa garatzen ikasten da, mundu fisikoarekin ezagutza eta elkarbizitza lantzen den bitartean. Horrela ezagutu, aurkitu, errespetatu… bezalako destrezak garatuz, hau da, edozein egoeratan irtenbideak aurkitzeko baliabideak bilatuko dituzte.
- “Ikasten eta pentsatzen ikastea, eta informazioa interpretatzea, sortzea eta ebaluatzea. Erabakiak hartzen eta arazoak konpontzen ikastea, ikasteko eta lan egiteko ohiturak eta ikasteko estrategiak eskuratzea, eta jakintza zientifikoko eta matematikoko metodoak aplikatzen ikastea, jakintza teorikoaren eta praktikoaren alorrek planteatzen dituzten arazoak identifikatzeko eta konpontzeko.” Oinarrizko gaitasunetan dauden ikasten ikasteko gaitasuna , gizarte eta herritartasunerako gaitasuna eta norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasunekin elkarloturik dago. Horrela, kooperazio eta norberarenganako zein bestearekiko errespetua bezalako gaitasunak landuko dira. Arrazonamendu logikorako gaitasuna ere garatzen da, mugimenduen funtzionamendua eta gertatu daiteken arazoak identifikatzeko zein konpontzeko beharrezkoa izango dena.
- “Komunikabideak eta informazioko eta komunikazioko teknologiak irizpide kritikoz erabiltzen eta interpretatzen ikastea. Irizpide hori bera jarraitu behar dute ikasleek hizkuntza artistikoarekin, musika-adierazpenarekin eta gorputzaren, plastikaren eta ikusizko alorraren adierazpenekin.” Telebistatik horren errez diruditen hainbat ekintzek benetan dakartzaten esfortzua erakutxi nahi da, hórrela horien balorazio positivo bat lortzeko asmoz.
- “Elkarrekin bizitzen ikastea, eta, berariaz, harreman positiboak izaten eta, gatazka-egoeretan, elkarrizketara eta negoziaziora jotzen ikastea. Halaber, gogoz eta demokratikoki parte hartzen ikastea, lankidetzan jarduten eta taldean lan egiten ikastea, eta aniztasuna errespetatzen ikastea.” Hau ere gizarte eta herritartasunerako gaitasunarekin zuzenki lotuta dago, errespetua, integrazioa eta harremanen destrezak baloratzera iritsi behar direlarik.
- “Pertsona gisa garatzen ikastea, norbera izanda, eta emozio negatiboak kontrolatzea eta nork bere burua modu positiboan eta errealistan balioestea. Pertsona autonomoa izatea, norberak hartutako erabakien ardura hartzea, eta printzipio etikoei jarraitzea.” Norberaren autonomiarako eta ekimenerako oinarrizko gaitasunekin bat dator, autokonfidantza eta autokontrola eta autoestimua bezalakoak landuko direlarik.
- “Egiten eta ekiten ikastea, erabakiak eta ardurak hartzeko ekimena izatea, esfortzua eta zailtasunak gainditzeko ahalegina balioestea, eta ekintzailea izatea, bizitzaren alor guztietan.” Gizarte eta herritartasunerako gaitasuna landua izango da gainontzekoekiko elkar harremana gertatzen delako aipatutako zailtasunak gainditzerako orduan eta baita ikasten ikasteko gaitasuna haienganako ezagutza irtenbideetarako oinarria izango delako. Baina batez ere norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasunarekin bat dator.
- Oinarrizko gaitasunak:
- Zientzia eta osasun kulturarako gaitasuna. Bertan gainontzekoekiko elkar harremana bermatua izango da haien habileziak erakutsi nahiean eta aldi berean hori egin ahal izateko lehenago autonomía landuz oreka kontrolatzen sahiatu beharko dira. Noski aurrera ateratzeko ekimena ezinbestekoa den einean, espazioaren ezagupena eta hautematea ere emango da. Haien gorputza denez erabilitzen duten tresna, hau espazioan zehar erabiliz, haien aukera motrizak hobetzen joango dira, gorputz hezkuntzaren bidez haien gorputzaren inguruko jarrera eta ohitura desberdinak garatuz.
- Ikasten ikasteko gaitasuna. Haienganako ezagutza dutelarik, eta haien limite eta aukerak jakinda, norberak berarentzako ariketa fisiko egokia aukeratzen ikasiko du. Horrek bere bidean, autokonfidantza eta aldi berean autoestimua landuko ditu, ekintzak behin eta berriro aritu ondoren ikasiko duten bitartean.
6) Gizarte eta herritartasunerako gaitasuna. Elkarlan zein elkarbizitzan, besteenganako erlazioa, kooperazioa, errespetua… bezalako abilezia sozialak garatuko dituzte. Horrek arazoen aurrean ere haiek modu konstruktiboan lortutako irtenbideak garatzea ere bilatuko da. Azkenik, behar izan ezkero, bereizkeria, konparazioak, arrazakeria... bezalako kontzeptuak landuko dira zeharka bada ere.
7) Giza eta arte-kulturarako gaitasuna. Gimnasian zentratuko ez geran arren, nolabait elkarloturiko gaia denez, aipatua izango da ziur asko (ikasgelan askok gimnasia erritmikoa egiten dutelsako) eta bertan kutsu artistikoa landuko da, haien gustu, ireia, sentimentu, faktore estetikoak… ezagutzera eramango dituztelarik. Horrek besteen iritziak errespetaraztera eramango ditu ikasleak, iritzi eta ideien barietateak giroa aberastuko dutelarik.
8) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna. Proposatutako ariketak modu autonomoan lantzeko bultzatzerakoan landuko da.
- GH-koak:
- “Norberaren gorputzaren hautemate- eta mugimen-aukerak aztertzea eta gauzatzea, nork bere buruan arreta jartzeko eta konfiantza hartzeko; horrela, norbera ongi sentitzea onuragarria izango da osasunerako.” Norberaren osasuna eta ingurukoena ez kaltetzeko ohitura egokiak garatzen lagunduko du. Horrekin batera denbora librearen erabileran ariketa fisikoa egitea bultzatuko da.
- “Sarri, aldizka eta neurrian egiten den jarduera fisikoaren balorazio positiboa egitea, nork bere buruarekiko eta beste pertsonekiko jarrera arduratsua adierazteko; horrez gainera, jarduera fisikoak, higieneak, elikadurak eta jarrera-ohiturek osasunean zer-nolako ondorioak dituzten jakitea.” Aurrekoak bezala ohitura osasuntsuak bultzatu nahi ditu baino oraingoan kaltegarriak direnengandik urrundu nahiean.
- “Trebetasun eta ahalmen fisikoak garatzea, oinarrizko mugimen-trebetasunak haurren bilakaera-prozesuari jarraiki gara daitezen; horretarako, ekintza-jokoak egingo dira.” Haurren koordinazioan lagungarria izango da oreka ariketak lantzea. Horrela haien gorputza gehiago menpenperatzera iritsiko direlarik.
- “Arazo motorrak konpontzeko eta, jarduera fisikoak, kirol-jarduerak eta jarduera artistikoak eta espresiokoak egitean, eraginkortasunez eta autonomiaz jarduteko printzipioak eta arauak eskuratzea, aukeratzea eta aplikatzea; horrez gainera, egindako ahalegina erregulatu, neurtu eta baloratu egingo da, eta norberaren aukeren eta zeregin-jatorriaren araberako autoeskaeramailara iritsiko da.” Mundu fisikoarekin ezagutza eta ekimena bezalakoak garatuz hau landutko dute. Azken finean bizitza errealean aurkituko dituzten trabei aurre egiteko autonomía eta segurtasuna garatzen lagunduko diote.
- Jarduera fisikoetan parte hartzea, jokabide-estrategiak eskuratzeko; estrategia horien bidez, gainerakoekin harreman orekatuak eta eraikitzaileak egin ahal izango dira eta, horrez gainera, aisialdi-denbora topaketarako gune bihurtuko da.” Bazterkeriazko jarrerak ekidin behar ditugu ikasleak arau eta aldaeren aldaketetan proposatzen bultzatuz eta horrela haiek lortutako adostasuna bilatuz. Gainera, horrek arauak modu hobean beteak izatera lagunduko digu.
- Edukiak:
- Objekturik gabeko oreka
- Oreka estatiko eta dinamikoa
- Oreka estatikoa mantentzea dakartzaten ekintzak burutzea
- Oreka eta desoreka akzioen ekintzak burutzea
- Apoyo, oinarri edo plano desberdinetan oreka dinamikoa bultzatzen duten jokoen praktika
- Objektuekin zein beste lagunekin landutako oreka
- Borroka eta oposaketa akziodun jokoen burutzea
- Karrera eta obstakulu txikien saltoak (erorketa ondoren oreka bilatzeko) barneraturik dituzten ekintzen praktika
- Oreka-desorekaren nozioak ezagutu
- Higiene posturalaren kontzeptuak barneratzea
- Proposatutako ekintzetan mina ez hartzeko gorputz jarrera egokiak ezagutu
- Oreka lantzen duela sistema motorra kontrolatzea eta gorputza menderatzea.
- Norberaren gorputzaren eta gainerako pertsonen gorputzaren errealitatea balioestea eta onartzea.
- Gainontzeko kideek jarrera eta ekintzen balorazioa eta errespetua
- Arauen jolasen eta hauen erantzunen onarpena
- Metodologia:
Ekintza eta joko guztien zergatia eta hauen funtzioa jakin dezaten bilatzen da (zertarako). Horretan lagundu dezan, metodología parte hartzaile eta aktibo bat erabiliko dugu, dibertsitatea aztertuz inolako estereotipo sexistarik erakutsi gabe. Gehien bat jokoa izango da ikaskuntza bidea horrela kooperazio, sozializaio eta parte hartzea bultzatzeko.
Eginkizunen banaketak egingo dira hórrela haiei garrantzia eta arrakasta aukera emateko. Horrela ere autonomía bilatuko da eta haien arteko gatazkak denen artean konpontzea bilatuko da.
Burutu beharreko zeregin edo jolasak hitzez aurkeztuak izango dira, azalpena ahalik eta zehatz eta argien egitea bilatu nahi da, oso luzea gerta ez dadin. Dena den, informazio banaketa honetan zein helburu lortu nahi diren zehaztuak izango dira, baino ez horiek lortzeko zehin ekintza burutu behar dituzten. Kooperazioa errespetua eta sozializazioa lortzeko aldiz, taldekatzeak egingo dira, zein ekintza landuko denaren arabera gehiago edo gutxiago elkartuz. Taldeak batzuetan homogeneoak, besteetan heterogeneoak, erakusten duten motibazioaren arabera, haien nahien arabera…egingo dira. Beste batzuetan denek batera egingo dituzte beroketa batzuetan esaterako, aldiz besteetan bikoteka ezarriko dira.
Irakasleari dagokionean hainbat duda edo beharretarako bakarrik egingo ditu agerraldiak. Izan ere, kanpotik gidatuko duelako lana, dena den, interakzio sozioafektiboak oso ugariak eta aldiorokoak izango dira. Azkenik materiala aldez aurretik aterata egongo da eta aldiz jasotzerakoan ikasleek eta zehaztutako arduradunek lagunduko dute.
- Saioak:
1.SAIOA | |
Materiala: | Konoak (harrapatzailea nor den ikusaraziko dutenak) |
Helburuak: | Oreka estetikoa ezagutu eta esperimentatzea. Borroka eta oposaketa akziodun jokoan kanpo estimuluak (bultzadak) aurreikusi eta ahal den neurrian ekidin oreka mantendu ahal izateko eta aldi berean bestearen desoreka bilatzeko. Berroreka ezagutu eta esperimentatzea. |
1zatia: BEROKETA | Bikoteka ipini behar dira eta hor bat izango da postura desberdinak jartzen dituen manikia eta parekoa bera imitatzen duen ispilua. Gidari den pertsonaren helburua, bikotearen desoreka bilatzea da. Desorekatzen den hori izango da gero bestea gidatzen duen manikia. |
2zatia: ZATI NAGUSIA | “Oilo borrokak” (Bikoteka eta bikotez aldatzen joango dira aldioro nahi dutena desafiatuz)
“Comecocos” (zelaiko marretatik) aldioro korrika egiteko modu desberdinak proposatuz jolasten daudela egin behar dituztelarik:
|
3zatia: LASAITZE ALDIA | 5nakako errelebo laburrak. Oreka dinamikoarekin hasteko intentzioarekin, dena den, oraindik ere haien gorputza ez den inolako materialik erabili gabe (hanka bakarrean zati batean, gero guztiz makurturik errusiarren dantzetan bezala, etzanda daudela lurretik birak emanaz, ahalik eta salto luzeenak ematen hanka bakarrean eroriaz…) |
2.SAIOA | |
Materiala: | 5 banku suediar 5 uztail Kono multzoa |
Helburuak: | Kanpo estimulo baten ondoren (mareoa) kontrola ahalik eta azkarren bereganatzea. Altueretan eta oinarri desberdinetan burututako oreka esperimentatzea. Oreka dinamikoa ezagutu eta esperimentatzea. |
1zatia: BEROKETA | “Mareoa kontrolatzen”. Bikoteka daudelarik, etzanda buruz behera baten burua bestearen aurka parean, eskutik hartu eta aipatutako helmugaraino iritxi behar dira eta ahalik eta azkarren zutitu estatua modua hartu estatiko gelditzen saiatuz. |
2zatia: ZATI NAGUSIA | ZIRKUITOAK. 5ikasleko 5taldetan (psikomotrizitate gelan egitekotan espazio urriagatik 8ko 3talde eta txandaka) ipiniko ditut nexka mutilak nahastuz. Bakoitzak balietate ezberdinak dituen zirkuito bat edukiko du eta nik esaterakoan talde bakoitza urrengo zirkuitora pasako da guztietatik igaro izan arte. 1zirkuitoa: Banku suediarreren gainetik pasa, behean dagoen uztailera saltatu eta lurrean dauden konoen segida bi hankak elkarrekin dituztela saltoka joan behar dira helmugara iritxi arte. Ondoren eskubiko aldetik itzuli behar dira atzeraka korrika eginez. 2zirkuitoa: Banku suediarraren gainetik pasa baino pausua ematerakoan pisua duen hankaren justu aurrean pegatuta utzi (“urrea zilarra”egiten dutenean bezala). Hortik jeisteko, hanka bakarrean eroriaz eta oreka mantenduaz egin behar dute salto, segundu batean besoak igotzen dituztelarik gai izan direla erakusteko. Ondoren lurrean dagoen sokaren gainetik Joan behar dira hau jarraituaz puntetan ibiltzen dauden bitartean. Itzultzeko eskubiko aldetik bere buruari bueltak ematen duen bitartean bere ilarara iritxi arte. 3zirkuitoa: Banku suediarraren azpitik pasa, ondoren hanka bakarrean saltatuz bukaeran dagoen konora arte, horri buelta eman eta itzultzeko eskubi aldetik beste hankaren gainean atzeraka doala ilarara itzuli behar da. 4zirkuitoa: Lateralki banku suediarraren gainetik pasa, makurturik kuklilletan bukaerarako konoraino iritxi eta bueltan ahalik eta salto luzeenak emanaz ilarara iritxi arte eskubiko aldetik. 5zirkuitoa: Lau hanketan banku suediarraren gainetik igaro, atzeraka oinez doazen bitartean konoekin markatutako zirkuitoa jarraitu eta itzultzeko eskuineko aldetik, pareta ukituz doala begiak itxita lagunak ilarak dauden altueraraino iritxi. |
3zatia: LASAITZE ALDIA | “Bankuetan jolasten”. Dauden 5 taldeak mantenduz, talde bakoitza dagoen zirkuitoaren banku suediarren gainean igoko da, 5kideak goian batera daudelarik. Orduan nik esaterakoan antolamendu desberdinak egin beharko dituzte. Lortzerakoan isilik daudela denak batera besoak altxa behar dituzte bukatu dutelaren adierazle eta dena ondo badago puntu bat lortuko dute. Bukaeran puntu gehien duen taldea lehena izango da ura edatera joaten. Banku suediarrak paraleloki ilaran jarririk eta haurrak edozein ordenean bertan igo direlarik hasiko dira aginduak: -Altueraren arabera baxuenetik altuenera. -Gelako zenbaki bajuenetik altuenera nahiz eta orden jarraiean ez egon. -Zaharrenetik gazteenera. -Anai kopuruen arabera. -Oraingoan alderantziz, altuenetik baxuenera. -Oinetako tailaren arabera. |
3.SAIOA | |
Materiala: | 6koltxoneta (gutxienez, bikoitza badago segurtasuna bermatzeko egokiagoa litzake) 25baloi desberdin Globoak30 |
Helburuak: | Oinarri desberdinetako oreka ezagutu eta menperatzea objetu bat hartu beharraren kanpo estimulua kontrolatuz. Abilezia ezberdinak lantzea Objetuekiko orekaren kontrola |
1zatia: BEROKETA | Bikoteka oreka estatikoa mantentzen edo berriro lortzen sahiatuko dira ezegonkortasuna bermatzen duen koltxoneta baten gainean. Beraz oinarri gune desberdinak landuz, bikoteko baloi bana edukiko dute. Parekoari baloia poliki baino gorputzetik urrun pasatzea izango da helburua, nolabaiteko desoreka eraginez baino berriro errekuperatzeko aukera edukitzeko asmoz . Aldaerak (beti aurreko aldaera mantenduz bestea gehituko delarik): -Bi hankak elkarturik -Behekaldera pasatuz -Beso bakarrarekin jasoaz -Hanka baten gainean -Hanka bakarraren gainean eta gainera puntetan |
2zatia: ZATI NAGUSIA | Norberaren gorputza kontrolatzen jarraitu beharko dute. “Globoak ezin du lurra ukitu”. Talde txikietan globoek lurra ez ukitzen sahiatu beharko dute haien arteko komunikazio eta lankidetzarekin. Geroz eta globo gehiago gehituaz joango dira. Geroago talde txikiak batzen joango dira, azkenik talde bakarra egonaz. Abileziak lantzen. Berriro gorputzaren kontrola lantzeko abilezia ariketak egingo dituzte. -Txiribueltak -Hausartzen denak pinoa -Pinoa buruarekin -Zubia/harmiarma (lau estremidadeetan pisua aguantatu gorputza goraka begira dagoela) |
3zatia: LASAITZE ALDIA | “Baloia menperatzen”. Gorputzaren oreka kontrolpean dutela, banaka, falta diren baloi kopurua banatu ondoren, norberak baloiekin oreka ariketa desberdinak burutu behar ditu materialen oreka kontrola landuz. -Eskua plano dutela -Kontrola duten kontrako eskuarekin -Eskuaren kanpokaldeko aldean mantenduz -Beso aurrearekin -Hankaren gainean mantenduz (tokerik egin gabe) -Buruaren gainean |
- Ebaluazioa:
- Ebaluazio irizpideak:
- Oreka estatiko eta dinamikoak ezagutu eta garatzen ditu
- Oreka beharrezkoa duten egoerak antzematen ditu
- Orekarekin zerikusia duten oinarrizko abilezia eta destrezak hobetu ditu
- Postura egokitzeko gaitasuna hobetu du
- Oreka kontrolatzen du desoreka egoeren ondoren
- Objetu desberdinak orekan jartzen ditu esandako bere gorputz ataletan.
- Desorekaren ondorengo oreka lortzen du oinarri edo basea murriztu, egonkortasuna txikitu eta grabitate zentroa altutu arren.
- Denbora baino batez ere espazioaren arabera ea eskatutako gorputz-mugimenduak egokitzen dituen.
- Maiztasuna, lekua eta modua aldatzeko eskatuz, mugitzen eta saltatzen dakien.
- Ikusmen sekuentziak errepikatzen dituen.
- Ea joko-arauak errespetatzen dituen, eta beraz galtzen eta irabazten dakien.
- Jolasetan eta kirol-jardueretan parte hartzea duen.
- Jolasetan guztiz inplikatzen den.
- Proposatutako jardueretan, norbanakoaren ezaugarri fisikoetan dauden desberdintasunak onartzen ditu.
- Proposatutako jarduerak, joko-arauak eta beste ikaskideak errespetatzen ditu.
- Ea ikaskideekin behar bezalako harremanetan aritzen den jolasten ari denean.
- Ea hartzen duen parte eztabaidetan, eta ea errespetatzen duen gainerakoen irizpidea, bere iritzia agertzeaz gain.
- Ea zaintzen dituen osasun- eta higiene-ohiturak jarduera fisikoa egitean.
- Lorpen adierazleak:
- Oreka estatiko eta dinamikoak ezagutu eta garatzen ditu.
- Ekintza eta jokoetan parte hartzen du gainontzeko ikasleekin harreman egokia lortuz.
- Desorekaren ondorengo oreka lortzen du oinarri edo basea murriztu, egonkortasuna txikitu eta grabitate zentroa altutu arren.
- Postura egokitzeko gaitasuna hobetu du.
- Orekarekin zerikusia duten oinarrizko abilezia eta destrezak hobetu ditu.
- Eskatzen diotenean, objetu desberdinak esandako bere gorputz ataletan orekan jartzen ditu.
- Ebaluazio tresnak:
Behaketa.
Jarraipenezkoa eta eraginkorra izan behar du ebaluaketak. Horregatik haur bakoitzaren ezaugarri propioen eta gaitasun motrizen arabera ea aurrerapausoa ematen duen begiratuko da eta ez da eskatutako gutxieneko nibelera iristen den. Beraz norberaren aukeren araberarako hobekuntza izango da aztergai.
HB | N | O | OO | B | |
Oreka estatiko eta dinamikoak ezagutu eta garatzen ditu | |||||
Orekarekin zerikusia duten oinarrizko abilezia eta destrezak hobetu ditu | |||||
Oreka kontrolatzen du desoreka egoeren ondoren | |||||
Objetu desberdinak orekan jartzen ditu esandako bere gorputz ataletan | |||||
Desorekaren ondorengo oreka lortzen du oinarri edo basea murriztu, egonkortasuna txikitu eta grabitate zentroa altutu arren | |||||
Ea joko-arauak errespetatzen dituen, eta beraz galtzen eta irabazten dakien. | |||||
Jolasetan eta kirol-jardueretan parte hartzea duen (inplikazioa) | |||||
Proposatutako jarduerak, joko-arauak eta beste ikaskideak errespetatzen ditu (errespetua) | |||||
Ea zaintzen dituen osasun- eta higiene-ohiturak jarduera fisikoa egitean |
Irakasleentzako txostena (ondorio/hausnarketa/erreflexio gunea)
-Lortu dut ariketa guztiak burutzea?
-Zer aldatu dut?
-Zer falta izan zait?
Arazoak: | |
Irtenbide posibleak: |
Gertatutako onura aipagarriak: | |
Hauek bermatzeko egondako baldintzak eta bermatzea ziurtatzeko moduak: |
Planteamendu eta ideia berrien proposamen aukerak: |
|