Eskubaloia: Araudia, Jaurtiketak eta Egoerak
Clasificado en Deporte y Educación Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,63 KB
Jaurtiketa Librea eta 9 Metroko Jaurtiketa
Ateko sakea txiribitua jo gabe atera egin behar da.
Honako egoera hauetan burutzen da 9 metroko jaurtiketa:
- a) Aldaketa desegokia edo zelaian arauz kanpo sartzean.
- b) Atezainak burututako faltak. Salbuespenak: atezaina baloiarekin bere arean sartzen denean (7 metroko jaurtiketa).
- c) Baloia era desegokian jolastean.
- d) Aurkakoarekin arauz kanpoko portaera izatea.
- e) Jokalari erasotzailea aurkariaren arean sartzen bada.
- f) Jokalari batek baloia bere atezainari pasatu, eta ukitu barik, baloiak hondoko marra pasatzen badu.
Jaurtiketa librea txilibitua jo gabe eta, falta gertatu den lekitik egingo da. Falta ateko arearen marra eta jaurtiketa librearen marra artean gertatu bada, erasoan ari den taldearen aldeko jaurtiketa librea jaurtiketa libreko marratik egingo da, falta puntutik gertuen dagoen lekutik, eta sakea egiten den bitartean erasoan ari diren jokalariek ezingo dute marren arteko eremuan egon.
7 Metroko Marrako Jaurtiketa
Honako egoera hauetan burutzen da 7 metroko jaurtiketa:
- a) Defendatzailea bere arean sartzen bada, eta honekin abantaila lortzen badu.
- b) Jokalariak bere atezainari baloia pasatzean, atezainak baloia ukitzen badu.
- c) Atezainak ateko areatik kanpo dagoen baloia bere arean sartzen badu.
- d) Atezainak, zelaiko jokalari bezala egon ondoren, baloiarekin bere arean sartzen bada.
7 metroko marrako jaurtiketa zuzenean ate aldera egin ahal da arbitroak txiribitua jo eta ondorengo 3 segundoetan.
Jaurtiketa egitean, bakarrik jaurtitzailea egon daiteke arean eta jaurtiketa librearen marren artean.
Jokalariak ezin du 7 metroko marra ukitu baloia bota aurretik.
7 metroko marrako jaurtiketaren ondoren, ezingo da baloia berriz jokatu ez badu atezaina edo atea ukitzen.
Jaurtiketak
Erdiko eta alboko sakea, jaurtiketa librea edo 7 metroko marrako jaurtiketa egiten denean, jaurtitzaileak lurretik altxa gabe eduki behar du oinetako bat; bestea, berriz, altxa edo lurrean jarri dezake nahi beste aldiz.
Edozein sake edo jaurtiketa zuzenean eginda, baliozko gola lor daiteke.
Geldotasuna
Denbora galtzen nabarmen arituz gero, geldotasuna adieraziko da.